Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

2018ko uztaileko auzolandegia

Caritas Bizkaia-ren 2018ko uztaileko auzolandegia.

Helburuak:
-Caritas ezagutzea, aktiboki parte hartuz.
-Bazterkeriaren errealitatea gazteengana hurbiltzea, fedearen ikuspuntutik.

Aukera guztietarako eskatuko da Justizia Ministerioak emandako ziurtagiria, adingabekoekin lan egin behar baita.

Izena ematea 2018ko ekainaren 11 baino lehen: 94 402 00 81 aruiz@caritasbi.org (Amaya).

A aukera:
Santurtziko Hiri-udalekuak, “Txikitxu” Haurtzaro proiektuarekin, 2018ko uztailaren 2tik 6ra eta 9tik 13ra.
Goizez, 10:00etatik 16:00etara: Jarduera ludikoak adingabeekin. Bazkaria barne dago.
Lau arratsalde, 16:00etatik 17:00etara: Errealitatearen irakurketa sinestuna.
Udalekuen aurretik bilera bat egingo da.

B aukera:
Landa eremuko udalekuak Berrizen, Caritas Bizkaiako haurtzaro proiektuetako adingabeekin.
(gizarte ekintzaren ikuspuntutik intentsitate altua; hausnarketa ere egingo da, saio bat aurretik eta beste bat ostean). Gauak kanpoan pasako dira uztailaren 9tik 13ra eta 16tik 20ra. Beharrezkoa izango da 18 urtetik gorakoa izatea, adingabeekin esperientzia izatea eta jarduera modu egokian garatzeko antolatzen diren antolakuntza eta prestakuntza bileretan parte hartzea.

C aukera:
TXIMELETA (Bilboko San Frantzisko Auzoa): INTENTSITATE ALTUKO AUZOLANDEGIA, OINARRI ESPIRITUALARI DAGOKIONEZ, uztailaren 1etik 13ra edo 14tik 25era.
Pasiotar Ahizpekin, Jesuitekin eta Zazpi Kaleetako Pastoraltza Unitatearekin koordinatuta.
Prezioa: 95 €.

Leave A Comment