Gaztelania | Euskera

Caritas Indonesia-rekin

Indonesiako Caritasek laguntza eman die  tsunamiaren biktimei. Abenduaren 23tik bertatik, Bogor eta Tanjungeko Caritaseko boluntarioak laguntza banatzen ari dira bizirik irtetea lortu duten pertsonen artean. Indonesiak tsunami baten ondorioak jasan ditu berriz ere; orain dela hiru hilabete Celebes uhartean izan zen bat, hainbat lurrikararen ondorioz sortua.  Oraingo honetan, itsasoaren indarrak Sumatra eta Java uharteak kaltetu ditu, Sondako itsasartetik gertu. Handik ordu gutxi batzuetara, Bogor eta Tanjung Karang elizbarrutietako boluntarioek larrialdi plana martxan jarri zuten, kaltetuei laguntzeko. Une honetan, beharrizan handienak ur edangarria, medikamentuak, elikagaiak, haurrentzako jakiak eta kanpin-dendak dira. Orain arte, Caritas Tanjung Karang kaltetuei elikagaiak helarazteko lanean ari da; aldiz, Caritas Bogorrek laster markatuko ditu lehentasunak, kaltetutako parrokietan beharrizan handienak zeintzuk diren ebaluatuta. Caritas…

Caritas eta Lekeitioko Udalak

Caritas eta Lekeitioko Udalak Caritas eta Lekeitioko Udalak kampaina bat abiarazi dute edadetuen arloko Beti Lagun proiekturako boluntarioak erakartzeko.

Abenduak 18 ETORKINEN EGUNA

Abenduak 18 ETORKINEN EGUNA. Atzo, hilaren 12an, erakusketa bat inauguratu zen 19:30ean, “Topatzea elkar topatzeko” delakoa, Deustuko Unibertsitateko Klaustroan. Zabalik egongo da abenduaren 20ra arte, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 21:00ak arte eta larunbatean 10:00etatik 14:00ak arte. Erakusketa hori da Bilboko Elizbarrutiaren Migrazioen mahaitik antolatu diren ekintzen parte, Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira; egun hori izango da abenduaren 18an. “Onartzean dago etorkizuna” leloarekin batera, Caritasek eta gainerako erakunde antolatzaileek nahi dute topaketaren kultura sustatu, baina baita sentsibilizatu ere gero hobe baterako migratzen duten milioika lagunen eskubideak urratzeari buruz.    

Gandarias Etxearen inaugurazioa

GANDARIAS ETXEAREN INAUGURAZIOA Inauguración oficial hoy de Carmen Gandarias Etxea, un proyecto de promoción juvenil e innovación social, gestionado por Cáritas Bizkaia y la Fundación Itaka-Escolapios, en un inmueble cedido por la Fundación Carmen Gandarias en el municipio de Bilbao. Hauek dira eskaintzen dituen zerbitzuak : eguneko arretarako zerbitsua, lan-azeleragailua eta 15 bizileku eraikinen bertan eta beste 12 aparteko etxebizitzetan Bizkaiko hainbat udalerritan. 

BOLUNTARIOTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA

ABENDUAK 5, BOLUNTARIOTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA Elena Igartua Caritas Bizkaiako informatikaria da aspalditik; hainbeste urte dira, zenbatu ere ez ditu egun nahi. Baina, gainera, Elena boluntario ari da lanean Etiopian, 2017tik. Caritasen Nazioarteko Boluntariotza Programa Konfederalaren bidez egin du, gure erakundera atxikitako pertsonei bideratutako ekimena. Bideo honetan Elenak eta bere ingurukoek Etiopian daukaten bizitzaren irudi zoragarriak jaso ditugu eta, Ahizpa Salestarrekin batera, Afrikako herrialde horretako pertsona babesgabeenei laguntza emateko egiten duen lanaren berri eman digu. Gainera, bertan jaso duen babesagatik ere eskerrak eman ditu. Caritas Bizkaiaren izenean, bere sentimenduarekin bat egin eta eskerrak ematea besterik ez dugu: “Eskerrik asko guztiagatik, Elena”. Sakatu loturan eta partekatu bere esperientzia. https://www.youtube.com/watch?v=cQrnPV_HCMY&feature=youtu.be

Topaki 2018

TOPAKI 2018: KOMPROMISOA ETA EKONOMIA SOLIDARIOA Pasa den Abenduaren 1ean Gasteizko Europan Biltzar Jauregian 600 pertsona baino gehiago elkartu ginen Topaki (Gasteizko, Donostiako eta Bilboko Caritasen urteko topaketa) ospatzeko. Gasteizko Caritasen, apezpikuaren eta udalaren harrera beroarekin hasi ginen. Jarraian, Carlos Ballesterosen zorionbideetako ekonomiari buruzko hitzaldia entzun genuen. Amaitzeko, Caritasen Ekonomia solidarioaren arloan egiten ari garen esperientzien mahai ingurua antolatu genuen.                     Konpromisoa eta Ekonomia solidarioa: https://vimeo.com/304094161 Hitzaldia. Carlos Ballesteros: https://www.youtube.com/watch?v=wImPirenmwI&feature=youtu.be Esperientzien mahaia: https://www.youtube.com/watch?v=8DP_V6o9yyQ&feature=youtu.be