Gaztelania | Euskera

CARITAS: 2017ko TXOSTENA

Caritas Euskadi (aurkezpena): Caritasen laguntza jasotzen duten pertsona eta familien KALTEBERATASUN ETA GIZARTE-BAZTERKERIA egoerak gero eta konplexuagoak dira, eta ERANTZUN SENDO ETA INTEGRALAGOAK behar dituzte. Hain zuzen, Euskadiko Caritasek (Donostiako, Gasteizko eta Bilboko elizbarrutietakoak) 2017an emandako diru-laguntzak inoiz baino handiagoak izan dira. Guztira 5,36 milioi euro baino gehiago eman dituzte, duela 10 urte (2007) baino % 77 gehiago. Biztanleriaren zati bat POBREZIA ETA KALTEBERATASUN SOZIALEKO ESPIRAL batean harrapatuta geratzen ari da, eta oso zaila da bertatik ateratzea. Prozesu horretan guztian funtsezkoa da gizarte-bazterkeriako egoeran dauden edo egon daitezkeen pertsona eta familiei laguntzea, eta hala egiten dute Donostiako, Gasteizko eta Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko agenteek. Kontratatutako langileez gain, LAU MILA BOLUNTARIO (3.858) aritzen dira beren denbora eta…

M25, Afrikaren Eguna

Afrikaren Eguna (maiatzak 25): Bilboko Elizbarrutiko Cáritas Grupo Pro Africa (GPA) izeneko lan-plataforman dago. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako 20 erakunde gaude, eta helburu hauek ditu: Afrikari buruzko ezagutza handitu, GGKE-etan zein gizartean eta euskal instituzioetan, sentsibilizazioaren bitartez. Afrikarekiko kooperazioko esperientzia, zailtasun bereziak eta ezaugarriak partekatu. Politikan eragin kontinentearekiko kooperazioa hobetzeko. Gonbidatzen zaituztegu egun horretan sareen bitartez parte hartzera (#AfrikazHitzeginDezagun; #AfrikarenEguna; #AfrikaAstea) eta garatuko diren ekintzetara joatera. Bilbon egingo diren ekintzen programazioa bidaltzen dizuegu. Partekatu, mesedez, egun horretako programak eta ekintzak beste lurraldeetan.   Afrikaren Eguna Publicado en 23 mayo, 2018 – Urtero bezala, maiatzaren 25ean Afrikaren Eguna ospatzen da, Afrikar Emakumearen Hamarkadaren barruan ospatu ere (2010-2020), zeinaren helburua hauxe baita: blokeko herrialdeen politiketan, generoari lotutako gaiak…

KONTZERTU SOLIDARIOA BASAURIN

KONTZERTU SOLIDARIOA >> “BIZI-BETE” NAGUSIEN PROIEKTUA AURKEZTU >> ONURADUNA: CARITAS BASAURI.   Danbolin Txistulari Elkartea – Basauri + Agintzari Dantza Taldea + Edurre Euskal Dantza Taldea + Basauritar Dantza Taldea   Larunbata, ekainak 2 >> 20:00 BASAURIko Elurretako Amabirjinaren Elizan (Ariz). ‘Ariz’ metroa, irteera Valentzia kalea.   SARRERA LIBREA: DOHAINTZA ESKATUKO DA CÁRITASENTZAT OSORIK (Cáritas Bizkaia).   LAGUNTZAILEAK: Ibone Obieta (Soinua) + Gerardo Domingo (Teklatua) + Maider Diez eta Maitane Iturriaga (Saxo) + Aritz Madariaga (Biolina) + Jose Ramón Facorro (Gitarra) + Aitor Salazar (Trikitia) + Iker Etxebarria (Panderoa).   #Basauri #Cáritas #Txistu #Txistulari #EuskalDantza

“Eskutik ELKAR HARTURIK” KANPAINA

Eskutik ELKAR harturik

EGIN ETA EKIN: TRESNAK KONPROMISOZ BIZI: Nire auzo eta herriaren errealitateaz arduratu, lanean, nire seme-alaben ikastetxean, komunitatean, parrokian, auzoan edota herrian inplikatu, gizarte proiekturen batekin edo herritar ekimenekin kolaboratu, elkarbizitza hobetzeko eta sufritzen ari diren pertsonenganako  gertutasuna eta babesa sustatu. PERTSONAK ARDATZ HARTUKO DITUEN GIZARTE-EREDU BAT SUSTATZEA, BOTEREAREN ETA DIRUAREN GAINETIK: Beharrezkoa dena soilik erosi eta kontsumitu eta nire ondasunak, dirua, denbora eta jakintza partekatu, beste batzuen bizitza hobetzen saiatzeko. GIZA ESKUBIDEAK URRATZEN DITUZTEN EGOERAK SALATU: Eskubideen urraketak salatzen dituzten ekintzetan parte hartu eta egoera horien berri eman nire eskura dauden baliabideak erabiliz (sare sozialak, komunikazio pertsonala…). Frantzisko Aita Santua @Pontifex_ln  >>  “Konpromisoa hartzea gure borondatea eta indarrak biziaren mesedetan jartzea da.” NIRE ahalegina, denon…

Salerosketaren aurka…

Erakundeak eta gizarte eragileak emakume eta neskatoen sexu esplotazioa eta  pausoak ematen ari dira Pasadan ostegunetan, Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan emakume eta neskatoen salerosketa eta sexu esplotazioaren aurkako koordinazio mahaia bildu da. Mahai honetan parte hartzen dute erakunde publikoak zein gizarte eragileak. Emakundek koordinatzen duen mahaian, Ertzaintzako zuzendaritzak, Segurtasun sailak, Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailak, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak, Fiskaliak eta foru aldundiek parte hartzen dute; eta hauekin batera, baita ere hainbat gizarte eragilek: Caritas Bizkaia, CEAR, Munduko Medikuak, Ihesaren aurkako batzordea, Gizarterako, Askabide, Gurutze Gorria Oblatas eta Accem. Gaurko bileran sexu-esplotazioa helburu duen emakume eta neskatoen salerosketaren aurkako  planaren zenbait eduki landu dira. Plan honen barruan, aurreikusten dira EAEko egoeraren diagnosia (Carmen Meneses irakasleak burutuko duena),…