Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Bihotzez: ale berria eta inkesta

Bihotzez aldizkaria: ale berria eta inkesta

BIHOTZEZ 68

PARTAIDE IZATERA gonbidatu nahi dugu jendea.

Horixe izango da gure aurkezpen-txartela 2018an; eta, horrekin batera, urte honetan gure egitekoaren esanahia beti bezain argi egotea nahi dugu.

Zure inguruko pertsonen bizimoduaren partaide izatera gonbidatu nahi zaitugu, batez ere beharrizan handiena duten pertsonen bizimoduarena. Babesa ematen jarraitzera gonbidatu nahi zaitugu, Caritasen izenean planteatzen ditugun ekintzetan parte hartzera eta kanpoan geratzen ari diren pertsonentzako aukerak sortzera.

Aldizkari honek ildo horretan egindako ahalegina ikusarazten du. Atsegin izango duzula eta gonbidapen honi indarra emango diola espero dugu.

https://www.caritasbi.org/eus/argitalpenak/bihotzez/

 

INKESTA:

Bihotzez aldizkariaren inguruko iritziak jaso nahi ditugu. Mi­laka pertsona zarete Caritas Bizkaiaren lana posible egiten duzuenak eta 20 urte daramatzagu aldizkari honen bidez hartu-emanean, beste baliabide batzuen artean.

Inkesta hau helarazi nahi dizuegu. Mesedez, hartu bost minutu eta eman zuen iritzia. Bihotzez hobetzen lagunduko digu.

Eskerrik asko.

Leave A Comment