Gaztelania | Euskera

‘BESTEBI’ AGIRIA

‘BESTEBI’ PLATAFORMAK ETXERIK GABEKO BESTE PERTSONA BATEN HERIOTZA SALATU DU BERRIRO Etxebizitza-bazterkeriaren kontrako eta «Etxerik gabeko pertsonen» aldeko «BesteBi» plataformak salatu egin nahi du Barakaldoko herritar baten heriotza; herrian hilik agertu zen joan den ostiralean, 34 urte zituela. Barakaldo, 2017ko irailaren 28a.- Beste behin, 2017. urtean lehendabiziko aldiz, pertsona bat hil egin da Bizkaiko kaleetan. ‘BesteBi’ plataformaren izenean, bat egin nahi dugu bere senide eta lagunen minarekin. Hamzak, Aljerian jaiotako 34 urteko barakaldotarrak, 13 urte baino gehiago zeraman herrialdean bizi izaten, 2015eko apiriletik Barakaldon bertan. Urte bi eta erdi hauetan, sare informala sortzea lortu zuen, udalerriarekiko lotura estua mantenduz; baina, hala ere, ez zuen pasaportea tramitatzerik lortu eta, hortaz, ezin izan zuen herrian erroldatu. Dokumentaziorik…

BesteBi Deialdia

Barakaldoko ‘HERRIKO PLAZAN’ (Bizkaia), BIHAR, IRAILAk 28, OSTEGUNA, 11:30etan. ‘BesteBi’ plataformak ekitaldi bat antolatu du Bizkaian hildako etxegabe pertsona baten omenez    i  ‘BesteBi’. Barakaldo, 2017ko irailaren 27a.- “Etxerik gabeko Pertsonen” alde eta etxebizitza duin baten alde lan egiten duten hogeiren bat elkarte eta erakunde biltzen dituen plataforma da ‘BesteBi’. Plataforma horrek deialdia egin die Bizkaiko herritarrei, BIZKAIAn hil den pertsona baten omenezko ekitaldian parte hartu dezaten.               OHARRAK: Ekitaldian, ‘besteBi’ plataformak agiria irakurriko du. Hildako pertsonari eta etxegabeko pertsonei omenaldi xume bat eskainiko diegu. Ekintza baino lehenago ez dugu komunikabideekin hitz egingo. Plataforma ‘BesteBi’: ‘BesteBi’ plataforma 2006 urtean sortu zen Bizkaian eta, gaur egun, Etxebizitza eskuratzearen alde eta…

NI NAIZ? GEU GARA! – SOY PORQUE SOMOS

“Zure ahalegina denon atsegina – Tu compromiso mejora el mundo”   Azken urteotan bezala, Caritasetik gai bakarra planteatuko dugu kristau komunitate gisa, ikasturteko lau kanpainetan hausnartzeko. Dinamika horrek etengabe sakontzen eta gai nagusi honetako alderdiak zehazten lagunduko digu.   2017/18 ikasturterako hauxe proposatzen dugu: “Zure ahalegina denon atsegina – Tu compromiso mejora el mundo”.   Gure ustez, konpromiso hitza “bidali gaituzten misioarekiko erantzukizuna” da. Gehiago IZAN, gehiago BALIO eta ONGIA gehiago EGITEKO misio horrek gure bizi-zentzuari eta koherentzia pertsonalari eragiten die, denon ongizateari egiten diogun ekarpena zalantzan jartzen du eta ahulenen alde ekiteko gonbita egiten digu. Gure konpromisoaren eraginez, mundu honek hobea izan behar du maila eta dimentsio guztietan.   Jesusek berak adorea ematen digu:…

Kontzertu solidarioa

BOSen kontzertu solidarioa Caritasen alde: asteazkenean, irailak 13, 20:00etan Joan Santuen Elizan (BILBO, Zazpikaleak), Caritas Bizkaiaren alde. Datorren asteazkenean, irailak 13, arratsaldeko 20:00etan BOSek (Bilbao Orkestra Sinfonikoa) KONTZERTU SOLIDARIOA egingo du Caritas Bizkaiaren alde. Zazpikaleetako Joan Santuen Elizan izango da, Bilbon, eta Beethoven, Grieg eta Mozarten lanez osatutako egitarau zoragarria eskainiko dute. Sarrera doakoa izango da, lekuak agortzen diren arte, eta eskuratuko diren dohaintzak Caritas Bizkaiaren gizarte ekintzako programetara bideratuko dira (www.caritasbi.org). Caritas Bizkaiaren aldeko KONTZERTU SOLIDARIOA irailaren 13an izango da (asteazkena), 20:00etan, BILBOko Joan Santuen Elizan. Halaxe iragarri zuen Borja Pujol BOSeko (Bilbo Orkestra Sinfonikoko) zuzendari teknikoak ‘Hoy por Hoy Bilbao’ irratsaioan (Bilbao Irratia, Cadena SER), Juan Carlos Otaolari eskainitako elkarrizketan. – HEMEN entzun…

“Bihotzez ” Aldizkaria

Cáritas Bizkaiaren “BIHOTZEZ” aldizkariaren 67.zenbakia argitaratu da : MUNDUAK hobetzen dituzten KOMPROMISIOAK Ikasturtearen amaieran esaten genuen “bizitzako gauzarik onenak ez direla gauzak”; eta garrantzitsuena pertsonak direla dakigunez, ikasturte berriari hasiera emateko konpromisoa hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.   Gaztelaniaz “con- (dena, elkarrekin), pro- (aurrera) eta misus (bidalita)” osagaiak dituen hitzak denon artean daukagun egitekoarekin dauka zerikusia. Gehiago IZATEKO, BALIO handiagoa eta ONURA emateko egitekoa daukagu, eta horrek gure koherentzia pertsonalari eragiten dio, denon ongizateari egiten diogun ekarpenaren inguruan, eta ahulenen alde lan egitera garamatza. Gure konpromisoak eragin behar du mundu hau hobea izatea, dimentsio eta arlo guztietan.   Une honetan, Bihotzez aldizkariaren zenbaki honetan gure jardueraren azken hiruhilekoa partekatu nahi dugu. Ikasturteari erantzukizunez eta alaitasunez ekiteko…