Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Bilboko Errege-Opil solidarioa

“BILBOKO ERREGE-OPIL SOLIDARIOAK” MILAKA ERRAZIO SOLIDARIO BANATUKO DITU 2018KO URTARRILAREN 5EAN, OSTIRALA, BILBOKO PLAZA BARRIAN

  • Cáritas Bizkaia, ‘Lapiko Catering’ eta ‘Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteak’  errege-opil erraldoi baten 2.500 zati banatuko dituzte datorren asteartean, 2018ko urtarrilaren 5ean (ostirala), eguerdiko HAMABIETATIK (12) aurrera Plaza Barrira hurbildu eta Caritas Bizkaiaren Haurtzaro Programarako 1 €uro ematen dutenen artean (1 €uro pertsonako).
  • Bizkaiko Okindegien Elkartea egiten ari da aurtengoan, ‘Lapiko Catering’-ekin koordinatuta, eta ‘Café Iruña Catering’-ek txokolatea eskainiko du, Kaikuk (esnea) eta Baquék (kakaoa) ekimenerako emandako osagaiekin egindakoa. Halaber, ‘LogiFrio’ Bilbao.
  • BILBAO Ekintzak eta LABORAL Kutxak babestutako ekimen honetan, Caritas Bizkaiako dozenaka boluntariok parte hartuko dute, ekimena antolatzeaz, dohaintzak jasotzeaz eta bukatu bitartean txokolate zein opila banatzeaz arduratuta.
  • Halaber, Caritas Bizkaiak ‘egoeraren analisia’ eskainiko du oraingoan, erakundearen laguntza jasotzen duten hainbat pertsona eta familiaren ahultasunaz ohartarazteko.

 

Argazkilaria: Javi Atxa

Bilbo, 2017eko abenduaren 27.- Carlos Bargos Caritas Bizkaiaren Zuzendariak, Pilar Alonsok (Bizkaiko Okindegien Elkarteko kidea), Nekane Narbaiza Lapiko Catering-eko gerenteak, Jon Aldeiturriaga Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteko gerenteak eta Alicia Garmendiak (Iruña Catering) aurkeztu dute “ERREGE OPILA BILBON”, Kaiku (esnea) eta Baqué (kakaoa) marken lankidetzarekin eta BILBAO Ekintza eta LABORAL Kutxaren babesarekin. Ekitaldia datorren ostiralean izango da, urtarrilak 5, Errege bezperan, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Bilboko Zazpi Kaleetan dagoen Plaza Barrian. Opil zati eta txokolate edalontziaren prezioa 1 €urokoa izango da pertsonako, Caritas Bizkaiaren Haurtzaro Programara bideratzeko. Halaber, ‘LogiFrio’ Bilbao.

Errege-opil erraldoi solidario honen lehenengo zatia ASTEARTEAN egingo da, urtarrilak 5, 12:00etan. Gozoki solidarioak 500 kilotik gorako pisua izango du. Opila egiteko prozesuan 10 pertsonak parte hartuko dute, ‘Bizkaiko Okindegien Elkarteko’ eta ‘Lapiko Catering-eko’ langileek osatutako taldetik etorritakoek. Prestatzeko, errezeta tradizionala jarraituko da. Horretarako, honako osagaiak behar izango dira: 250 kg-tik gora irin, 50 kg-tik gora azukre, 75 kg gurin, 100 dozena arrautza, 25 litro laranja-lore ur, 25 kg legamia, 30 kg fruta azukreztatu apaintzeko eta 5 kg gatz.

Lehenengo zatia egin ondoren, bertaratutakoek (tartean Bizkaiko politika, gizarte eta kirol arloetako pertsona ezagunek) doan dastatu ahal izango dute gozoki hau. 3.000-3.500 errazio inguru banatuko direla kalkulatu da.

Opil eta txokolate edalontziak banatzeko, eremuak antolatzeko, Haurtzaro programarako dohaintzak biltzeko etab. Caritas Bizkaiako hamarnaka boluntario egongo dira.  Halaber, Errege-opil Solidarioa jasoko duen mahaiaren zein gunearen dekorazioa Bizkaiko Caritasen Familien Programan dauden Bilboko proiektuek prestatu dute.

Goiz osoan zehar KIDENDAren stand bat ere izango da eta salgai jarriko ditu Bidezko Merkataritzako produktuak. Proiektu hori Caritas Bizkaia, Elizbarrutiko Misioak eta Alboan-ek laguntzen dute. Gainera, globoflexia tailerrak egongo dira goiz osoan, beren familiekin batera gerturatzen diren umeek ondo pasatzeko.

Caritas Bizkaia, Lapiko Catering eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartearen helburu nagusia haurtzaroarekiko elkartasuna erakustea da. Horregatik, ‘Caritas Bizkaia’ren Haurtzaro Programari lagundu eta abenduaren 5ean Plaza Barrira hurbiltzeko deia egin nahi dute.  Hala nahi dutenek, opila eta txokolatea banatuko diren karpan jarriko diren itsulapikoetan eman hala izango dute dohaintza. Bildutako dirua Eskola eta Gizarte mailan laguntza emateko Bizkaian dauden hogeitik gora Proiektuetara (PASE) bideratuko da. Egun, Caritas Bizkaiaren Haurtzaro Programaren barruan dauden proiektuak dira horiek. Proiektu horien bidez adin txikikoen gaitasun pertsonal, sozial, kognitibo eta hezkuntza eta familia mailako gaitasunak sustatu eta indartzen dira. Parte hartzen duten haur eta nerabeak 5 eta 16 urte bitartekoak dira, eta beren familiak arrisku edo desabantaila egoeran daude gizartean. Eskola eta Gizarte laguntza emateko Proiektu bakoitzean osasun arloa eta gizarte, eskola, familia zein aisialdi arloko gaitasunak lantzen dira.

Caritas Bizkaiak “Izan pobreziaren kontrako konponbidearen partaide: IZAN ZAITEZ Caritasen kide! :: SÉ PARTE de la solución contra la pobreza ¡Hazte de Cáritas! – Zure ahalegina denon atsegina :: Tu COMPROMISO mejora el MUNDO”, KANPAINA proposatzen du; egunero, Bizkaiko jendearen artean ahalik eta bazkide gehien lortzeko, ez soilik Gabonetan.

Gehiago irakurtzeko….

Leave A Comment