Gaztelania | Euskera

Caritasen Karitate Eguna ‘Durango 2017’

        Joan den larunbatean, ekainak 17, «gauzak bakarrik EZ DIRA GAUZA» KANPAINAREKIN bat eginda, Caritas Bizkaiak, ohi denez, urteko topaketa egin zuen Durangon, oraingo honetan Caritas Tabiraren eta IV Bikaritzaren antolakuntzapean. Bizkaiko bazter guztietako 400 pertsona bildu ziren goiz bero horretan, Durangoko Jesuiten ikastetxean. Harrera egin eta KIDENDAK eskainitako Bidezko Merkataritzako zenbait produktu erosi ondoren,  ohorezko aurreskua eskaini zuen Durangoko Kriskitin Dantza Taldeak.     Jose Agustin Maizek, IV eta V Bikaritzetako Lurraldeko Elizbarrutiko Bikarioak, agurra egin eta Kerman Lopez aurkeztu zuen. Horrek,  Caritas Bizkaiaren Gotzainen Ordezkari  gisa, eskerrak eman zizkien bertaratutako guztiei; eta Mari Tere Urritxik, IV. Bikaritzako Caritasen boluntarioak,  eta Esther Bilbaok, Caritas Tabirako Arduradunak, agurtu eta eskerrak eman zituzten…

2016ko urteko txostenaren aurkezpena

Caritas Bizkaia pertsonen GIZARTE SUSTAPENAREN alde agertu da, 2016ko urteko txostenaren aurkezpenean Laneratze eta gizarteratze arloko konpromisoaren barruan, laguntza jasotzen duten pertsonekin batera, bizitza duin bat izateko aukerak sortu nahi dituzte, lan duinaren eta ekonomia solidarioaren aldeko apustuaren bidez, beste gauza batzuen artean. Harremanen garrantzia (elkarbizitza, harreman-sareak, pertsonen errekonozimendua) nabarmendu dute, pertsona askoren gizarte babesgabetasun-egoerari buelta emateko tresna gisa. 2016an Caritas Bizkaia gizarte-bazterkeria egoeran dauden 10.519 pertsona eta familiaren ondoan egon da, babesa ematen. Horien %56 emakumeak dira, eta, %43, berriz, gizonak; jatorriari dagokionez, erdia bertakoak dira eta beste erdia kanpotarrak, %50ean, eta arreta jaso duten familien erdiak adingabeak euren kargura dituzten emakumeak dira. Gainera, 2016an Caritas Bizkaiak nazioarteko babesa edo asiloa eskatu duten 89…