Gaztelania | Euskera

Etxegabekoekin bidean lagun

JARDUNALDIA: “Hauskortasunean bidean lagun Etxegabekoekin ikasitakoak”     Ia ehun lagunek parte hartu dute “hauskortasunean bidean lagun txegabekoekin ikasitakoak” jardunaldian . Gaur, azaroaren 29an, etxegabekoen arloko ibilbidea bide-laguntza metodologia erabiliz Ikusbideak argitalpenean aurkeztu dugu. Etxegabekoen arloko arduraduna, Joseba Gayak idatzitakoa da eta euskaraz sortutako argitalpena da .         IKUSBIDEAK:   Giltzako esperientzia eta urte hauetan etxegabekoen bide laguntzan izandako ibilbidea jaso dugu azken ‘Ikusbideak’ argitalpenean Joseba Gayaren eskutik. GILTZAren apustuak etxerik gabeko pertsonekin lan egiteko, artatzeko, modu berri bat ekarri zigun: bide-laguntza. Pertsonak artapenaren erdian jartzea zen honen muina, hau da, beraien eskubideen alde lan egitea. Gizarteratze prozesuetan honek ekarri duen onura ikusita gure esperientzia zabaldu nahi izan dugu.              …

Etxegabekoen Kanpaina

“PERTSONAK GARA, ESKUBIDEAK DITUGU”   2017an “Inor Ez Etxerik Gabe” Kanpainaren 25. Urteurrena ospatu genuen eta egindako ibilbidearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, etxerik gabeko milaka pertsonen duintasunaren eta eskubideen alde eginez, aurpegi zehatz horiek aurrera egiteko adorea ematen baitigute.   “Inor Ez Etxerik Gabe” Kanpainak ondokoa nabarmendu nahi du: gizaki oro errepikaezina da, duintasunean bizitzeko eskubidea du eta nazioarteko, nazioko, autonomiako eta tokiko legeriek beren arauetan jasotako giza eskubideak ditu eskura.       ESKUBIDEAK EZ DIRA OPARIAK, GIZAKIAREN BEREZKO EZAUGARRIA DIRA: Kanpainarekin honakoa lortu nahi dugu: 1) Bistaratu etxerik gabeko pertsonek egunero topatzen dituzten zailtasunak beren giza eskubideak eskuratu eta erabiltzeko (osasuna, etxebizitza, parte-hartzea, gizarte-babesa, etab.). 2) Salatu etxerik gabeko pertsonek pairatzen dituzten eskubide-urraketak. 3)…

GAUR· Azaroak 23, osteguna

GAUR · Azaroak 23, osteguna   MARTXA :: MARCHA   Azaroak 23, osteguna Jueves 23 de Noviembre   11:15 AM   MOYUA Plaza BILBO-BILBAO   INOR EZ ETXERIK GABE! ¡NADIE SIN HOGAR!

Alkartasunari saria

Antonio Menchaca Fundazinoak alkartasunari sari bat, Caritaseko boluntariotzari Antonio Menchaca Fundazinoak alkartasunari sariak emoten deutsoz eta XIX. ekitaldiko banaketan 400 lagun inguru batu zan Bilboko BBK aretoan atzo. Sarituen artean, behartsuenen alde egiten daben lanagaitik autortu ebezan Bizkaiko Caritaseko boluntarioak dagoz. Eleizbarrutiko erakundearen izenean, Begoña Corchon eta Carmen Badiolak (boluntarioak) jaso eben saria.   Horrela, Ellacuría Fundazioa, Serso- San Viator (Basauri), Proactiva Open Arms eta Begoña Goicoechea Gandiaga sari bat jaso duten.   Zorionak danori!!

Proyektu berri bat Basauriko Caritasen

Basauriko Caritasen proiektu berri bat: ‘Bizi-Bete’ Orain dala hiru hilebete inguru amaitu zan Basauriko persona nagusien inguruko azterketa. Kontsultatutako erakunde gehienek hiru beharrizan nagusi antzeman ebezan: gizarte bakartasuna; bakarrik bizi diran edota autonomia galtzen ari diran personen bakartadea. Oztopo arkitektonikoak: etxeetan (komuna, atea), eraikinetan (eskailerak) eta kalean (aldapak, espaloiak, bankurik ez egotea). Menpetasunen bat daben personen zaintzaileak: ezinduta dagoan bikotekidea zaintzen daben persona nagusiak nabarmentzen dira; nekea edota muga fisikoak, makaltasun emozionala, gizarte hartu-emonak gitxitzea, jardueretan ez parte hartzea… aitatzen dabez. Caritas San Faustok ‘bizi bete’ akonpainamenturako egitasmoa jarri dau martxan. Horren bitartez, nagusientzako eremu horretan, banan-banako harrera eta arreta eskaintzen jake boluntarioen eskutik. Egoteko lekua da, beste batzukaz hartu-emona izateko eta entretenitzeko lekua. Arreta…

Bilboko Eleizbarrutia : Gizarte Ekintza eta pastoral datuak

Bilboko Eleizbarrutiaren gizarte eta pastoral jardueraren daturik esanguratsuenak     2017.11.16 |  Eleizbarrutiak garatzen dituan eginkizun nagusiak ezagutzera emoteko agerraldia –gotzaina buru dala-, San Frantzisko auzoan kokatzen dan eta Bizkaiko Caritasen ardurapean dagoan ‘Hargindegi’ zentroan egin da. Azken 25 urtez ezelango babesik ez daben gizataldeei arreta eskaintzen deutsie zentro horretan. Gotzainak iragarri dauanez, Eleizbarrutiak ezinbesteko urratsak emongo ditu San Nikolas parrokian hartu-emon eta bat egiterako eremua eskaintzeko, bakartadea eta deserrotzea jasaten daben personentzat. Gotzainak, gainera, Bizkaian Eleiza ulertzeko moduari buruzko II. Azterlana aurkeztu dau.     “Lekua ez da kasualidadez aukeratu –adierazo dau Mario Izetak agerraldiaren hasieran-, aita santuak Behartsuen aldeko Munduko Egunerako egin deuskun deiari, hau da, hitzez ez ezik egitez maitatzeko deiari, erantzuten…

Berdintasunerako eztabaida – Emakunde 2017

Caritasen parte hartzea Berdintasunerako eztabaida-lekuan (Emakunde 2017)       Bihar, azaroak 14,  11.12  AM, solasaldia   ospatuko da Radio Popular-Herri Irratian ( 92.2FM / 900 AM ) “puntu ikusezina” goiburuaren haritik, Koldo Campo irratiko kazetaria gidari dala eta Caritaseko bost boluntarioren partaidetzagaz: Manu Camporredondo, Eusebio Juez, Jose Manuel Bilbao, Tomas Garcia de Cortazar eta Jose Manuel Elguezabal. Ahuleziazko egoeran bizi diran personen aldeko laguntzazko egitekoetan jardunez bizi daben esperientziaren inguruan hitz egingo dabe.       Kartela PDF Deskargatu        

600 lagun, TOPAKI heziketarako urteroko topaketan, Durangon

2017.11.13 | Euskadiko Caritaseko 600 lagun batu ziran joan dan zapatuz, azaroak 11, Durangoko Landako gunean, TOPAKI Euskadiko hiru Caritas taldeetako boluntario eta eragileen heziketarako urteroko topaketan.   Bilbao, Donostia-San Sebastian eta Vitoria-Gasteiz Eleizbarrutietako Caritas taldeak batzartu ziran, beraz, zapatuz. Egunari hasiera emoteko, Jose Ramon Aramendi Euskadiko Caritaseko Presidenteak eta Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko Zuzendariak bertaratutakoak agurtu ebezan. Ondoren, otoitzaldia egin zan Kerman Lopez Campo Bilboko Eleizbarrutiko Caritaseko Gotzain Ordezkariak eta Angel Mari Unzueta Bikario Nagusiak lagunduta. Azken honek, bainera, on Mario Izeta Gotzainaren agurra eroan eban partaide guztientzat.   “Guztien ona: utopiari oinak ipini” gai nagusiaren haritik ospatu zan topaketa eta Pepa Torres teologo eta gizarte hezitzaileak jardun eban laguntzaile lez. Jesusen Bihotzaren Apostolikoak…

ANTZERKI SOLIDARIOA

Aurreko arraskataren ondoren, berriro gonbidatzen zaituztegu Caritas Bizkaiaren aldeko antzezlan bat ikustera  «Una hora de Terapia para superar el vacío existencial» (‘Outlet Taldea’).   AZAROAREN 25an, LARUNBATA, ARRATSALDEKO 8etan “EL CARMEN” ARETOAN, Indautxuko Plazan (Bilbo)   10 € sarrera bakoitza   Animatu eta joan ikustera: dibertigarria da eta larunbat iluntzea pasatzeko modu ona izan daiteke. Gainera, bildutako diru guztia Caritas Bizkaiari emango zaio.   ZUEN ZAIN IZANGO GARA!!! Zabaldu eta ETORRI!   Kartela PDF deskargatu