Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

LEGE OHARRA

Lege ohar honek (aurrerantzean “Lege Oharra”) BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEN Interneteko https://www.caritasbi.org atariaren (aurrerantzean “Webgunea”) erabilera arautzen du. Caritasen helbidea: Erribera 8, 48005, Bilbo, Bizkaia. IFK: R4800309I.

LEGERIA
Oro har, BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEN eta webgunean aurkitzen diren zerbitzu telematikoen Erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeria eta jurisdikziopean daude.
Alde biek berariaz egiten diote uko legez dagokien foruari eta Bizkaiko Auzitegi eta Epaitegien esku utziko dute kontratu-baldintza hauen ondorioz sortu daitekeen edozein gatazka edo auzi.

EDUKIA ETA ERABILERA
Oro har, BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEN eta webgunean aurkitzen diren zerbitzu telematikoen Erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeria eta jurisdikziopean daude.
Alde biek berariaz egiten diote uko legez dagokien foruari eta Bizkaiko Auzitegi eta Epaitegien esku utziko dute kontratu-baldintza hauen ondorioz sortu daitekeen edozein gatazka edo auzi.

JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA
Webguneen edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideak BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASENAK dira, beraz, debekatuta dago erreproduzitu, banatu, publikoki jakinarazi, eraldatu edo bestelako jarduerarik egitea webguneko edukien gainean, ezta iturriak aipatuz ere, BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEK idatziz baimena eman ezean. Web orri hauetan jasotako izen komertzial, marka edo bestelakoak beren jabeenak soilik dira eta legez babestuta daude.

LOTURAK (LINKAK)
BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEN web orrietan dauden loturak (linkak) informaziorako baino ez dira eta ez da inolaz ere horien gaineko iradokizun, gonbidapen edo gomendiorik egiten.

KONFIDENTZIALTASUNA ETA DATUEN BABESA
2016ko apirilaren 27ko DBAO araudian aurreikusitakoari dagokionez, BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEK erabiltzaileari jakinarazi nahi dio BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEK berak sortutako tratamendu automatizatu bat daukala datu pertsonaletarako, bere erantzukizunpean, Erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzeko asmoz, baita informazioa emateko ere. Baldintza orokor hauek onartzeko momentuan, BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEK Erabiltzailearen gutxieneko datuak jasoko ditu, bere zerbitzuak emateko xedez.

FITXATEGI ETA FORMULARIOEN ERREGISTROA
Erregistro formularioa betetzea derrigorrezkoa da webgunean eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko. Eskatutako datu pertsonalak ematen ez badira edo datuen babeserako ezarritako honako politika onartzen ez bada, ez da posible izango datuok beharrezkoak diren edozein promoziotan parte hartzea edo izena ematea.

2016ko apirilaren 27ko DBAO araudian jasotakoaren arabera, jakinarazi nahi dizugu Erabiltzailea erregistratzearen ondorioz jasotzen diren datu pertsonalak BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEN (R4800309I IFZ) jabetzako fitxategi batean sartuko direla. Helbidea: Erribera 8, 48005 Bilbo, Bizkaia. Ekainaren 11ko 1720/2007 Errege Dekretuan jasotako segurtasun-neurriak dauzka ezarrita.

EMANDAKO DATUEN ZEHAZTASUN ETA EGIATASUNA
Erabiltzailea da datuen egiatasun eta zehaztasunaren erantzule bakarra. BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEK ez du inolako erantzukizunik edukiko horren inguruan. Erabiltzaileek, edozelan ere, datuen zehaztasuna eta egiatasuna bermatuko dute eta behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak informazio osoa eta zuzena eman beharko du erregistro formularioan. BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEK ez du erantzukizunik izango berak sortutakoak ez diren informazioen gainean edota beste iturri batekoak direnen gainean. Beraz, ez du ardurarik izango informazio horren erabileraren ondorioz sor litezkeen kalteen inguruan. BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEK bere web orrietan jasotako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatu dezake. Era berean, informazio horretarako sarbidea mugatu edo ukatu dezake. BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEK ez du erantzukizunik edukiko BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEK beran emandako informazioaren akats, hutsegite edo hutsuneen ondorioz Erabiltzaileak kalterik jasango balu, betiere, informazio hori BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASETIK kanpoko iturrietatik badator.

COOKIEAK
www.caritasbi.org guneak ez du cookierik erabiltzen. Cookieak erabiltzailearen terminalean bertan dauden informazio fitxategi fisikoak dira eta erabiltzailearen nabigazioa errazteko balio dute. Edonola ere, erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake artxibo horiek ez instalatzeko.

HELBURUAK
BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEN helburuak honakoak dira: Erabiltzailearekiko harremana mantendu edo kudeatzea, baita informazioa ematea ere.

ADINGABEAK
Gure zerbitzuetako baten bat adingabeei bereziki zuzenduta egongo balitz, BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEK guraso edo legezko tutoreei eskatuko die datu pertsonalak jasotzeko baimena, edo, hala badagokio, datuen tratamendu automatizatua egiteko.

DATUAK HIRUGARRENEI LAGATZEA
BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEK ez dizkie hirugarrenei erabiltzaileen datuak lagako.

DATUAK IKUSI, ZUZENDU, AURKA EGIN ETA EZABATZEKO AUKERA
Jakinarazpenak bidali eta datuak ikusi, zuzendu, aurka egin, ezabatu, mugatu edo eramateko eskubideak egikaritzeko, www.caritasbi.org gunearen bidez egin dezakegu, edo BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEN posta helbidera idazki bat bidali. Helbidea: Erribera 8, 48005 Bilbo, Bizkaia. Hala ere, datuen aldaketa edo zuzenketa Sitean bertan egin daiteke, erabiltzaile eta pasahitzaren bidez.

SEGURTASUN NEURRIAK
BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEK legez eskatutako Datu Pertsonalen segurtasun-mailak ezarri ditu eta eskura dituen bestelako baliabide teknikoak instalatu ditu, BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASI emandako datu pertsonalen galera, erabilera okerra, aldaketa edo baimendu gabeko sarbidea saihesteko. Beraz, ez du erantzukizunik izango interferentzia, eten, birus informatiko, telefono matxura edo deskonexioen ondorioz gertatutako kalteen inguruan, arazo horiek BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASENAK ez badira. Era berean, ez du erantzukizunik izango telefono lineen gainkarga edo gabezien ondorioz sistema elektronikoak blokeatuko balira, edo atzerapenak egongo balira, edo Datuak Prozesatzeko Zentroan, Interneteko sisteman edo bestelako sistema elektronikoetan gainkargak egongo balira. Horretaz gain, ez du erantzukizunik edukiko BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEN kontroletik kanpo dauden hirugarrenen legez kanpoko sarbideen ondorioz sortutako kalteen gainean. Erabiltzaileak jakin behar du interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.

ONARPENA ETA BAIMENA
Erabiltzaileak onartzen du datu pertsonalen babesaren inguruko baldintzen berri eman zaiola, onartu dituela eta BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEK datuon tratamendu automatizatua egiteko baimena ematen duela, Datu Pertsonalen Babes Politika honetan jasotako helburuetarako. Baliteke atarian emandako zerbitzu batzuek baldintza bereziak izatea, Datu Pertsonalen babesari dagokionez.