BIHOTZEZ
“Erdu- te invito”
Bizitza zaintzea da erronka. Arreta eta konpromisoa eskatzen ditu. Caritasen babesa eta sostengua behar duten pertsonen zaintza da gure lehentasuna, baina herrialde pobretutako herri eta komunitateen beharrizanak ere gogoan ditugu. Ez ditugu ahazten. Hori guzti hori lortzeko, lehenik eta behin, geure burua eta geure barnea zaindu behar ditugu, gure bizitzaren zentzua elikatu, gure ingurua zaindu, denon etxea babesteko, eta, Aita Santuak esaten duen moduan: “gure lurraren kexari arreta jarri behar diogu, munduaren gaitzekin bat egiten baitu, eta kexu horren bidez beste norabide bat hartzeko eskatzen digu”. “Bihotzez” aldizkariaren zenbaki honetan, zurekin batera, denon artean egiten dugun ahalegina partekatu nahi dugu.
Jaso ezazu besarkada estu bat.
Carlos Bargos
Caritas Bizkaia-ko Zuzendaria
Klikatu eskuineko irudian bihotzez aldizkariaren 75. zk. pdf formatuan deskargatzeko.
Zenbaki konkreturen bat behar baduzu, jarri harremanetan Caritasekin:
Telf.: 94 402 00 99
email: komunika@caritasbi.org
Aurreko zenbakiak:
______________________________________________________________________________________________________________
50 ale, 1500 orrialde, milaka argazki eta ehunka artikulu, erreportaje, elkarrizketa, 12 urte baino gehiagoko ibilbidea… Deskargatu hemen bihotzez ale guztien laburpena, lehenengotik eta 50. zenbakira bitartean. Ale jakin bat jasotzeko interesa baduzu, jar zaitez Caritasekin harremanetan.