Gaztelania | Euskera

CÁRITASekin harremanetan jarri nahi baduzu, 94 402 00 99 telefonoan egin dezakezu.

Alkartasuna beti zabalik Kanpaina

Gaur, martxoaren 29an, Caritaseko kanpaina instituzionala ospatzen dugu. Oraingoan, COVID-19.ak eragin duen ezohiko egoera kontutan hartuta, “Alkartasuna beti zabalik” leloa aukeratu dugu. Kanpaina honek elkartasuna eta anaitasuna bultzatu nahi ditu, momentu bereziki zail honetan.

Bizkaiko Caritasek, etxean geratzeko eta kontu handiz jokatzeko garaia dela gogorarazten du, baita gure balore solidarioak gauzatzeko ere bai, bereziki gure inguruan ahultasun egoeran dauden pertsonei laguntzen jarraitzekoa ere.

Mundu mailako osasun-krisialdi batean gaude murgilduta:

  • Bere zabalpenean ez du klase-sozial, identitate kultural edo puntu geografikorik bereizten, baina sortuko dituen ondorio sozioekonomikoek ez dute berdin eragingo pertsona guztiengan
  • Hazkunde ekonomiko eta materiala oinarri duen eredu sozial batean bizi gara, ongizate indibidual eta sozialaren motorra dena. Horren aurrean, krisialdiak bizitza eta zaintza erdigunera ekartzen ditu
  • Lotura pertsonal eta komunitarioen balioa erakusten digu.
  • «Publikoa» ren espazioa berreraikitzeko beharra nabarmentzen du, «Komuna» denaren ideian oinarrituta, botere publikoen erantzukizunetik eta herritarren parte-hartzetik abiatuta.

Egungo unea aukera bat da ahaleginak areagotzeko, aliantzak sortzeko, sarean lan egiteko eta ongizate kolektiboaren eta pertsonalaren aldeko erantzukizun soziala eta kolektiboa bultzatzeko.

Bizkaiko Caritasek bere konpromisoa indartu nahi du, eta bere jarduera kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei laguntzera bideratu du.

ELKARLANEAN ARITZERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU

  1. ZURE INGURUKO BEHARRAK IDENTIFIKATU!

Gure inguruko pertsonekin kontaktuan jarri ahal gara, laguntza behar duten jakiteko (berba egiteko, erosketak egiteko, etab.)

Hala bada, deitu 688662773 telefonora edo idatzi helbide elektroniko honetara: voluntariado@caritasbi.org

  1. TEKNOLOGIAREN BITARTEZ ZURE INGURUKO JENDEAREKIN KONTAKTATU

Teknologia berriek urrun dauden pertsonak gertuago izateko aukera ematen digute. Momentu ona izan daiteke kontaktuan jartzeko.

  1. BOLUNTARIOTZAKO AUKERA EZBERDINAK EZAGUTZEKO JAR ZAITEZ CARITASEKIN KONTAKTUAN

Arrisku-profila ez bazara eta sintomarik ez baduzu, etxetik atera ezin diren pertsonen oinarrizko premiak (elikagaiak erostea, sendagaiak …) betetzen lagundu dezakezu, edo isolamenduan bakardade-sentimendua arintzeko laguntza telefonikoa eman.

Hala bada, deitu 688662773 telefonora edo idatzi helbide elektroniko honetara: voluntariado@caritasbi.org

  1. ERANTZUNKIZUNEZ EROSI

Behar duzun guztia erosi besteak kontutan hartuz, eta egoera honek guztiak maila berean jartzen gaituela pentsatuz. Online erosketarik egin baino lehen, pentsatu produktuak etxera helarazteko prest dauden pertsonen arriskuan, eta enpatizatu.

  1. EGIZU EGUNERO DENBORA BAT ZURE ESPIRITUALTASUNA ZAINTZEKO

Eman izena Caritas Bizkaiko zabalkunde zerrendan eta jasoko duzu espiritualtasun taldeak egunero proposatzen digun zentzu-minutua.

  1. DOHAINTZA EKONOMIKOA EGIN CARITAS BIZKAIARI

Zure laguntza behar dugu egungo beharrak eta osasun-krisiaren ondorioz azaleratzeke daudenak finantzatzeko. Lankidetza ekonomikorako hainbat modalitate daude:

  • Dohaintza online. Online inprimakia betez, unean uneko edo aldizkako dohaintza bat bidali ahal izango duzu, nahi izanez gero bazkide egiteko aukerarekin.
  • Telefono bidezko dohaintza. Harremanetan jar zaitezke 688 818 818 94 402 00 77 zenbakietan edo kolabora@caritasbi.org helbidean.
  • Banku-transferentzia bidezko dohaintza. Dohaintza bat egin ahal izango duzu gure banku-kontuen bidez:

BBK-Kutxabank:          ES85 2095-0119-96-3800121037

Laboral Kutxa:              ES25 3035-0134-48-1340555555

BBVA:                              ES96 0182-1290-30-0000295556

CaixaBank:                     ES93 2100-0732-21-0200220296

Rural Kutxa:                  ES85 3008-0266-51-2515538920

FIARE Banca Ética:     ES85 1550-0001-22-0000992222

  • BIZUM bidezko dohaintza. Bizkaiko Caritasi BIZUM bidez dohaintza bat egin diezaiokezu zure banku-erakundearen app-aren bidez, 33514 kodea sartuta.

7.  LAGUNDU ‘ALKARTASUNA BETI ZABALIK’ KANPAINAREN WEBGUNEA ZABALTZEN

Caritas Bizkaiaren ekimena zabaltzeko gonbita egiten dizugu, elkartasunezko laguntza jende gehiagorengana iritsi ahal izateko. Sare sozialetan lagun dezakezu bizitzen ari zaren esperientzia solidarioak partekatuz, #lasolidaridadnocierra #alkartasunabetizabalik hashtag-a erabiliz herritarren ekintza guztia ikusarazteko, gizarte solidario baten parte sentitzen laguntzen baitigu.

 

Eskerrik asko zure laguntza guztiagatik. Zurekin gara.

www.alkartasunabetizabala.eus

Informazio guztia hemen aurki dezakezu: https://www.caritasbi.org/eus/gaurko-kanpaina/

Dohaintzetarako: https://www.caritasbi.org/eus/lagundu-caritasi/lagundu-dohaintzekin/

 

Leave A Comment