Gaztelania | Euskera

Incorpora LaCaixa, 10 urte Euskadin

Bilbo, 2017.05.31.-Incorporak hamargarren urteurrena ospatuko du gaur, Bilboko Guggenheim Museoan, ekitaldi berezi baten bidez. Bertan eskerrak emango zaizkie konpromisoa eta konplizitatea erakutsi duten enpresa, erakunde eta instituzioei. Horiei esker, posible izan da bazterkeriaren aurkako eta pertsonen autonomiaren aldeko ekimen hau gauzatzea. “la Caixa” Gizarte Ekintzak 5.667 lanpostu sortu ditu Euskadin bazterkeria arriskuan dauden pertsonen artean, Incorpora programaren lehen hamar urteetan. Incorpora laneratze programak erraztasunak ematen dizkie gizarte-bazterkeria egoeran edo egoera horretan egoteko arriskuan dauden pertsonei. Bere ibilbidearen lehen hamar urteetan 5.667 lanpostu sortzen lagundu du, lurralde osoan. 2016an bakarrik 800 lanpostu sortu zituen. Incorpora programak laneratzeko zailtasun gehien dituzten pertsonen kontratazioa sustatzen du 2006tik, hala nola urritasuna daukaten pertsonak, denbora luzea langabezian daramatenak, babesgabetasun egoeran…

Maiatzaren 25a, Afrikaren Eguna

  Gaur Afrikaren eguna da. Caritas Bizkaia Grupo Pro África Taldeko kidea da, eta, África Imprescindible de Navarra taldearekin batera, hamar bat urte daramatzagu kontinente horren inguruko kooperazio eraginkorra eta espezifikoa aldarrikatzen. Era berean, emakume afrikarren lan eta parte-hartzearen sustapena ikusarazi nahi dugu. Afrikaren indar ekonomikoaren iturria beren eskubideak defendatzeko gaitasun nahikoa duten emakume eta neskatilak dira. Hainbat emakumek hitza hartu dute eta tokiko eragile bihurtu dira, besteren bitartekaritzaren beharrik gabe. Lidergo horietarako laguntza ematea da guk, gizarte eragile gisa, daukagun egitekoetako bat. Elkarrengandik ikasi dugu; izan ere, afrikar kulturen migrazioek, gurean eta kontinentean bertan, irakatsi digute guztioi beren indarra eta aberastasuna. Horregatik, hitz egin dezagun Afrikaz modu positiboan eta etorkizunera begira.      …