Gaztelania | Euskera

Bihotzez aldizkariaren Memoriari buruzko ale berezia

Dagoeneko argitaratu dugu Bihotzez aldizkariaren edizio digital berria, oraingo honetan, 2020ko Memoria instituzionalari eskainitakoa.

Ale berri hau irakurtzera eta Bizkaiko Caritasek, bere oinarri sozial guztiak egindako ahaleginari esker, 2020an egindako lana ezagutzera gonbidatzen zaitugu; aurten ere, leial jarraitu dio bere leloari: Elkartasunak ez ditu bere ateak ixten. 2020ak hainbat erronka planteatu zizkigun, eta oraindik ere horiei aurre egiten jarraitzen dugu; egin dugun horretan gure burua aintzatesteak, bide horretan aurrera jarraitzeko indarra ematen digu.

QR kode bakoitzak ematen dituen esteketan aurki dezakezu informazio osagarria; eduki digital gehigarria aurkituko duzu esteka horietan.

“Oroitzea bizi izandako historia gogoratzea eta geure historia gisa onartzea da, eskerrak ematen eta bide horretan ikasten saiatuz”. Carlos Bargos. Bizkaiko Caritaseko zuzendaria

 

 

 

 

Leave A Comment