Gaztelania | Euskera

Andoni Martínez Barañano Tenorrak Caritas Bizkaiaren aldeko disko solidarioa aurkeztu du

Bildutako dirua Caritas Bizkaiara bideratuko da, gizarte-bazterkeria arriskuan dauden eta covid-19aren krisiak bereziki eragin dien emakumeei laguntzeko.

Andoni Martínez Barañano tenorrak Caritas Bizkaiarentzako fondoak bilduko ditu ‘Desde mi balcón a tu corazón’ izeneko disko solidarioarekin. Algortako (Getxo) San Nikolas plazako bizilagunei konfinamendua alaitu zien tenorrak, bere balkoitik, osasun-langileei eskainitako txaloen osteko emanaldietan. Orain,  Mario Lerena piano-jole getxotarrarekin batera grabatutako disko solidarioa aurkeztu du (aste honetan, asteartean). Bildutako dirua Caritas Bizkaiara bideratuko da, gizarte-bazterkeria arriskuan dauden eta covid-19aren krisiak bereziki eragin dien emakumeei laguntzeko.

Martinez Barañanok Getxoko Muxikebarri zentroan aurkeztu du proiektua. Bertan izan dira Euskara eta Kultura arloko foru diputatua, Lorea Bilbao; Getxoko alkatea, Amaia Agirre, eta Caritas Bizkaiako zuzendaria, Carlos Bargos.

Aurkezpenean proiektuari buruzko xehetasunak azaldu dituzte eta lehenengo bideoklipa aurkeztu dute, “Nella fantasia”. Gainera, disko solidarioa eros daitekeen webgunea ere erakutsi dute: www.andonitenor.com.

Caritas Bizkaiako zuzendari Carlos Bargosek eskerrak eman ditu opari bikoitz eta partekatu honengatik; izan ere, Andoniren bizilagunek konfinamenduan izan zuten bere kantuez gozatzeko aukera, baina, orain, pandemiaren ondorioz egoera konplikatuan dauden pertsonek ere gozatu ahal izango dute. CD honen salmentaren bidez bildutako dirua gizarte-bazterkeria arriskuan dauden emakumeei laguntzeko erabiliko da, Caritas Bizkaiaren bidez.

 

«Guretzako oso garrantzitsua da musikaren bidez jendeari lagundu ahal izatea, eta, batez ere, gure musika osasun krisi honen ondorioak arintzeko laguntza material bihurtu ahal izatea» esan du Andoni Martínez Barañanok.

 

Eskerrik asko, Andoni, zure konpromisoagatik. #lasolidaridadnocierra #alkartasunabetizabalik

Leave A Comment