Nor gara?

Caritas Bizkaia lurraldean gizarte eta karitatezko ekintza sustatzen duen Bizkaiko Elizaren kristau elkartea da.

Boluntariotza oinarri hartuta, konpromiso soziala, parte hartzea eta sareko lana sustatzen ditu. Giza sustapena eta pertsona guztien garapen integrala bultzatzen ditu, eskubideen ikuspegitik lan eginez, bidegabekeria soziala eragiten duten kausak ikusaraziz, sentsibilizatuz eta salatuz, eta eraldaketa sozialerako alternatibak proposatuz.

EZAGUTu GAITZAZU

Nork osatzen dugu Caritas Bizkaia?

 

40 Pastoral barruti

Horietan, Bizkaiko Elizaren karitate eta gizarte ekintza sustatzen duten 240 proiektu garatzen dira.

 

11.922 Parte hartzaile eta laguntzaile (% 52 emakumeak)

Beren garapenaren protagonista eta Caritas Bizkaiaren ekintzaren ardatz dira.

 

1.861 Boluntario (% 78 emakumeak)

Caritas Bizkaiaren ekintzaren oinarrizko zutabea dira, ordezkaezina

 

4.421 Bazkide eta kolaboratzaile (% 53 emakumeak)

Beren konpromiso sozialarekin eta ekonomikoarekin Caritas Bizkaiaren ekintzari sostengua ematen diote.

 

136 Kontratutako pertsonen lanaldiak (% 79 emakumeak)

Boluntarioekin batera, gizartea eraldatzea da horien patua

Nork osatzen dugu Caritas Bizkaia?

  • 40 pastoral barruti. Horietan, Bizkaiko Elizaren karitate eta gizarte ekintza sustatzen duten 240 proiektu garatzen dira.

  • 11.922 parte hartzaile eta laguntzaile (% 52 emakumeak) Beren garapenaren protagonista eta Caritas Bizkaiaren ekintzaren ardatz dira.

  • 1.861 boluntario (% 78 emakumeak) Caritas Bizkaiaren ekintzaren oinarrizko zutabea dira, ordezkaezina.

  • 4.421 bazkide eta kolaboratzaile (% 53 emakumeak) Beren konpromiso sozialarekin eta ekonomikoarekin Caritas Bizkaiaren ekintzari sostengua ematen diote.

  • Kontratatutako pertsonen 136 lanaldi (% 79 emakumeak) Boluntarioekin batera, gizartea eraldatzea da horien patua.

Ahaleginean eta elkartasunean inbertitzen dugu

Gure ekintza finantzaketa publikoari eta pribatuari esker egiten dugu, eta ekarpen horietatik zifra baliotsuenak lortzen ditugu, garapenaz, justiziaz eta itxaropenaz hitz egiten dutenak.

2022an 15.503.951 euro jaso genituen guztira, honako hauen bidez:

Ekarpen pribatuak

63% 9,7 milioi euro

Bazkideen eta emaileen, kristau alkartearen diru-bilketen, erakunde pribatuen eta herentzia eta legatuen laguntzaren bidez.

 

Ekarpen publikoak

37% 5,7 milioi euro

Autonomia, foru eta toki administrazioen ekarpenek osatzen dituzte.

REAS-en Gizarte Ikuskaritzako Zigilua

Aurten ere Caritas Bizkaiak REAS erakundearen Gizarte Ikuskaritzako Zigilua lortu du. Horren arabera, Caritasek Ekonomia Solidarioaren printzipioen kudeaketari dagozkion eskakizunak betetzen ditu eta lortutako emaitzak garden argitaratzen ditu. 2022an, Caritas Bizkaiak hiru urte daramatza Ekonomia Solidarioarekiko apustu eta konpromiso sendoari eusten.

TXOSTENERAKO SARBIDEA

Kolaboratu nahi duzu Caritas Bizkaiarekin?

Lagundu iezaguzu gehien behar gaituzten lekuan egoten