Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

“BesteBi” Komunikatua

“BesteBi” plataformak zortzigarren urteurrena bete du. Horrekin batera, Getxon hildako etxerik gabeko pertsona baten heriotzaren berri eman du atsekabez. Gizarte osoari eskatu nahi dio pertsona horiek duintzeko eta administrazioei horien gizarteratzearen aldeko apustu irmo bat egiteko.

Bilbo, 2015eko apirilaren 23a.- “BesteBi” plataformak (Etxerik gabeko pertsonen etxebizitza-eskubideen alde Bizkaian lan egiten duena) bere zortzigarren urteurrena bete du, baina testuingurua bere sorrerakoa bezain tristea edo are tristeagoa da.

Hemen bilduta gaudela egin nahi dugun lehenengo gauza zera da: azken urte honetan hildako etxerik gabeko pertsonak gogoan hartzea, bereziki, etxerik gabeko pertsonak izateaz gain, “aterperik gabekoak” ziren hiru horiek, eta 2015aren hasieran hil direnak: Enzo (50 urte) urtarrilean; Alex (26 urte) martxoan (biak kutxazain automatikoetan) eta orain dela egun batzuk, Manuel Jesús Getxon.
Bigarrenik, BesteBi-ren izenean beste behin ere nabarmendu nahi dugu etxerik gabe egotea aterperik gabe egotea baino askoz gehiago dela.

“BesteBi” plataformaren izenean erantzukizun kolektiboari dei egin nahi diogu, bereziki komunikabideen erantzukizunari, gogoratzeko etxegabetasunaz hitz egiteak etxebizitza arloko bazterkeriaz hitz egitea dakarrela, bere zentzurik zabalenean. Etxerik gabe dauden pertsonak honakoak dira: Aterperik ez dutenak, etxebizitzarik ez dutenak edo segurtasunik gabeko edo desegokiak diren etxeetan daudenak (ETHOS Tipologia, Feantsa).
Nabarmendu nahi dugu, era berean, etxebizitza duin bat ez daukaten pertsonek ez daukatela abiapuntu egoki bat gizarte-bazterkeria egoeratik irteteko ibilbideari ekiteko. Euren abiapuntua ez da segurua, ez da nahikoa.

Hirugarrenik, etxerik gabeko pertsonen egoera salatzeko bildu gara, eta haiekiko arreta eta laguntza hobetzeko borondatea berresteko, azken finean, beren bizi-baldintzak hobetzen laguntzeko.

KALEAN LO EGITEN DUTEN PERTSONEN ZENBAKETA:
2010eko ekainean, Udalaren, Aldundiaren eta etxerik gabeko pertsonen aldeko gizarte-erakundeen aldetik, “etxerik gabeko pertsonen” lehenengo zenbaketa egin zen Euskal Autonomia Erkidegoan. Bilbon izan zen lehena. Horrela, kalean dauden eta baliabideen aldetik arreta jasotzen duten pertsona-kopuruaren inguruko datu fidagarriak lortu ziren lehen aldiz. 2011n Donostian egin zen. Bilbon 205 pertsona eta Donostian 45 pertsona zenbatu ziren. Lehenengo unearen ondoren, 2012an eta hiru hiriburuen parte-hartzea izanik, hiru foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak zenbaketa berri bat egin zuten, orduan hiru euskal hiriburuetan. Horren arabera, Bilbon 148 pertsona zeuden kalean; Donostian 66 eta Gasteizen 29. Azkenik, 2014an beste zenbaketa bat egin zen eta ia ez dago batere aldaketarik: Bilbon 141 pertsona, Donostian 89 eta Gasteizen 17.
Zenbateko horien inguruan nabarmendu nahi ditugun hiru datu:
Lau urtez etxerik gabeko pertsona kopurua zenbatu da eta ez da aldaketa handirik egon. Kezkagarria iruditzen zaigu muturreko pobrezia egoera hori konpontzeko estrategiarik ez bideratzea.
Emakume gehiago daude lehen baino: 2012an 13 pertsona zeuden kalean gaua pasatzen. 2014an 29 izan da, hiru hiriburuetan. Kalean lo egin behar duten pertsonen babesgabetasuna erabatekoa da, baina emakumeen kasuan are gehiago, osasunaren aurkako erasoak izateko arriskua dela eta. Gizarte larrialdi bat da.
Horretaz guztiaz gain, badakigu EAEko etxerik gabeko pertsona guztiak ez daudela zenbaketa hauetan jasota (udalerri batzuetan ez da egiten, leku batzuetara ez da heltzen…). Administrazio publikoen jarrera txalotu nahi dugu azterketa mota hauek egiteko borondateagatik, eta eskatu nahi diegu konponbide egonkor eta duinak emateko pertsona guzti horientzat, gizarte-bazterkeria jasaten duten talde guztietatik gutxien ikusten dena baita.
Ulertzen dugu Administrazioaren ardura dela, baina beste behin ere adierazi nahi dugu prest gaudela elkarrekin lan egiteko, pertsona horien egoera hobetze aldera. Oinarrizkoa da, era berean, pertsona horiekin harreman zuzena dutenei entzutea, beren lan-eremua kalean duten pertsonei.

ETXERIK GABEKO PERTSONAK ALOJAMENDUETAN:
Era berean, esan behar dugu 2012an 1.448 pertsonak pasatzen zutela gaua aldi baterako alojamenduetan EAEn. Aldiz, 2014an, 1.513 pertsona izan ziren. 65 gehiago. Zifra oso antzekoak ere…
Etxerik gabeko pertsonen errealitatea erakusten digun azterketa horren harira, euskal administrazio publikoari eskatu nahi diogu EAEko etxegabetasuna erauzteko estrategia bat ezartzeko, arrazoi hauengatik:

1. Egindako azterketen garrantzia ikusita, aurrera egiteko unea dela uste dugulako. Euskadiko etxegabetasuna erauzteko estrategia bat behar dugulako; etxerik ez duten pertsonei arreta emateko politika global bat.

2. Pertsonei beren autonomia, duintasuna, eskubideak eta betebeharrak berreskuratzen laguntzeko betebeharra daukagu: Estrategia horrek eragina izan behar du sektoreko politiketan, baliabideak denontzako eskuragarriak izateko, pertsona guztiek baliabide nahikoak izateko, hurbilak eta egonkorrak. Prozesu luzeez ari gara (denbora eta egonkortasuna eskatzen dutenak) eta indibidualizatuta egon behar dute (XXI mendean ez dauka zentzurik “kolektiboez” hitz egiteak, pertsonei arreta eman gabe).

3. Uste dugu une egokia dela: Une zaila izan arren, administrazio publikoen aurrekontu faltagatik, Europa mailan abagunea daukagu:
• Gizarteratze-planaren ebaluazio egoki bat aukera bat izan liteke plan horretan etxegabetasunaren ikuspegia txertatzeko.
• Egiturazko Fondoen eta Europar Batasunaren Inbertsioen 2014-2020 finantza-aldiaren plangintza oso lotuta dago 2020ko Europa Estrategiarekin, eta FSE Araudiak (Europako Gizarte Fondoa) ezartzen du gutxienez zuzkiduraren %20 bideratu behar dela gizarteratzera eta pobreziaren aurkako borrokara. Honen aurrean, baliabide falta ezin da inoiz aitzakia izan.
• Gizarteratze-programa berritzaile bat aurkezten badugu, Europar Batasunaren ekarpena %50etik %60ra handitzen dugu. Izan ere, 2016rako gomendatzen dute herrialdeek etxegabetasuna erauzteko estrategia batzuk ezarritako edukitzea, 2020ko Europa Estrategiaren barruko fondoak erabili ahal izateko. Etxegabetasuna erauzteko politikak gure administrazioen eta horien barneko sailen mendekoak dira. Politika publiko horien arteko koordinazio egokia erraztu behar dugu eta etxerik gabeko pertsonekin lanean urte asko egondako eragileen ibilbidea aprobetxatu behar dugu (administrazio publikoa et gizarte-erakundeak), pertsona horien gizarteratzea errazteko baliabideak eta ahaleginak optimizatzeko.

4. Eta azkenik, pertsonek hala eskatzen dutelako eta guk pertsonen alde lan egiten dugulako egin behar dugu. Erakundeetan lan-dinamikak egin ditugu etxerik gabeko pertsonekin eta haiek esandako hitz batzuen bidez amaituko dugu “etxegabetasuna” behin betiko erauzteko arrazoiketa:

“El sinhogarismo para mi es… quedarte sin un hogar donde comer, ducharte, vivir en definitiva. Para mí, significa mucho pues he vivido en la calle por no tener un hogar para protegerme del frío en invierno y no tener una cama para dormir,… así que he vivido en cajeros, debajo de un puente, en fábricas abandonadas… Es una desestructuración social al completo, un malestar diario y un miedo constante para poder subsistir sin tener un momento tranquilo en tu vida mientras este caos no tenga remedio… Vulneración del derecho a la vida digna de una persona, de un ser humano… No está muy lejos, solo hay que querer mirar para poder verlo. Duro, cruel, pero real. Maldito sinhogarismo… Qué puedo decir yo que parte de mi existencia la he pasado como mi casa, la calle. Ventanas sin marco, paisajes que se pierden en el horizonte, paredes inexistentes y la familia, uno de cada madre. Hoy por hoy tengo una habitación en Bitartean y cuando termine mi trabajo personal, tendré que buscar una casa. Yo me pregunto ¿con qué dinero? El que cobro es insuficiente y no soy solo yo. Hay cientos de miles de personas que por falta de recursos están en la calle cuando hay miles de viviendas cerradas a las que se nos niega el alcance. Y como “razón”, se nos dice que esas casas tienen dueño. Y mientras la gente se muere de frío e inanición se crean palabras como sinhogarismo… Lo más traumático es ver cómo reacciona la gente; como a ellos no les sucede lo ven como algo surrealista, no creen que les pueda suceder a ellos. Te miran como si estuvieras apestado, como si tuvieras la culpa de lo que te sucede. La mayoría de la sociedad solo mira “por su culo” y la ayuda social es insuficiente. Solo te ayudan las instituciones si estás empadronado y para ello tienes que tener dinero para pagarte alojamiento, es la pescadilla que se muerde la cola… La calle puede matar a cualquiera, física y psicológicamente”

“¿Cómo se puede paliar o cambiar esta situación? No sabemos cómo hacerlo pero quizás pensando juntos, entre profesionales y las personas que estamos en situación de calle, podamos encontrar algunas soluciones. Antes había más solidaridad y se ayudaba más. Se trata de pensar en clave de justicia social y derecho a la dignidad de todo ciudadano. En este sentido lanzamos una pregunta ¿Por qué muchas personas prefieren dormir en la calle a dormir en un albergue?”

“En mi opinión son mejores los albergues pequeños, o reducidos, donde no hay tanta gente. Menos ruidos, más limpieza y un ambiente más familiar. Resultan más tranquilos y tras un largo día en la calle necesito un poco de paz y tranquilidad para el descanso diario. Por un lado, es muy bueno que existan cada vez más plazas de albergue, como por ejemplo en Uribitarte donde actualmente hay tres pisos con muchas plazas. Pero el ambiente, con tanta gente, resulta un poco incómodo. Quizás podríamos pensar en hacer espacios más amplios para que no estemos tan juntos, o bien albergues más pequeños donde no haya tanto ruido, malentendidos y dificultades”

“Con respecto a los horarios me parecen adecuados. Los trabajadores sociales son profesionales y procuran que nos sintamos lo más cómodos posibles. También, el aseo personal y las duchas me parece que funcionan bien. También la limpieza de las camas es muy buena. Está muy bien que estos albergues se encuentren situados cercanos al centro de la ciudad, en la medida de lo posible. Esto nos permite movernos con más facilidad y no tener que hacer un gasto extra en transporte público, ya que si uno tiene ingresos económicos no tiene derecho a una plaza en un posible albergue”

“Sería muy útil que pudiéramos usar las taquillas durante todo el día, no entiendo ¿Para qué las quieren vacías durante el día? por lo menos los que tengamos una plaza fija. Porque si tú vas con tu maleta cargando con ella durante todo el día, hay gente con problemas de espalda, de salud, gente mayor que no puede llevar tanto peso, además es un obstáculo para el día a día, para que podamos realizar una inclusión social. No es lo mismo ver a una persona con una riñonera que con una mochila de viaje. Ya solo para cumplir con una cita con con mi médico de cabecera resulta el doble de difícil acudir a tiempo. También, a la hora de asistir a mis compromisos en el centro de día, también me supone una carga pesada. Por ejemplo, para la vida cotidiana como dar un paseo, hacer deporte, ir a visitar a un familiar y otras cosas sencillas de la vida cotidiana que cualquiera puede apreciar que resulta muy pero que muy incómodo llevar una maleta a todas partes”

“Pienso que la posibilidad de estar alojado en un albergue te cambia la vida, me ayuda a ordenar mi vida, yo tengo proyectos de vida, económicos y estoy haciendo un largo proceso personal y profesional. Por eso necesito mi plaza en el albergue, hasta que mis proyectos económicos que, dentro de poco, se van a llevar a cabo, se pongan en marcha. Porque pienso que la calle te come, tanto física como mentalmente, y en invierno puedes llegar incluso a perder lo más importante: tu propia vida. No será la primera ni la última vez que una persona muere por no tener plaza en un albergue, de frio, de hipotermia. Como ha ocurrido hace apenas unas semanas. Y, desde la plataforma BesteBi tenemos pensado organizar una próxima manifestación para que de una vez por todas terminen estos sucesos tan trágicos. A propósito de esto, enviaremos algunas propuestas al Ayuntamiento para evitar este tipo de problemas en la calle”

Horiek izan dira euren hitzak, euren ahotsak, ikusezinak izan arren, soinua baitauka eta guk entzuteko betebeharra daukagu. BesteBi plataformaren izenean, beste behin eskatu nahi dugu pertsona horiek ikusaraztea eta duintasuna aitortzea, eta etxerik gabeko pertsona guztientzat baliabide nahikoak eta egokiak egotea.
2015a dramatikoa izaten ari da pertsona horientzat, orain minutu bateko isiltasuna egingo dugu Enzo eta Alex gogoratzeko, baita apirilaren 13an Getxon hildako Manuel Jesúsen heriotza salatzeko ere.
Manuel Jesús 49 urteko gizona zen. Portugaldarra zen jatorriz baina urteak zeramatzan gure artean, bereziki Getxon. Antza denez, etxe abandonatu batean egiten zuen lo. Inguruko gizarte-erakundeen baliabideak erabili izan zituen noiz edo noiz, baina hilabeteak ziren haren berri ez zutela. Horrek, zalantzarik gabe, bere egoera txarra are gehiago okertu zuen eta azkenean hil egin da. Bere gorpua duela hamar egun aurkitu zuten Arrigunagako hondartzan.
Aski da! ez dadila inor gehiago hil kalean!

EKITALDIAK BIHAR, OSTIRALA, BARAKALDON ETA ASTELEHENEAN (27) ALGORTAN:
Egingo ditugun beste bi elkarretaratzeetan gurekin egotera gonbidatu nahi zaituztegu. Bihar, ostirala, apirilak 24, Barakaldoko Foru Plazan (Ezkerraldea) egongo gara, 11:00etan eta-batez ere- astelehenean, apirilak 27, Algorta-Getxoko (Eskuinaldea) Telletxe plazan, ordu berean. Manuel Jesúsen heriotza salatu eta berari omenaldia egingo diogu.

Etxebizitzaren eskubidea aldarrikatzen dugu, guztiok dugun eskubide gisa, eta ez asmoen aitorpen gisa.

Etxebizitza publikoa, pertsona guztientzat nahikoa, duina eta egokia.

LOTURA Bideoa

www.bestebi.net

Leave A Comment