Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Babesletza komunitarioko taldeak Petra Hueck-en bisita

Uztailaren 8an, Babesletza komunitarioko taldeak Petra Hueck-en bisita izan zuen. Migrazioen Nazioarteko Batzorde Katolikoko Europako zuzendaria da bera, eta SHARE sarean ere lidergo lanak burutzen dituena. Monika Hernandorekin batera etorri zen, Biktima eta Giza Eskubideen Eusko Jaurlaritzako zuzendaria.

Petrak adierazi zuen Eliza lan handia egiten ari dela, askotan Caritasen bidez, Europan dauden pertsona eta familia errefuxiatuen integrazioan eta bide-laguntzan. Petrak zein Monikak bereziki aipatu zuten tokiko taldeko boluntarioen lana oso garrantzitsua izaten ari dela, duela hiru hilabete familia heldu zenetik, arlo guztietan laguntza ematen ari baitira (osasuna, hezkuntza, aisialdia, etxeko antolaketa…).

Eskerrik asko zuen abegi eta gertutasunagatik!

Leave A Comment