Gaztelania | Euskera

“Bizkaia Isilik”

“Círculos de Silencio Bizkaia Isilik” ASTEAZKENEAN, otsailak, 19.30etan: BILBO: Arriaga Antzokia plaza (Areatza) BARAKALDO: Bide-Onera plaza (Metro Euskadiko etorbidea) PORTUGALETE: Gregorio Uzquiano kalea (Metro Carlos VII)

Caritaseko autoenpleguak 32 mikroenpresa sortzen lagundu du.

Caritas Bizkaiako autoenplegu puntuak bi urtetan 32 mikroenpresa sortzen lagundu du Caixaren “Incorpora” programaren barruan. Programa horrek 10 urte daramatza eta haren hitzarmena Euskadin beste urte batez berritu da. Olaia Bermúdez Caritas Bizkaiako Enplegu eta Ekonomia Solidarioaren Arloko teknikariak, “Incorpora” programaren barruan, duela 10 urte bultzatuta “La Caixa” Obra Sozialarekin lankidetzan, jarraitzen dituzten prozesuen berezitasunak azaldu dizkigu. Herri Irratiko “Iglesia Hoy” saioan azaldu du Juanma Juberarekin [HEMEN entzun ahal duzu osorik: http://bit.ly/2n5bswx (mp3)]. 2017an “Incorpora” programak Euskadin bete dituen lehen 10 urteak ospatu ditugu, eta Caritasek, Bizkaiko enpleguaren lan espezifikoaz gain, bankuko fundazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan programa honi atxikitako 14 gizarte erakundeen arteko koordinazioa egiten du. Programa honen funtzio nagusia da “zailtasun edo babesgabetasun…

Bihotzez: ale berria eta inkesta

“Bihotzez” aldizkaria: ale berria eta inkesta PARTAIDE IZATERA gonbidatu nahi dugu jendea. Horixe izango da gure aurkezpen-txartela 2018an; eta, horrekin batera, urte honetan gure egitekoaren esanahia beti bezain argi egotea nahi dugu. Zure inguruko pertsonen bizimoduaren partaide izatera gonbidatu nahi zaitugu, batez ere beharrizan handiena duten pertsonen bizimoduarena. Babesa ematen jarraitzera gonbidatu nahi zaitugu, Caritasen izenean planteatzen ditugun ekintzetan parte hartzera eta kanpoan geratzen ari diren pertsonentzako aukerak sortzera. Aldizkari honek ildo horretan egindako ahalegina ikusarazten du. Atsegin izango duzula eta gonbidapen honi indarra emango diola espero dugu. https://www.caritasbi.org/eus/argitalpenak/bihotzez/   INKESTA: Bihotzez aldizkariaren inguruko iritziak jaso nahi ditugu. Mi­laka pertsona zarete Caritas Bizkaiaren lana posible egiten duzuenak eta 20 urte daramatzagu aldizkari honen bidez hartu-emanean,…

‘Skout’ Errekaldeberri, Caritasekin

KONPROMISOAREN “LINEAN” BIDAIATUZ Otsailaren 10ean, Errekaldeko Eskaut taldeko Trebegaiak eta Trebeak adarretako 30 gazte eta beren monitoreetako bi, Álvaro eta Cristina, boluntariotzaren eta konpromisoaren gaia lantzen aritu ziren. Elurra zentroko boluntarioa den Montse  eta bikaritzako laguntzailea den Mavi haiekin egon ziren, esperientzia aberasgarri horretan parte hartzeko asmoz. Topaketari hasiera emateko, elkar aurkeztu eta Macaco taldearen abesti bat entzun genuen, denok Jainko beraren seme-alabak garela gogorarazten diguna; horren harira, pertsona guztion duintasuna izan genuen mintzagai, daukagun egoera eta bizi-ibilbidea edozein dela ere. Caritasek “Zure ahalegina, denon atsegina” lelopean urte honetarako eskaintzen duen materialak adin desberdinetako taldeekin lantzeko proposamenak batzen ditu. Gazteekin lantzeko dinamikak, Hirihandiko metro linea oinarri hartuta, geltokien zentzuaren inguruan hausnartu eta hitz egiteko aukera…

EDADETUEN BAKARDADEARI HITZALDIA ARRATIAN

EDADETUEN BAKARDADEARI BURUZKO HITZALDIA, ARRATIAN GARIZUMAKO JARDUEREI HASIERA EMATEKO (otsailaren 16ko arratsaldea, ostirala, Igorreko Kultur Etxean). Igorre (Bizkaia), 2018ko Garizuma.- Otsailaren 16an, ostirala, 19:00etan, hitzaldi bat emango dugu Igorreko Kultur Etxean, pertsona nagusien bakardadearen inguruan. Pili Castro Blanco arduratuko da, Caritas Bizkaiako Edadetuen arloko Arduraduna eta Deustuko Unibertsitateko Psikologia Irakaslea. Arratiako garizuma sasoiko hitzaldi-sortaren barruan kokatuta, Pili Castrok kontatuko du “edadetuen bakardadea konpainiarik gabe bizitzea baino zerbait gehiago dela”, eta ez dela gauza bera isolamendua eta bakardadea. Izan ere, “bakardadea bizitzako edozein unetan senti dezakezu, baina zahartzearekin erlazionatutako egoeretan errazagoa da sentimendu hori agertzea, urteetan zehar”. Hori dela eta, ekitaldi honetan bakardadea, eta, pertsona nagusien kasuan, sentimendu horren jatorria hartuko ditugu hizpide. Gainera, hori aztertzean,…

“ETIOPIAN izandako esperientzia”

“ETIOPIAN izandako esperientzia”. Elena Igartua [Laster izango dugu eskuragarri bere hitzaldi osoa jasotzen duen BIDEOA]. Elena Igartuak, Caritas Bizkaiako lankideak, ordu eta erdiko hitzaldi baten bidez kontatu du, hogeita hamar pertsona ingururen aurrean, “ETIOPIAN IZANDAKO ESPERIENTZIA”; hau da, nola ikusi duen berak Etiopiako egoera, nola sentitu den bertan, zer nolako lana egin duen Espainiako Caritasen nazioarteko boluntariotza programaren barneko kooperante gisa SALESTARREN proiektuetan, eta abar. Urtea labur egin zaio, beraz, bere egonaldia beste urte batez luzatzea erabaki du, uste baitu  hemendik aurrera eman dezakeela bere onena bertan. Horrela izanik, datorren astean Addis Abebara joango da berriz eta aurtengo Gabonetan itzuliko da Bizkaira. ‘Nazioarteko Boluntariotza Programa’ Caritas Bizkaia Caritas Konfederazioko Nazioarteko Boluntariotza Programan parte hartzen ari…

Txanda-aldaketak Caritasen Kontseiluan

Txanda-aldaketak Bilboko Elizbarrutiko Caritasen Kontseiluan: Urte aldaketarekin batera, gure Elizbarrutiko Caritas osatzen duten zazpi Bikaritzetan boluntarioen ordezkari diren bi Lurralde Kontseilariren txanda-aldaketa gertatu da. Horrela izanik, 2018ko otsailaren 5eko Elizbarrutiko Kontseiluan, Carlos Bargos zuzendariak eskerrak eman zizkion Carmen Badiolari, III. Bikaritzako boluntarioen ordezkari moduan egindako Kontseilari lanagatik eta urteetako dedikazioagatik. Gaur txanda pasa dio Marta Ferrer [eserita] lankideari, Torre-Urizarreko Caritaseko Harrerako boluntarioa.   Era berean, abenduan egin zen Kontseiluan Marián Bilbaori ere eskerrak eman genizkion, Caritaseko Elizbarrutiko Kontseiluan II Bikaritza ordezkatzeagatik. Hemendik aurrera, Marian Sobrino –Sopuerta eta Artzentaleseko boluntarioa- izango da funtzio hori beteko duena, datozen hiru urteetarako.   ESKERRIK ASKO!!!

Etiopiari buruzko hitzaldia

“Nire esperientzia ETIOPIAn”, Elena Igartuaren hitzaldia (Caritas Bizkaia) Otsailaren 8an (EGUENA) :: 18:30ean  :: BARRIAn (Plaza Barria, 4-1. Bilbo) Zuetako askok badakizue Caritas Bizkaia Caritas Konfederazioko Nazioarteko Boluntariotza Programan parte hartzen ari dela. Konfederazioaren Nazioarteko Kooperazio arloko programa horren xedea gizartea eraldatzeko tresna bat sortzea da, herrialde pobretuetan garatutako iraupen luzeko boluntariotza esperientzien bidez. 2016ko deialdira aurkeztu ginen. Informatika saileko Elena Igartua lankideak bere burua aurkeztea erabaki zuen. Prozesuari hasiera emateko, urtebetez prestakuntza jaso zuen Caritas Bizkaiako Nazioarteko Kooperazio eta Migrazio arloko pertsona batekin. Pertsona hori prozesu osoan izan du lagun. Azkenik heldu zen eguna, eta 2017ko otsailean Elena Etiopiara joan zen, Caritas Bizkaiako boluntario gisa, Salestarren misioetara. Urtarrila heldu zaigu eta gure lankide Elena…

HITZARMENA OLATIC ENPRESAREKIN

Zerbitzu informatikoen Olatic enpresak hitzarmen bat sinatu du Caritas Bizkaiarekin, Hontza proiektuari laguntza ekonomikoa emateko. Urtarrilaren 19an egon ziren bisitan eta erakunde osoko aplikazio informatikoen inguruko aholkularitza eman ziguten. Jordi eta Juanjo Bastús Hontzan egon ziren eta euren begiz ikusi ahal izan zuten nolakoa den adikzioak dituzten etxerik gabeko pertsonentzako baliabide hori, eta  zein garrantzitsua den pertsona horien duintasuna mantentzeko. Bestalde, tresna informatikoak ezinbestekoak dira gizarte esku-hartzerako, eta, horiei esker, kalitatezko zerbitzu bat eman eta gure eguneroko lana burutu dezakegu.   Eskerrak eman nahi dizkiogu Olatic enpresari, gure lanari egindako aitortzagatik eta laguntza ematen diegun pertsonekiko elkartasunagatik.