Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

BesteBi Komunikatua

Bilbon, 2018ko martxoaren 15ean.- Pasa den ostiraleko goizaldean etxerik gabeko pertsona bat erasotu zuten hiru gaztek Bilboko Doña Casilda parkean lo zegoela. Jipoitu ondoren iturri batera bota zuten. Horren ondorioz ospitalera eraman behar izan zuten erasotutako pertsona.

 

Era honetako ekintzak gure inguruan ohikoak ez badira izan ere, Estatuan gero eta gehiago dira, eta 18-35 urte bitarteko gizonek egindakoak eta  “jai” giroari lotuta izan ohi dira gehienak.

 

 

 

 

Erabat gaitzesten ditugu horrelako ekintzak. Ez Bilbon eta ez inon, ezin dugu horrelakorik onartu. Eta ezin da horrelako gertaera bat ondorio barik geratu.

 

 

Horregatik gertatutakoaren aurrean publikoki gaitzespena eta sumindura adierazteko eskatzen diegu  bilbotarrei eta euskal gizarteari.

Erakunde publikoei eskatzen diegu, hiritarren ordezkari diren heinean, gaitzespen mezu argia eta zuzena adierazteko eta akusazio partikular modura azaltzea, egoerarik okerrenean dauden pertsonen duintasuna eta eskubideak defendatzeko.

 

 

Errespetua eta duintasuna etxerik gabekoentzat!

 

Aporofobiarik ez, erasorik ez!

Leave A Comment