Gaztelania | Euskera

Bazterkeria ez da neutroa. Martxoaren 8a.

Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta, horren harira, Caritasek gogorarazi nahi du bazterkeria ez dela neutroa, desberdin garatzen dela gizon eta emakumeen bizi-prozesuetan. Pobreziaren feminizazioa dugu horren adierazgarri, fenomeno egiaztatu eta ezaguna baita.

 

Caritas Bizkaiak ikuspegia zabaltzeko eskaera egin nahi du: Pobrezia eta bazterkeria generoaren baldintzapean daude. Baieztapen hori eginda, gizon eta emakumeen arteko berdintasun eza zuzendu nahi dugu, bidezko gizarteratze-prozesuen bidez. Pertsona guztiei erantzun egokiak eman nahi dizkiegu, kontuz ibili emakumeen gizarteratzea lortzeko berezko zailtasunak ez betikotzeko, eta emakume pobreen irudi estereotipatuaren aurka borrokatu.

Bazterkeria genero-ikuspegitik aztertuta, gure gizarteratze-ereduetan beharrizan eta gai zehatz batzuk hartuko ditugu kontuan, hala nola eguneroko bizimoduko jarduerak burutzeko laguntza-beharrizanak, gaixotasun edo beharrizan egoeretarako laguntza falta, edota tratu txarrak; horiek baitira emakumea edo gizona buru duten familien arteko desberdintasunak markatzen dituztenak, batez ere.

Zaintza arloko eta etxeko lanak izaten dira jarduera laboralik ezaren arrazoi nagusiak emakumeen kasuan, eta desberdintasun faktore nagusia da gizonekin alderatuta. Hori dela eta, gure gizarteratze-ereduetan zaintza eta erlazioen ikuspegia aplikatu nahi dugu, enplegua eta diru-sarrerak lortzeko helburuan soilik zentratutako inklusio-eredua gaindituz.

 Gaur, Caritasek gizon eta emakumeen arteko berdintasunezko harreman-esparru baten aldeko konpromisoa berretsi nahi du, emakume guztien eskubideak babestu, errespetatu eta bermatu daitezen.

Artikulu hau irakurtzera animatu nahi zaituztegu: Vidas de mujeres: comprender su exclusión para avanzar hacia un nuevo espacio de inclusión social

 

 

Leave A Comment