Gaztelania | Euskera

ADVANCED ENGINEERING FUNDAZIOAK BEGOÑETXE PROIEKTUARI LAGUNTZEN DIO

Begoñetxe proiektuak Advanced Engineering Fundazioaren laguntza jaso du.

Cáritas Bizkaiak laguntza ekonomikoa jasotzen du Begoñetxe egoitza mantentzeko. Bertan 20 gaztek osoko akonpainamendu-ibilbide bat hasi dute heziketa eta lan alorrean. ARAMCO konpainiak euskal gizartea laguntzeko programa bat bultzatu du coronavirusaren eraginak arintzeko. Programa Abanto-Zierbenan (Bizkaia) Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta etorkizuneko teknologia-parkea eraikitzen ari den “Energy Intelligence Center” (EIC) zentroaren sustatzaile den Energy Advanced Engineering fundazioaren bidez bideratu da. Bildutako funtsak gizarte izaerako ekimen ezberdinetara bideratu dira, besteak beste, Cáritas Bizkaiak dituen proiektu batera.

Eskerrik asko gure lanagatik eta Begoñetxe bezalako ekimen berriei laguntzeagatik.

Leave A Comment