Gaztelania | Euskera

Indonesiako larrialdia

Indonesian gertatutako lurrikarak eta ondorengo tsunamiaren aurrean, Caritas Bizkaiak larrialdietarako protokoloa aktibatu du, Indonesiako Caritas sarearekin koordinazioan. Donazioak egiteko, ondorengo kontu korronteak erabili daitezke (diru-sartzean, zehaztu mesedez INDONESIA hitza): FIARE Banca Etica: ES52 1550 0001 20 0002699726 BBK Kutxabank: ES85 2095 0119 91 3830633699 Laboral Kutxa: ES59 3035 0134 45 1341043873 laCaixa: ES97 2100 8686 80 0200004806 BBVA: ES92 0182 1290 34 0201518634 Caritasek jasotzen dituen diru-sarreren % 8a nazioarteko larrialdietara bideratzen ditu.

Ipar-Hegoaldea ikastaroa

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Bizkaiko Caritaseko Lankidetzarako egitarauagaz eta Misinoetarako Bilboko Ordezkaritzagaz batera, Ipar-Hegoaldea heziketarako ikastaroaren ekitaldi barrirako deialdia egiten dau. Hogeta bat urtetik gorakoentzat da; hain zuzen be, Ipar-Hegoaldea gaiaren inguruan jakin-mina daben, hezi gura daben eta alkartasunezko erakunderen batean konpromiso pertsonala hartu gura dabenentzat. Ikastaroaren helburuak litzatekez: gure munduaren errealidadearen azterketan sakondu; Ebanjeliotik, teologiatik eta Eleizaren doktrina sozialetik errealidade horren kristau ikuspuntua garatu eta behartsuen aldeko hautua egiteko lagungarri diran hainbat bide eta ekimen solidario ezagutu eta baloratu. Ikastaroaren amaieran, udaldian Hegoaldean esperientzia bizi izateko aukera eskaintzen da, hausnartutako guztiari arpegia ipini ahal izateko. Datorren urriaren 30ean, 19:30etan, ikastaroa aurkezteko saioa ospatuko da Barrian (Pz. Nueva, 4-1º) ZATOZ ETA PARTE HARTU! Deskargatu…

Lan Duinaren Munduko Eguna

El pasado 6 de octubre un centenar de personas de la Cáritas Diocesana de Bilbao, junto a HOAC, Pastoral Obrera y otras organizaciones eclesiales, han celebrado en Balmaseda el acto público ‘por el trabajo decente’, en víspera de la Jornada Mundial por el Trabajo Decente. Deialdia egin daben erakundeek gogoan izango dabez, batez be, mundo osoan lan barik dagozan personak, lanpostua arriskuan daukienak edo baldintza eskasetan lan egiten dabena. Talde honeek erakunde social eta sindikalgaz bat eginda eta ahaleginak batuz jarduten dabe gizalegezko lanaren, langileen eskubideak kontua hartzen dituan lanaren alde: ‘#iglesiaporeltrabajodecente’, 70 erakunde inguruk babesten duan ekimena da. Irakurri manifestua

ELIZA LAN DUINAREN ALDE!

Urriaren 7an Lan Duinaren Munduko Eguna izango da. Elizaren barruko hainbat erakunde elkarrekin ari dira lanean eskubideen eta lan duinaren aldeko defentsan. Era berean, hainbat gizarte erakunde eta sindikaturekin bat egin dute, lanean pertsonen duintasuna errespetatu dadin: “#iglesiaporeltrabajodecente”. 70 erakundek baino gehiagok babestutako ekimena da. Egun horretan bereziki gogoan hartu nahi ditugu lanik ez daukaten pertsonak, beren lana galtzeko arriskuan daudenak edo baldintza prekarioetan lan egiten dutenak. Frantzisko Aita Santuak hala gogorarazi digu: “Lana ezinbestekoa da pertsonen errealizaziorako eta duintasuna eta bokazio propioa aitortzeko.  Horren bidez eraikitzen ditugu bizitza sozial eta politikoa eta Jaunak gizakiontzat daukan Planari laguntzen diogu”. Ekimen honekin bat egin dezazuen, sentsibilizatu zaitezten eta ingurukoak ere sentsibilizatu ditzazuen animatu nahi zaituztegu: Kartel…

Herritik herrira

“Herritik herrira” proiektua babesteko hitzarmena sinatzea. “La Caixa” Banku Fundazioaren Gizarte Ekimenetarako Laguntza Programaren esparruan dago, Landa Eremuan Gizarte Ekintza sustatzeko helburuarekin. Mª Jesús Yarzaren bisita izango dugu, Erakundeen Banku Zuzendaria (argazkian).