Gaztelania | Euskera

HITZALDIA – AURKEZPENA

HITZALDIA – AURKEZPENA >>  ‘‘FRATELLI’ HEZIKETA PROIEKTUA (Beirut, Libano) Urriaren 25a, asteazkena, 17:30ean  ‘BARRIA’-n (Plaza Barria 4, 1. – BILBO).     “Zure BABESA beren ATERPEA” ESTRATE-GIAREN AURKEZPENA eta Beirutetik (Libano) etorritako ANAIA ANDRESen HITZALDIA.   OHARRA: Amaitzean, “CÍRCULO DEL SILENCIO · BIZKAIA ISILIK” ekimenarekin bat egingo dugu, BILBOKO ARRIAGA PLAZAN, 19:30ean, hileko azken asteazken guztietan bezala.                

Caritas Bizkaia eta EDP SOLIDARIA programaren arteko hitzarmena

Bilbao, urriaren 23a.- Pasadan astean sinatu genuen hitzarmena EDP SOLIDARIA 2017 programarekin, Erriberako gure egoitzan. Hitzarmen horren xedea EDP Fundazioak DUINTASUNA EREITEN proiektuari babesa ematea da. Aurten ere, Fundazioak Caritas Bizkaiaren lanean konfiantza jarri du, bazterkeria arriskuan dauden pertsonei laguntzen dien gizarte erakunde gisa. DUINTASUNA EREITEN proiektuak gizarteratzea, iraunkortasuna, ekologia eta komunitate garapena lotzen ditu; azken finean: berrikuntza soziala pertsonen eta inguruaren zerbitzura. Eskerrak eman nahi dizkiogu EDP Fundazioari bere fideltasunagatik, anbizio handiko gizarte proiektuak gauzatzen baititu.  

NAGUSI azoka

Eleizbarrutiko ordezkaritza NAGUSIn, komunikazinoa ardaztzat hartuta   este urte batzuetan lez, badira dagoeneko hamar ekitalditik gora, Bilboko Eleizbarrutiak NAGUSI Nagusientzako Jarduera, Zerbitzu eta Aisialdirako Azokan parte hartuko dau. Urriaren 20tik 22ra ospatuko da Barakaldoko BECen, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Eleizbarrutiari dagokionez, Karidade eta Zuzentasunerako eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzetako nagusientzako sailetik, Eleizbarrutiko Caritasetik eta Bizian Gora Eleizbarrutiko mobimentutik parte hartuko dau NAGUSI azokan. NAGUSIren 21. ekitaldian, “beste behin be, gure standean alkarri entzuteko aukera emongo dogu; bertara hurreratzen diranek euren eretxia emon ahal izango dabe eta estand berean alkartu garanok garatzen doguzan jarduerak ezagutzera emoteko eta horreen inguruan informazinoa zabaltzeko aukera aprobetxatuko dogu”. Oraingoan, era bateko eta besteko komunikabideen bitartez ‘atarako dira bidera’. Standean…

Keinu publikoa/Lan Duinaren Munduko Eguna

Urriaren 7an Lan Duinaren Munduko Eguna izango da. Elizaren barruko hainbat erakunde elkarrekin ari dira lanean eskubideen eta lan duinaren aldeko defentsan. Era berean, hainbat gizarte erakunde eta sindikaturekin bat egin dute, lanean pertsonen duintasuna errespetatu dadin: “#iglesiaporeltrabajodecente”. 70 erakundek baino gehiagok babestutako ekimena da. Egun horretan bereziki gogoan hartu nahi ditugu lanik ez daukaten pertsonak, beren lana galtzeko arriskuan daudenak edo baldintza prekarioetan lan egiten dutenak. Gure ingurura begiratuta, ikusten dugu enpresa batzuk ixteko bidean daudela, EEEak martxan jarri dituztela… horrek familia askori eta eskualde osoei ere eragiten die, ziurgabetasun handia sortuz. Hori dela eta, enplegu politikak eskatzen ari dira. Frantzisko Aita Santuak argi esan zuen (2015): “Ogibidea eta lanaren duintasuna kentzen dizkiguna da…

“Etxerik gabeko pertsonak ” EAPNren Kongresuan

Babesgabetasun, Pobrezia eta Gizarte-bazterkeria Egoeran dauden Pertsonen Estatuko Parte-hartze Kongresuaren (EAPN)  III. edizioa egin zen Bilbon, orain dela egun batzuk. Caritas Bizkaiaren etxe gabeko pertsonen arloan laguntza jasotzen duten pertsona batzuk EAPNren nazio mailako III. parte-hartze Kongresura joan ziren.     Duela egun batzuk, Pobrezia eta Gizarte-bazterketaren kontra Borrokatzen den Europako Sareak (EAPN) antolatutako Babesgabetasun, Pobrezia eta Gizarte-bazterkeria Egoeran dauden Pertsonen Estatuko Parte-hartze Kongresuaren III. Edizioa izan zen Bilboko Bizkaia Aretoan.“Giza Eskubideak eta Herritarrak” izenburupean, 250 pertsona inguru bertaratu ziren.Kongresua irailaren 28an hasi zen, osteguna, eta honakoek osatu zuten inaugurazio-mahaia: Manu Moreno, Caritas Bizkaiako kidea eta EAPN-Euskadiko Presidentea; Carlos Susías, Espainiako EAPNko Presidentea; eta Sergio Aires, EAPN-Europako Presidentea.   Caritas Bizkaiaren etxe gabeko pertsonen arloko…