Gaztelania | Euskera

BESTEBIK “BIZITZAN JIRABIRA ASKO IZAN DAITEZKE” KANPAINA AURKEZTEN DU

Etxebizitza-bazterkeriaren kontrako eta ‘Etxerik gabeko pertsonen’ aldeko “Bestebi” plataformak” apirileko kanpainaren bideoa aurkezten du.

 

COVID-19k eragindako osasun-alarmaren ondoriozko krisiaren aurretik, pobrezia-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonekin eta gizarte-bazterketako egoeran daudenekin lan egiten dugun erakunde eta zerbitzuok hainbat arazo zehatz antzeman genituen etxebizitza duina eskuratzeko eskubideari dagokionez. 2020a baino lehenagoko urteetan, etxerik gabeko pertsonen kopuruak nabarmen egin zuen gora Euskadin; gainera, etxegabetasun-egoera berriak ikusi genituen, eta horiei gizarte-zerbitzuek duela urte batzuetatik abian jarritako erantzun tradizionalekin erantzun zaie; onartutako lege berriak eta gai horri buruz egin diren azken azterlanak aprobetxatu gabe, eta errealitate berrietara egokitutako erantzun egokiagoak emateko aukerarik gabe. Pandemiak eragindako krisiak are nabarmenago utzi ditu arazo horiek, eta ondorio larriak eragin ditzake etxebizitza eskuratzean.

BesteBi plataformatik gure kezka adierazi nahi dizuegu etorkizun hurbilean ager daitekeen egoeraren aurrean, alarma-egoera amaitu eta «hurrengo eguna» iristen denean, krisiaren ondorioak arintzeko laguntza horiek amaituko dira gaur egun jasaten ari diren egoerak larriagotzeko arriskuarekin.

Zer gertatuko da pertsona horiekin laguntza horiek amaitzen direnean? Kalera itzuliko dira berriro?

2021ean, Gizarte Zerbitzuen 2008ko Legearen ebaluazioaren zain jarraitzen dugu, eta egungo gizartera egokitutako gizarte-zerbitzuen sistema eguneratzera eraman beharko gintuzke. Ezin dugu aurreko egoerei erantzuten zieten politikekin jarraitu. Errealitate berriak ditugu eta erantzun berriak behar dituzte. Gizarte-zerbitzuen zorroaren garapen eraginkorraren falta sumatzen jarraitzen dugu, zaharkitua egon arren, lurralde historiko osoan erantzun baitiezaieke etxegabetasun-egoera horiei; izan ere, azken urteotan gora egin dute eta pandemiak ugaritu egin ditu, gure lurraldean, bereziki Bilbon, maximo historikoetara iritsiz. 2021, gainera,denboran bat dator Etxegabetasuna Desagerrarazteko Euskal Estrategiarako (2018-2021) eta Gizarteratzeko IV. Euskal Planerako (2017-2021) ezarritako aldien amaierarekin. Aukera hori baliatu behar dugu behar bezala ebaluatzeko eta erabakiak hartzeko, egungo gizarteak bizi dituen kalteberatasun-egoerei aurre egiteko estrategiak planteatzeko, erantzun egokia emateko asmoz.

Planteamendu berri horietan, administrazioen eta sistema publikoen arteko koordinazioa da konpondu beharreko defizita; koordinazio-faltak eragindako arazoek zaildu egiten dute egoera ahulenean dauden pertsonek eskubideak eskuratzea. Administrazioen eta sistema publikoen arteko koordinazio egokiak pertsonengan sistemetatik egiten den inbertsioa optimizatuko luke. Baliabideak optimizatzeko ildo beretik, nabarmendu behar da gizarte-ekintzako hirugarren sektorearen zeregina, ahulezia-errealitate berriak detektatzen dituena eta egoera berrien aurrean erantzun berriak bultzatzen dituena, eta administrazio publikoarekin lankidetzan aritzen dena gizarte-zerbitzuen euskal sistemaren eraikuntzan. BesteBi plataformatik, gainera, legeak betetzeko beharra azpimarratu nahi dugu, konponbideak genero-ikuspegitik ere birpentsatzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, etxebizitza-arazo bat duten emakumeei baliabideak eta arreta espezifikoa bermatuz; gizarte-zerbitzuen sistema publikoan inbertitzeko premia eta beharra azpimarratu nahi dugu, sistema hori indartzeko eta legitimatzeko. Berebiziko garrantzia du bazterkeria-egoera larrienei arreta ematen etengabe inbertitzeak.

Gizarteari eskatzen diogu, Euskadiko pertsona bakoitzari, zabal dezatela etxerik gabeko pertsonenganako begirada, ez ditzatela ikusezin bihurtu. Pertsona gisa aitor ditzatela, herritar gisa, beren eskubideekin eta duintasunarekin. Bideoan ikus dezakegun bezala, bizitza erruleta bat izan daitekeela eta etxerik gabe egotea edonori egokitu dakigukeen egoera dela aintzat hartzea. Pandemia-garai honetan egiaztatu dugu egun batean ziurtatuta daukaguna, hurrengoan, agian ez dagoela ziurtatuta, eta gerta daitekeela berehalako babesik edo konponbiderik ez izatea egoera zailetan. Bizitzeko etxerik izan gabe ere amai dezakegu. Nork esango zigun pandemia bat pasatuko genuela? Nork esango zien etxerik gabe dauden pertsonei egunen batean egoera horretan egongo zirela?

Komunikabideei eskatzen diegu berri horiek zabaltzeko, gaur egun ere gertatzen diren egoera bidegabe horien berri emateko. Baita etxerik gabeko pertsonek jasaten duten diskriminazioaren eta estigmaren aurkako mezu positiboak ere. Etxerik gabeko pertsonen egoeren aurrean sentsibilitate nahikoa agertzea eta aporofobia areagotzen ez kriminalizatzea. Etxebizitza duina izateko eskubidea bermatuko duten neurriak martxan jartzea eta pertsona guztien beharretara egokituko diren etxebizitza-politikak garatzea eskatzen dugu.

 

Ez dugu amaitu nahi gogoratu gabe eta aipamen bat egin gabe etxerik gabeko egoeran zeuden eta zoritxarrez 2020ko martxotik hil diren pertsona guztiei buruz. Gogoan ditugu Piter, Fatima, Ayman, Juan Miguel, Juan Antonio eta Josemi.

GOGORATU, BIZITZAN JIRABIRA ASKO IZAN DAITEZKE
#NadieSinHogar #InorEzEtxerikGabe
#DuintasunaPSH

Jatorria: Bestebiko Komunikatua

http://www.bestebi.net

 

 

Leave A Comment