Gaztelania | Euskera

ADINEKO PERTSONEN NAZIOARTEKO EGUNA

Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta, Caritas Bizkaiak bat egin du Adineko Pertsonen Eskubideen aldeko Estatu Mahaiaren Manifestuarekin. Espainiako Caritasen Konfederazioak ere bat egin du manifestu horrekin, biztanleria-talde horren eginkizunari eta arreta- eta zaintza-eredua zein izan beharko litzatekeen hausnartzen duena.

Testuinguru horretan, Edadetuen eta Zahartze Arlotik gure kezka adierazi nahi dugu pandemiak adineko kolektiboari eragiten dizkion ondorio kaltegarriengatik. Alde batetik, kolektiboaren ikuskera homogeneoa ikusten dugu, eta horrek pentsarazten du adinak antzeko ezaugarriak eta portaerak ezartzen dituela pertsona guztientzat, eta zaildu egiten digu ohartzea zer-nolako askotariko egoerak, jarrerak eta zahartze-moduak dauden. Bigarrenik, batzuetan erabakitzen dugu zer den ona edo ez adinez nagusiagoak direnentzat, zaindu eta babestu nahian baina erabakitzeko aukerarik eman gabe eta bere autonomia mugatuz. Azkenik, osasun fisikoa zaintzeko kezkak eta koronabirusaren beldurrak, batzuetan, pertsonen osasun psikologikoa eta emozionala okertzen duten neurriak hartzera garamatzate.

Zailtasun-une honetan, Caritas Bizkaiak bere proiektuetan aurrez aurreko laguntza berreskuratzea erabaki du. Adinekoek eta boluntarioek segurtasuna senti dezaten eta parte hartu nahi duten ala ez askatasunez erabaki ahal izan dezaten behar diren neurriak hartu dira. Horrekin batera, ez etortzeko erabakitzen dutenei lagun egiteari ez uzteko, beste bide batzuetatik lagun egiten jarraitzeko konpromisoa hartu dugu; horretarako, telefonoa da gure aliatu nagusia.

Edadetuen Nazioarteko Egunerako Manifestua

#bizitzazaintzen #cuidandolavida

Leave A Comment