Gaztelania | Euskera

Bat Gara. Creamos comunidad

Goiburu honen eta kartelean jasoten dan irudiaren bidez emongo deutsagu hasiera kurtsoari, “Goazen!” ekitaldia ospatuz uztailaren 22an, eta kanpaina 25-26ko asteburuan.

Frantzisko Aita Santuak Evangelii gaudium entziklikan (236) aurkezten deuskun Eleizaren eta gizartearen eredu poliedrikoa aurkezten da, gizabanako guztiak irudikatuz eta desbardintasuna egokitasunez buztartuz.

“Eredua ez da esfera, ez baita zatia baino gehiago. Bertan puntu guztiek alde bera dute erdigunearekin eta ez dago elkarren arteko ezberdintasunik. Eredua poliedroa da, berezko izatea gordetzen duten zati ezberdinen batura baita.”

Kanpaina hau aukera ona da kristau alkarteak bere nortasun eta eginkizuna sendotu daizan, Bizkaiko Eleizaren konpromiso eta aberastasuna agertzera emonez. Bizkaiko Caritasek eta parrokiek batera ospatuko dabe kanpaina hau eta dei egiten deutsie kristau alkarteei iragarpen, ospakizun, zerbitzu eta alkartasunaren arloan jarduten daben pertsona eta taldeen bialketa ospatu daien, askotariko errealidadeen isla diran irudi edo idazkiakaz poliedroa eratzeagaz batera.

Honeek dira kanpainaren lagungarri eta jardueren helburu nagusiak: egiten doguna batera jarri, lekukotasuna emon, parrokiaren bizitzan parte hartzen daben eragileak agertzera emon eta eskertu eta alkartean sentiberatasuna biztu poztasuna, itxaropena, gertutasuna eta batasuna bizi daizan, alkarte batuago, zuzenago eta solidarioagoa eraikitzera bultzatzeaz batera.

Gainera, irailaren 26an, domekaz, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna be ospatuko dogu, gure Eleizaren alderdi abegitsua, ezinbestekoa dana, sendotzera garoazan “Danak barne hartuko dituan gu eratuz” goiburuaren haritik.

Parte hartu eizue irailaren 22an, arratsaldeko seietatik aurrera, jesuitek Indautxun daben pabiloian, eta osasun-neurri guztiak betez, ospatuko dan “Goazen!” ekitaldian. Izena emoteko, esteka honetara jo: http://goazen.bizkeliza.org/

«Bat Gara. Creamos comunidad»

 

Leave A Comment