Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

BIHOTZEZ

bihotzez 60Cáritas Bizkaiaren “BIHOTZEZ” aldizkariaren 60. zenbakia irten berri da.

Azken hilabeteetan jarduera ugari izan dira eta hori dela eta hainbat eduki mota hartzen ditu barne, baina 60. zenbaki hau bereziki zentratu da “ESKUBIDEAK+” kanpaina trilogian (EAE osoko 127 erakunde Gizarte Zerbitzuen eta DBEren alde); “BATU ETA BANATU-TODO EN COMÚN” (Elkartasunezko Elizbarrutiko Keinua) eta “ALKARBANATU: Duintasunerako bidea, ESKUBIDEAK (COMPARTIR se escribe con ‘D’ de DERECHOS)” (Elizbarrutiko Cáritas Bizkaia). Horiei eskaini die portada eta beste bederatzi orrialde, editoriala barne.

 

Aldizkariak hilabete hauetan izandako hainbat ekitaldi sozialen berri ere eman du, hala nola “FOESSA txostenaren bidez gizarte eta etxebizitza bazterkeriaren” inguruan egindakoa; sinestunen oinarrietatik Fiskalitatearen inguruan hartutako “Krisiaren aurreko Konpromiso Kristauak” izenekoa; “Berdintasunerako bidea, Eskubideak” lelopean martxoaren 8an egindakoa; Cáritas Bizkaiarekin Caixa ProInfanciak eta Bizkaiko beste erakunde batzuek Deustuko Unibertsitatean egindakoa; eta azkenik, Fernando Fantovaren liburuaren aurkezpena (elkarrizketa pertsonal zabal bat ere eskaini da).

 

EGUZKILORE Fundazioaren aurkezpena egin zen babesgabetasun egoeran dauden familiek etxebizitza duin bat izateko eskubidearen alde. Horrek BIHOTZEZ aldizkariaren “txosten” nagusia hartzen du. Gainera, egungo beste gai batzuk ere hartu dira hizpide, hala nola Bilbon pobreziaren aurka borrokatzeko aurkeztutako plana eta hil berri diren etxerik gabeko pertsonen ingurukoak eta horien omenezko ekitaldiak, eta Cáritas parte den BesteBi plataformaren salaketa.

 

Betiko atalak ere baditugu, hala nola enpresen lankidetza Cáritas Bizkaiarekin (“Gizarte Oinarria”) ; “Kutsua”, III eta VII Bikariotzetan Jaime Asenjok egindako garizuma-erretiroa; “colaborando”, ekintza solidarioak burutzen dituzten bi pertsonei egindako elkarrizketekin: Zaki Magoa eta Carlos Gutiérrez iraupen-lasterkaria; eta “Cáritas Munduan”, Cáritas Bizkaiak Haitira bidalitako laguntzari buruzkoa, orain dela 4 urte jasandako lurrikara izugarriaren ondoren.

 

Errege-opil solidarioaren kanpaina gogoratu dugu, beste albiste orokor eta lurralde mailako albisteekin batera (boluntarioen arteko topaketak, familia-jarduerak, haurtzaroa, edadetuen harrera, eta abar). Horien artean nabarmendu genezake, esaterako, Deustuko Unibertsitatean egon den belaunaldi arteko topaketa.

 

BIHOTZEZ aldizkariaren 60. zenbakia bazkide guztien etxera helduko da: dohaintza-emaileak, boluntarioak, kolaboratzaileak eta abar, baita parrokia, zentro, erakunde eta abarretara ere, maiatzaren lehenengo egunetan. Espero dugu informazioa baliagarria eta gustukoa izatea.

Bihotzez aldizkaria

 

Leave A Comment