Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Bilatu zeure burua Nagusin

NagusiSeirehun lagun inguruk hurreratu zan joan dan asteburuan Bilboko Eleizbarrutiak nagusiei eskainitako azokan jarri eban standera. Askok eta askok, Ebanjelioaren pozaren haritik, argazki dibertigarriak atereaz eta panelean mezuak idatziz parte hartu eban ekimenean.

‘Vida Ascendente – Bizian Gora’ mobimentuan dagozan taldeak, Caritaseko nagusientzako programa eta Eleizbarrutiko kideak eten barik egon dira azokan Eleizbarrutiarentzat atondutako lekuan.

Antolatzaileak pozik dagoz, alde batetik jente asko hurreratu dalako standera eta, bestetik, hurreratu izan diranek gogotsu parte hartu dabelako aurton eskainitako barritasunean. “Belaunaldi desbardinetako personak mozorrotu egin dira eta euren mezua itzi deuskue”, dinoe. Holan, “Somos + Batera” goiburua oinarritzat hartuta, honako esaldiak osatu dabez: “zoriontsuago, alaiago, solidarioago, begirunetsuago… gara”.

Argazkiak jaisteko klikatu hemen.

Leave A Comment