Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Axa Aseguruak bisitatu du Gandarias Etxea

Bilbo Elizbarrutiko Caritasek duela urte asko dihardu  lanean hainbat enpresarekin, garatzen ditugun gizarte proiektuak sentsibilizatu eta jakinarazteko, eta horrela sektore hori pobrezia eta bazterketaren errealitatean bertan sartu ahal izateko xedez. Gure jardueren artean dago aukera ematea langileei Erantzukizun Sozial Korporatiboaren ekintzetan parte hartzeko. Helburu honekin eta ilusio ororekin, lehengo asteburuan Axa Aseguruak Fundazioko 40 langilek bisitatu zuten Gandarias Etxea; egoitza horretan dago proiektu berritzaile bat 18 eta 23 urte bitarteko gazteentzat, eta haiei eskaintzen zaie programa bat, sartzea eta lanpostua berekin dakartzana, euren emantzipazioa hobetzeko asmoz heldutasun bizitzarantz. Aipatu proiektua ezagutu ostean, eta giro ludikoago batean, Athleticen Museoa bisitatu zen. Guztira 70 lagunek hartu zuten parte: Axa Aseguruak Fundazioko langileak, Gandarias Etxea proiektuaren barruan dauden gazteak eta Caritas Bizkaiko adingabeen etxeetako mutiko eta neskatilak. Goiz berezia izan zen batere zalantzarik gabe, eta bitartean partekatu ziren hainbat esperientzia eta keinu txikiz beterik egon zen dena.

Leave A Comment