Gaztelania | Euskera

“BILBOKO XVI. ERREGE-OPIL SOLIDARIOAK”

Caritas Bizkaiak errege-opil erraldoi baten milaka errazio banatuko ditu 2020ko urtarrilaren 5ean, igandea, Plaza Berrira gerturatzen diren pertsona guztien artean, eguerdiko HAMABIETATIK aurrera. Euro bat eskatuko da pertsonako, Caritas Bizkaiaren Haurtzaro eta Emantzipazio Programen barneko proiektuetara bideratzeko.

11:00etatik aurrera, Plaza Berria haurrentzako jolas-eremu bihurtuko da. Aurpegia margotzeko, puxikekin esku-lanak egiteko eta elkarrekin jolasteko tailerrak izango dira.

Opila Bizkaiko Okindegien Elkarteak egingo du aurtengoan ere, Lapiko Catering enpresarekin koordinatuta, eta Cafe Iruña Catering-ek txokolatea eskainiko du, Kaikuk (esnea) eta Baquék (kakaoa) ekimen honetarako emandako osagaiekin egindakoa.

LABORAL Kutxak babestutako ekimen honetan, Caritas Bizkaiako hamarnaka boluntariok parte hartuko dute eta ekimena antolatzeaz, dohaintzak jasotzeaz eta bukatu bitartean txokolate zein opila banatzeaz arduratuko dira.

HELBURUA
Caritas Bizkaiaren izenean, ekitaldi hau antolatzeko mugiarazten gaituena haurrekiko elkartasuna da. Bildutako dirua hona bideratuko da:

  • Haurtzaro programa. Horren bidez, Gizarte eta Heziketa arloko hogei proiektutik gora daude martxan Bizkaia osoan, eta 650 haur baino gehiagorekin lan egiten dugu (% 53a neskak). Proiektu horien bidez, adin txikikoen gaitasun pertsonal, sozial, kognitibo eta hezkuntza eta familia mailako gaitasunak sustatu eta indartzen dira.
  • Emantzipazio bidean dauden gazteen programa. Horren bidez, familiarik ez duten 18 eta 23 urte bitarteko 50 haur baino gehiagori ematen zaie laguntza, helduarorako bidean. Egoitza arloko egonkortasuna, heziketa arloko laguntza, eta enplegua dira programaren oinarrietako batzuk.

PRENTSA OHARRA: PDF

Leave A Comment