Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Behin-behinekotasunaz

Darío Mollá

Darío Mollá

Dario Mollák behin-behinekotasunaz jardun eban

“Batez be, eskubideak murriztu dira”

Dario Mollá jesuita eta -berak bere burua definitu eban lez- “bizitzaren ikastunak” ‘espiritualtasuna lanean’ garai ezegonkorretan gaiaren inguruan hitz egin eban, datorren maiatzaren 23an ospatuko dan Eleizbarrutiko Alkartasun Zeinuaren inguruan antolatu diran ekitaldien barruan.

Hizlariak, behin-behinekotasuna eta langabezia hedatuta dagozan egoera honetan, azken urteetan lan eta gizarte arloan lortutako eskubideak “mailaz maila eta eten barik” galtzen dihardugula esan eban.

Dario Mollák, bere hausnarketan, gaur egungo egoeraren ondorenak zuzen-zuzenean jasaten dabezan eta gizarte porrota “esparru pertsonalera be zabaldu dalako” porrot egin dabela sentitzen daben personen lekukotasun batzuk be aurkeztu ebazan. Testuinguru honetan, nagusi diran diskurtsoak gainditzearen aldeko agertu zan, esate baterako: behin-behineko lana porrotzat jotea edo ekintzaile izatea eta arrakasta lotzea. “Gizartean, autobus gidariak edo funtzionarioak behar dira. Danok izan gaitekez ekintzaile”, ean eban.

Lan duina
Mollák giza duintasunaren eta lanaren –“hitzok sarritan doaz alkarregaz”- arteko loturan sakondu eban. Gizartean daben begirune edo garrantziaren arabera, lan batzuk besteak baino duinagotzat edo eskasagotzat joten dira. Baina, gizartean garrantzizkotzat joten diran lanak era lotsagarrian, duintasun barik garatu daitekez, eta gizartean ia begirunerik be ez daukien lanak, ostera, “duintasun handiz egin daitekez”.

Hizlariaren  ikuspuntutik, lanak gizarte barria eregiten lagundu daike, baina gaur egungo egoeran “bizirik irauten ahalegintzen gara”; dana dala, garrantzitsua da “utopiari eustea eta bereizketa suspertzea”. Alderdi biek batera joan behar dabe. Utopia, “Eleizaren Doktrina Sozialaren funtsezko oinarriei eusteari eta horreek berresteari lotuta dago”, bereizketak, gaur egungo egoerea “argitzen eta ulertzen” lagundu behar deusku.

Mollák emon dituan aholkuen artean, hauxe nabarmendu daiteke, besteak beste: ezinbestekoa dala kristinauok bat egiteko eta alkarri laguntzeko eremuak suspertzea, erantzukizunak hartzeko ahalmena eta herritartasuna gauzatzea ahalbideratuz, jasoten dogun doe ederra, itxaropena, zabalduz.

  • Berri osoa irakurri ahal izateko, hemen sakatu.
  • Goizeko jardunaldia entzun ahal izateko, hemen sakatu.
  • Arratsaldeko bideoa ikusi ahal izateko, hemen sakatu.
Leave A Comment