Gaztelania | Euskera

CÁRITASekin harremanetan jarri nahi baduzu, 94 402 00 99 telefonoan egin dezakezu.

Africaren eguna

Maiatzaren 25a Afrikaren eguna da. Caritas Bizkaiaren bidez Etiopia eta Kongoko Errepublika Demokratikoko lankidetza-proiektuak babesten ari gara, zehazki. Gizateriaren jaioterri handi honen aberastasun kultural, etniko eta naturala nabarmendu nahi dugu, eta, noski, bere erresilientzia. Errespetuz, berdintasunez eta erantzukidetasunez begiratu nahi dugu Afrikara. Eta, horretarako, hainbat aspektu izan behar ditugu kontuan: oinarrizko eskubideak bultzatu, arduraz kontsumitu, gure herrialdera bizimodu duin baten bila datozen pertsonei harrera egin, harreman ekonomiko eta laboral duinen aldeko apustua egin, eta natura errespetatu.

ProÁfrica taldeak maiatzaren 24an eta 25ean sare sozialen bidez garatuko den Afrika Egunean parte hartzera gonbidatu nahi gaitu. Aurtengo leloa honakoa da: “Elkarrekin Indartsuago gara”. Afrikar diasporako, Afrikarren ondorengoen, eta afrikanista bilbotar elkarteek sustatuko ekimena da. Afrika Eguna online loturan klikatuta, parte hartzeko jarduerak ikus ditzakezu.

 

Leave A Comment