Gaztelania | Euskera

“BesteBi” Manifestua

EUSKADIN ETXEGABETASUNA ERROTIK EZABATZEKO EUSKAL ESTRATEGIAREN ALDE:   Euskadin, ia 2.000 pertsonak ez dute etxerik, eta horietatik ia 300 kalean bizi dira. Euskal gizarteak ezin du onartu hainbeste pertsona hain babes sozial txikiarekin bizitzerik.   Hori dela eta, BesteBi Plataformatik, Euskal Estrategia integral eta koordinatua martxan jar dadin eskatzen dugu, Euskadin etxerik gabeko pertsonarik egon ez dadin.                     Egun, Eusko Jaurlaritza Etxegabetasuna errotik ezabatzeko Estrategia osatzen ari da, eta oso balorazio positiboa egiten diogu horren edukiari, baita honako puntuei ere:   Etxerik gabeko pertsonekiko esku-hartze gaietako euskal politika eta araudiari koherentzia ematea. Genero ikuspegian oinarrituta lan egitea. Etxerik gabeko pertsonentzako zerbitzu eta bide-laguntza egoki eta duinen…

“BesteBi” MARTXA

ETXERIK EZ DUTEN PERTSONEN DUINTASUNAREN ALDE                        Osteguna – Jueves                   Apirilak 27 Abril                  11:00  Moyua  >> 11:30                  Gobierno Vasco    (Gran   Vía 85).                               BILBO – BILBAO.          

Gizalegezko lanaren alde

Gizalegezko lanaren alde, gizon-emakumeak daualako lehentasuna 2017.04.20 |  Lanaren eta langileen eremuan aparteko esangura daben egun bi ospatuko doguz datozan egunetan: apirilaren 28an, Laneko Segurtasun eta Osasunaren aldeko Munduko Eguna eta maiatzaren 1ean, San Jose Langilearen egunean, Langileen Nazinoarteko Eguna. “Gizarte zuzentasunaren eskakizun lez, ekonomian, laneko hartu-emonetan, munduaren eta gizartearen eraketan, gizon eta emakumea, batez be ahulenak, lehenetsi behar dirala aldarrikatzen da egun horreetan”, nabarmentzen dau Bilboko gotzainak egun esanguratsu bi honeek dirala eta Eleizbarrutiari zuzendu deutsan agirian. “Azken batean -dino aurrerago-, alkartasunera, guztion etxea eraikitzeko ahaleginak batzera, giza familia izatera, eskubidedun, gizon-emakumearen neurrirako gizalegezko lanaren alde egitera garoiezan egunak dira”. Gotzainak aitatutako idazki horretan azaltzen dauanez, zifra makroekonomikoek krisitik ataraten ari garala badinoe be, aldeak…

“Bihotzez” Aldizkaria

Cáritas Bizkaiaren “BIHOTZEZ” aldizkariaren 66.zenbakia argitaratu da : Bizitzako gauzarik onenak beste modu batean egiten dira: Ekonomia Solidarioa   Egungo errealitate kezkagarriak erakusten digu berdintasun ezak eta lan-prekarietateak gora egiten duela etengabe, gazteen bizi-proiektuak oso zalantzazkoak direla, kronifikazio prozesuak eta pobreziaren belaunaldi arteko transmisioa areagotu egiten direla, eta gure eredu sozial eta ekonomikoak injustizia areagotu besterik ez duela egiten. Testuinguru horretan, Bilboko Elizbarrutiko Caritasetik, «Denon Ongizatearen» alde lan egiteko beharra ikustaraziz, «Ekonomia Solidarioa» sendotzea proposatzen dugu eredu alternatibo bat eraikitzeko tresna gisa; dagoeneko abian dagoen eredu bat, ekonomia pertsonen, justizia sozialaren eta giza eskubideen zerbitzura jartzen duten pertsona, komunitate, erakunde eta sareek sustatutako ekimen multzo osoan zehazten dena. Planetarekiko eta bere baliabideekiko errespetua epe laburreko…

Peruko larrialdia

UHOLDEAK: PERUKO CARITASEK LARRIALDI-ESKARIA EGIN DU 2017ko apirilaren 11a. Peruko Caritasek larrialdi-deia luzatu dio Caritasen nazioarteko sareari (EA Emergency Appeal); milioi bat euroko eskaria egin du, datozen bederatzi hilabeteetan laguntza humanitarioko programa bat finantzatzeko, azken hilabeteotan herrialdea astindu duten uholde suntsitzaileek kaltetutako 9.000 pertsonei laguntza emate aldera. Esku-hartze humanitarioaren lehentasunezko guneak Lambayeque, Piura, Tumbres, Lima, Ica eta La Libertad eskualdeak dira; horietan, bertako Caritas, lantalde teknikoak eta boluntarioak arduratuko dira egoerari erantzuna emateaz. Laguntzaren zuzeneko 9.000 hartzaileez gain, Caritas Peruren arabera, 2.3 milioi pertsonari ere eragingo die zeharka larrialdiko erantzun-plan honek. Larrialdiko planaren lehentasunak Ekintzak herritar kaltetu babesgabeenetan zentratuko dira lehentasunez: etxeak galdu dituzten pertsonak, pobrezia egoeran dauden eta eta familiaburu bakarra duten familiak, baliabiderik…

‘ABRACADABRA’

‘ABRACADABRA’: hiru belaunaldi alkarregaz jolasean Bilbon 2017.04.11 |  Joan dan asteburuan, Apirilaren 8an (zapatuz), belaunaldien arteko topaketa ospatu zan, Ekintza Katoliku Orokorrak, Bizkaiko Caritasek eta Eleizbarrutiko Gotzaitegiak antolatuta, zahar, heldu eta gazte alkartu eta hainbat jolas eta esperientzia batera jarteko eta garatzeko. Taloak txokolateagaz, tortolosak, euskal dantzak, soka-tira, jokoak ordenagailuan…, amama, aitite, aita, ama eta txikienek asko gozatu eben alkarregaz jolastuz. Argazkiak dira horren lekuko. ‘Abracadabra’ izeneko topakteta, jesuitek Bilboko Indautxu auzoan daukien ikastetxean ospatu zan. BIDEOA: https://www.facebook.com/158995787453593/videos/1490602754292883/

Autormena ‘Hontza’ zentroari

Bilboko udalaren autormena Caritasen ‘Hontza’ zentroari     Pasaden ostiralean, ‘Osasunaren Munduko Egunean’, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumorako Sailak Bizkaiko hainbat alkarteren lana autortu eban. Drogazaletasun eta beste atxikimendu batzuei aurre egiteko Bizkaiko Caritasek kudeatzen dauan ‘Hontza’ zentroa izan zan sarituetako bat, drogazaletasunen mundu horretan jarduten daben alkarteen izenean. ‘Hontza’ gaueko zentroak jaso eban, beraz, Bilboko Udalaren autormena, “gizarte bazterketa jasaten daben drogazaleen aldeko arretan erreferente” izateagaitik.   Iñigo Cortazar zentroko koordinatzailea pozik azaldu zan saria jasotean, baina adierazo ebanez, eurentzat garrantzitsuena, “erabiltzaileek, gure hurkotasuna eta laguntasuna baloratzen dabenek, egiten deuskuen autormena da”.           ‘Asociación ASITES Bizkaia” alkarteari be emon eutsen saria; honako hau, ‘Itxaropenaren telefonoa’ dalakoaren bitartez, “aitzindaria izan da…

ABRACADABRA belaunaldi desbardinetako personen topaketa

Zapatuan, ABRACADABRA belaunaldi desbardinetako personen topaketa   Zapatua, apirilak 8, Ebanjelizazino eta Katekesirako eta Karidade eta Zuzentasunerako Bilboko Eleizbarrutiko Ordezkaritzek, Eleizbarrutiko Caritasek eta EKO-ACG mobimentuak alkarlanean antolatzen daben ABRACADABRA belaunaldi arteko topaketaren ekitaldi barria ospatuko da Bilbon, jesuitek Indautxun daben ikastetxean.   Adin guztietarako jolas eta tailerrak garatuko dira eta barritasunen bat be –esate baterako ‘risoterapia’ saioa- egongo da ABRACADABRA dalakoaren ekitaldian. Beste urte batez, adin guztietako personek euren esperientziak, trebetasunak eta ikasteko gogoa konpartitzeko aukera izango dabe.

KALTEBERATASUN EGOERAN DAUDEN FAMILIEN HARREMANDIMENTSIOA

Caritas Bizkaiak egindako bide-laguntzan oinarritutako begirada AURKEZPENA   Kalteberatasun eta prekarietate egoerak epe luzera begira finkatzen ari dira bidean laguntzen ditugun pertsona askoren bizimoduan. Familia horiek langabeziak eta lan prekarietateak ezaugarritutako bizi baldintzetan bizirauten dute.   Hauskortasun egoera horretan luze bizitzeak harremanei eta bizi zentzuari eragiten die. Bere burua elikatzen duen pobrezia eta kalteberatasuneko gurpil zoro baten hasiera da. Baldintza materialak eta enplegukoak prekarioak dira, kasu hauetan berez nahiko ahulak izaten diren familia eta gizarte sareei eragiten diete, eta ahulduta dagoen harreman hauskortasun horrek familien hobekuntza material eta laboralen aukeretan eragiten du.   Halere, zailtasunak zailtasun, kasu hauetan ere ikusten ari gara familiak jarraitzen duela izaten elkartasun gune oso garrantzitsua. Merkatua eta batzuetan erakundeak iristen…