Gaztelania | Euskera

Lan Eremua Basauriko Kartzelan

Lan Eremua Basauriko Kartzelan. Kartzela da toki pribilegiatua Jesukristoren Jainkoa topatzeko. Izan ere, bertan topatzen ditugu lagun baztertuak, inork ere nahi ez dituen pertsonak. Gizarteak errefusatu egiten ditu askatasunik gabe dauden pertsonak, hau da, azkenak. Hain zuzen, azken eta ahaztuak izateagatik, Jainkoa dago euren artean: “Kartzelan nengoen, eta ni ikustera etorri zineten” (Mt 25,36). Goizero izango gara Basauriko kartzelan presoekin, eta hainbat jolas-jarduera egingo ditugu eurekin. Arratsaldeetan goizean bizi izandakoa berrikusiko dugu, fedea giltzarri eta Ebanjelioa lagun ditugularik.

Gondra Barandiaran Fundazioa

Gondra Barandiaran Fundazioa Guillermo Barandiaran jaunak, Gondra Barandiaran Fundazioko presidenteak,  plaka bat eman dio Barakaldoko Jantokiari, horrela egitasmoari laguntza ekonomikoa agertu nahian. Argazkian ageri da jantokiko arduradun Itziar Navares eta Carlos Bargosekin batera

Errege opil solidarioa

Errege opil solidarioa Orain dela 14 urte bezela, pasadan urtarrilaren 5ean, Bilboko Plaza Berrian, ERREGE-OPIL SOLIDARIOA ospatu zan. Bizkaiko Okin Elkarteak, logibilbok eta Lapiko Catering enpresak egindako Errege opila dastatu zuten hiru mila pertsona baino gehiagok, eta horrekin batera ere, Iruña Catering, Cafe Baqué eta Kaikuren eskutik Txokolate bero goxoa. Ekitaldiaren zehar, egun eguzkitsua baina hotza izan genuen, hala ere batutako diru kopuru guztia 3.151,47€ izan ziren, Caritas Bizkaiak dituen haurrentzako proiektuetara bideratuko direnak. Mila Esker parte hartu eta hurbildu zineten guztioi!