Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

2019ko Auzolandegiak

2019ko AUZOLANDEGIAK

Gure Elizbarrutiko Karitate eta justizia, Iragarpen eta katekesi, Caritas eta Misioen ordezkaritzen izenean, bazterkeriaren munduan Jainkoarekin elkar aurkitzeko esperientzietan parte hartzeko aukera eskaintzen da.

Uda honetarako gazte eta helduentzako auzolandegietako eskaintza berriztatu eta zabaldu egin da. Auzolandegi horien bidez, gehien sufritzen duten pertsonak zaintzen dituzten erakundeei laguntzeko aukera daukagu eta, horrela, pertsona horien ondoan dagoen Jesusengana gerturatzeko, bera baitugu laguntzaile eta gidari, mundua gizatiar eta atseginago egiteko lan honetan.

Erantsitako fitxategian 2019ko auzolandegi guztien zerrenda dago eta, jarraian, uda honetarako hiru proposamenak: Ceuta eta Maroko; eta, aurten, helduentzako (35 eta 55 urte bitartean) martxan jarriko den ekimen berri bat: Arrasateko Aitameni zentro psikiatrikoan izango da, eta uste dugu oso interesgarria eta aberasgarria izan daitekeela.

 

CEUTA, 2019ko ekainaren 27tik uztailaren 7ra

 

  • Franciscanos de Cruz Blanca egoitzan, desgaitasuna duten pertsonekin.
  • El Príncipe auzoan, haurrekin.
  • Hartzaileak: 2001 eta 2002 bitartean jaiotako gazteak.
  • Izen-emateak: 2019ko maiatzaren 15era arte.
  • Kostua: Bidaiak + 70 € pertsonako, alojamendurako.
  • Harremanetarako: Jose Eizaguirre, 944795623, infanciajuventud3@bizkeliza.org

 

ALHOCEIMA eL Rif (Maroko) 2019ko uztailaren 12tik 22ra

  • Franciscanos de Cruz Blanca zentroan, desgaitasuna duten gazteekin.
  • Imsourreneko psikiatrikoan, buruko gaixotasunak dituztenekin.
  • Hartzaileak: 1997 eta 2000 bitartean jaiotako gazteak.
  • Izen-emateak: 2019ko maiatzaren 15era arte.
  • Kostua: Bidaiak + 70 € pertsonako, alojamendurako.
  • Harremanetarako: Begoña Mera, 944795619, bmera@bizkeliza.org

 

AITAMENI OSPITALEA, 2019ko ekainaren 30etik uztailaren 6ra

  • Arrasateko Aitameni Ospitalean (Hermanas Hospitalarias).
  • Mendekotasun egoeran dauden edota desgaitasunen bat edo buruko gaixotasunen bat duten pertsonei arreta ematean.
  • Hartzaileak: Helduak, 35 eta 55 urte bitartean.
  • Izen-emateak: 2019ko maiatzaren 15era arte.
  • Kostua: 180€ pertsonako.
  • Harremanetarako: Mertxe Agirre, 946124648, magirre@bizkeliza.org

 

Animatu eta partekatu informazioa hau interesa eduki ahal duen jendearekin. Edozein zalantza argitzeko, galdetu lasai.

 

Auzolanen zerrenda

Leave A Comment