Gaztelania | Euskera

Caritasen KANPAINAK (2018-2019)

Caritas Bizkaiaren KANPAINAK 2018-2019 ekitaldirako: 2018-2019 EKITALDIKO KANPAINAREN HELBURU NAGUSIA: 2017-2018 ekitaldian konpromisoaren inguruan landutakoari jarraipena ematea (“zure ahalegina, denon atsegina”), baina ikuspegi hau hartuta: “Ez da soilik kanpoan dagoen errealitatea ERALDATZEA, baizik eta ERREALITATEA GUGAN SAR DADIN ETA ERALDATU GAITZAN UZTEA”: 2018ko IRAILAREN 30a, igandea >> Iraileko azken igandea >>KONPROMISOA, OROKORREAN (2018-2019 ekitaldiaren eta materialen aurkezpena) >> “Zeugan dago ALDAKETAREN GILTZARRIA” – “Tu cambio, LO CAMBIA TODO”. 2018ko ABENDUAREN 23a, igandea >> Abenduko 4. eta azken igandea >>. IRAUNKORTASUNERAKO KONPROMISOA. 2019ko APIRILAREN 7a, igandea >> Garizumako 5. eta azken igandea >> EKONOMIA SOLIDARIOA. 2019ko EKAINAREN 23a, igandea >> Corpus Christi. >> KONPROMISOA, BOLUNTARIOTZAREN IKUSPEGITIK.    

LORTUTA: Bai Euskarari – Bidean

Atzo Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen bisita izan genuen Cáritasen euskara erabilera ebaluatzeko. Oraintxe gure erakundean euskararen inguruan egindako ahalegina aitortzen dutela eta “Euskararen Bidean” egiaztagiria eman digutela jakinarazi digute. Egiaztagiri hau urte baterako baliagarria da. Irailean hobetzeko iradokizunak jasoko eta partekatuko ditugu, ildo honetatik jarraitzeko. Eskerrik asko guztion urrats txikiak batuz lortu dugulako! Bai Euskarari!!!    

Caritasek berriztatu egin du EDP Fundazioarekin daukan lankidetza-hitzarmena.

Caritasek berriztatu egin du EDP Fundazioarekin daukan lankidetza-hitzarmena. Erakunde biek eta Gurutze Gorriak indarrak elkartuko dituzte Energia Solidarioaren bidean. EDPren Bilboko egoitzan sinatu da Caritas Bizkaia, Gurutze Gorria eta EDP Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmena, Energia Solidarioaren inguruan. Ekimen horren helburua zera da: familia babesgabeen etxeak eta GKEen zentro batzuk identifikatzea, posible izatekotan, aurrezpen energetiko bat lortzeko neurri eraginkorrak ezartzeko. Honakoak izan dira hitzarmenaren sinatzaileak: Gurutze Gorriko Bizkaiko presidentea, Javier Zarraga; Caritas Bizkaiako zuzendaria, Carlos Bargos; eta EDP Fundazioko zuzendari exekutiboa, Vanda Martins. Zarragak zera aipatu du: “aliantza hau sareko lanak dakartzan onuren adibide on bat izan daiteke”. EDP Fundazioaren babesa funtsezkoa da ekimen honetan; izan ere, gure arreta jasotzen duten familia babesgabeen etxeetan zuzenean eragiteko aukera…

Zorionak, “Egunon Etxea”!!!

EGUNON ETXEAK ALDE ZAHARREKO BALKOI LEHIAKETA IRABAZI DU: Zorionak, “Egunon Etxea”!!! Caritas Bizkaiak edadetuentzako eguneko zentro bat dauka Bilboko Alde Zaharrean, “EGUNON ETXEA”, eta “Balkoien dekorazio lehiaketan” bi sari lortu ditu: • LEHENENGO SARI NAGUSIA, epaimahaiak emana, eta • PUBLIKOAREN SARIA, herri bozketa bidez erabakia. Zorionak zentroko pertsona guztiei eta eskerrik asko epaimahaiari, botoa eman diguzuen pertsona guztiei eta Alde Zaharreko Merkatari Elkarteari, ekimena antolatzeagatik. ESKERRIK ASKO BERRIRO DENORI!!!

ESKAERA BETETA:

Adiskide maiteok: Caritas Bizkaiaren izenean, Apostoliken Jantoki Sozialean (Indautxu, Bilbo) txanda bat gehiago emateko aukera eskaini dugu. Horrela, normalean arreta jasotzen duten pertsonei (aurtengo pertsona kopurua iazkoa baino %25 handiagoa da) zein Hegoaldeko Mugatik etortzen ari diren eta bidea jarraitu behar duten migratzaileei arreta emango genieke, Gurutze Gorriari ere lagunduz, azken pertsona horientzat prestatu duen dispositiboari ekarpena eginez. Horrela izanik, uztailaren 16tik aurrera, astelehena, gutxienez hiru boluntario beharko ditugu egunean (astelehenetik igandera), 13:45etik 15:00etara bitartean bazkariak emateko. Ahal duzuen pertsonek, mesedez bidali mezu bat boluntarioen arduradunari, mlaiseca@caritasbi.org, zerbitzu hori eman dezakezuen egunak adieraziz. Eskerrik asko zuen konpromisoagatik. Carlos Bargos (Caritas Bizkaiako Zuzendaria). ESKAERA BETETA: Caritas Bizkaiaren izenean, eskerrak eman nahi ditugu; alde batetik, Bilboko “Apostoliken”…

“DUINTASUNA EREITEN” ABIATU GENUEN

“DUINTASUNA EREITEN” ABIATU GENUEN GORDEXOLAN Maiatzean “Duintasuna Ereiten” proiektua abiatu genuen, Gordexolako baratze sozialen ingurukoa. Caritasek zuzentzen du eta hogei parte-hartzaile inguru bildu dira. Gizakia Fundazioak aldi baterako laga digu lurra, EDP Fundazioak finantzaketan lagundu du eta Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko II Bikaritza eta Enplegu arloko taldea lan eta gizarte arloko bide-laguntza ematen ari dira. Horiei guztiei esker gauzatu da ekimena. ‘Duintasuna Ereiten’ proiektuaren bidez, nekazaritza eta elikadura arloko gizarteratze-enpresa bat martxan jartzeko ideia sortu da. Oraindik azterketa fasean dago, Sendotu Aldiberean erakundearen Euskadiko programaren barruan.    

OMENALDIA BASAURIN (BesteBi)

Etxebizitza eskuratzearen aldeko eta ‘Etxerik gabeko Pertsonen’ aldeko “BESTEBI” PLATAFORMAK, Basaurin duela gutxi hildako etxegabeko pertsonaren, Manuelen, aldeko elkarretaratzea eta omenaldia egin ditu gaur, uztailak 5, eguena, 11tan,San Pedro plazan (BASAURIn). ‘BESTEBI’ AGIRIA: ‘BESTEBI’ PLATAFORMAK ETXERIK GABEKO BESTE PERTSONA BATEN HERIOTZA SALATU DU BERRIRO Etxebizitza-bazterkeriaren kontrako eta «Etxerik gabeko pertsonen» aldeko «BesteBi» plataformak salatu egin nahi du Basauriko herritar baten heriotza; herrian hilik agertu zen joan den igandean. BesteBi > Basauri, 2018ko uztailaren 5a.- Beste behin, pertsona bat hil egin da Bizkaiko kaleetan. ‘BesteBi’ plataformaren izenean, bat egin nahi dugu bere senide eta lagunen minarekin. Manuk, Bilbotar jatorriko 58 urte inguruko basauriarrak, 2 urte baino gehiago zeraman Basaurin bertan bizitzen. Denbora honetan, sare informala sortzea…