Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

2018 Urteko txostenaren aurkezpena

2018 URTEKO TXOSTENAREN AURKEZPENA

Txostenaren laburpena bideoa

Caritas Bizkaiak gaur, ekainaren 19an, asteazkenean, aurkeztu nahi du 2018ko memoria instituzionala, eta bertan egiten du ibilbide bat ahultasuna eta gizarte-bazterketa sortzen duten eragileetan zehar. Halaber, Caritas Euskadiren memorioa ere aurkeztu da, eta horrekin batera prentsaurrekoak gauzatu dira Elizbarrutiko Caritas taldeetan, Gasteiz eta Donostiakoetan hurrenez hurren.
Ondorio gisa, hona hemen partekatu diren hiru ideia sendoak:

1.- Azaldutako errealitate konplexuari dagokionez, gizartearen dualizazio egoera batera heltzeko arriskua ikusten dugu: Gizartean ondo integratuta dagoen jendearen eta bazterkeria egoeran dagoen jendearen arteko arrakala. Izan ere, gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsona batzuek oso aukera gutxi daukate egoera horri buelta emateko eta, beraz, bizimodu duina izan eta gizartean parte hartzeko.

2.- Aurrean daukagun errealitate soziala oso konplexua da, eta pobreziaz harago doa. Honako arazoak ditugu aurrean:

· BAKARDADEA, harreman eta laguntza sarerik eza.

· ENPLEGU INKLUSIBO ETA DUINA lortzeko aukerarik eza.

· POBREZIA, eguneroko bizimoduan ditugun gastuei aurreko egiteko eta ETXEBIZITZA EGOKIA LORTU ETA MANTENTZEKO zailtasunak.

· GAIXOTASUNA.

· GATAZKA ETA GIZARTE BAZTERKERIA

· ESKUBIDEEN URRAKETA

· ITXAROPENIK EZA.

3.- Errealitate horiei aurre egiteko gizarte osoaren inplikazioa behar da:

– Kaltetutako pertsona eta senideei erantzunak eta aukerak eskainiz.

– Herritarrengan eta gizarte eta ekonomia arloko eragileen artean balio, jarrera, ekimen eta jokabide egokiak sustatuz.

– Gizarte kohesioa sortu eta egoera horien egoera horiek sortzen dituzten arrazoien gainean lan egiteko politika publikoak garatuz.

 

2018 Urteko txostena

Prentsa Oharra irakurtzeko

Leave A Comment