Gaztelania | Euskera

Bilboko Errege-Opil solidarioa

“BILBOKO ERREGE-OPIL SOLIDARIOAK” MILAKA ERRAZIO SOLIDARIO BANATUKO DITU 2018KO URTARRILAREN 5EAN, OSTIRALA, BILBOKO PLAZA BARRIAN ‘Cáritas Bizkaia’, ‘Lapiko Catering’ eta ‘Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteak’  errege-opil erraldoi baten 2.500 zati banatuko dituzte datorren asteartean, 2018ko urtarrilaren 5ean (ostirala), eguerdiko HAMABIETATIK (12) aurrera Plaza Barrira hurbildu eta Caritas Bizkaiaren Haurtzaro Programarako 1 €uro ematen dutenen artean (1 €uro pertsonako). ‘Bizkaiko Okindegien Elkartea egiten ari da aurtengoan, ‘Lapiko Catering’-ekin koordinatuta, eta ‘Café Iruña Catering’-ek txokolatea eskainiko du, Kaikuk (esnea) eta Baquék (kakaoa) ekimenerako emandako osagaiekin egindakoa. Halaber, ‘LogiFrio’ Bilbao. BILBAO Ekintzak eta LABORAL Kutxak babestutako ekimen honetan, Caritas Bizkaiako dozenaka boluntariok parte hartuko dute, ekimena antolatzeaz, dohaintzak jasotzeaz eta bukatu bitartean txokolate zein opila banatzeaz arduratuta. Halaber, Caritas…

Gabonak 2017- Navidad 2017

Gizarte bidezkoago baten aldeko elkartasun keinuak   Aurten, Caritasen Gabonetako kanpaina azken hilabeteetan ematen ari den mezuan sakontzeaz arduratuko da, hau da, gizarte bidezkoago baten eraikuntzan aktiboki parte hartzeko gonbidapena. Horretarako, “IZAN pobreziaren kontrako konponbidearen PARTAIDE – Zure AHALEGINA denon atsegina” lelopean, Abendua eta Jainkoaren jaiotzaren denbora liturgikoa baliatu nahi ditugu itxaropen mezu bat zabaltzeko eta Caritaseko kide guztiei pobrezia eta desberdintasunen aurkako ekintzan parte hartzera deitzeko. Eskuzabaltasuna mugiarazi. «Caritasen parte izatea elkartasun keinu bat da; konpromiso sendoa eta gizarte bidezkoago baten aldeko apustua eskatzen ditu». Gabonetako kanpaina hau masiboki zabaldu da Caritaseko jendearen, egungo bazkideen, herritarren, enpresa eta erakundeen artean, eta horretarako editatu diren materialetan azaltzen da mezu hori. Izan ere, kanpainaren helburu nagusietako…

Pintxo- Burger SOLIDARIOA

Abenduak 28 (osteguna) : Jueves, 28 de Diciembre   11etatik 14etara : De 11 a 14 horas   Erriberako Merkatua : Mercado de la Ribera (BILBAO)           Caritas Bizkaia-ren ALDE  : A BENEFICIO de Cáritas Bizkaia      

Hitzarmena “Janari Txartelak”

CARITAS BIZKAIAK, EROSKI FUNDAZIOAK ETA LABORAL KUTXAK LANKIDETZA HITZARMENA BERRITU DUTE BESTE URTE BATEZ CARITASEK LAGUNDUTAKO PERTSONEI “JANARI TXARTELAK” EMATEKO Caritas Bizkaiak arreta ematen dien eta baliabide nahikorik ez duten familiei, zirkuitu “normalizatuetan” oinarrizko kontsumo produktuak eskaintzen jarraitzeko Hiru erakundeek elkarlanarekin eta gizartearekin duten konpromisoa indartu dute berriz ere. Aliantza honekin duela zortzi urte baino gehiago martxan jarri zen proiektua berritu dute. Horri esker asetzen dituzte Caritas Bizkaiak laguntzen dituen gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsona eta familien beharrak. Janari txartelen bidez, pertsona horiek oinarrizko beharrizanak estaltzeko aukera dute, laguntza-prozesuaren barruan duintasuna mantendu eta aukeratzeko askatasuna emanez. EROSKIK eta LABORAL KUTXAK elkartasun ekintza honetarako azpiegitura jartzen dute eta gainera diru-ekarpen osagarria egiten dute, Caritas BIZKAIARENAZ…

Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna

Abenduak 5, asteartea, “Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna” BOLUNTARIOTZA, CARITASEN ARDATZ Gaur egun Caritas Bizkaiak 2.000 boluntariotik gora ditu, eta funtsezkoak dira urtero 10.500 familia eta pertsona baino gehiagori bide-laguntza emateko. “Gaur egungo boluntarioei eskerrak eman nahi dizkiegu, bihotzez; gainera, 60 urtez mantendutako doako konpromiso eskuzabala gogoan hartu nahi dugu, Caritasen bidez pertsona askok eta askok beren denbora, gaitasuna eta gertutasuna eman baitute, jendeari harrera egin eta beren eskubideen eta justiziaren aldeko lana posible egiteko.” Halaxe mintzatu ziren Caritas Bizkaiako bi boluntario, Begoña Corchón eta Carmen Badila (argazkian), boluntario guztien izenean, Antonio Menchaca Fundazioak duela gutxi erakundeko boluntarioei eskainitako errekonozimenduan. Urteotan honen moduko aipamen ugari jaso dituzte boluntarioek, beren doako konpromiso desinteresatuagatik. Bizkaiko beste pertsona batzuk animatu…