Gaztelania | Euskera

Tabirako Caritas ate irekien jardunaldia

Ehun lagun inguruk bisitatu eban Tabirako Caritas ate irekien jardunaldian Joan dan zapatuz, martxoak 25, Tabirako Caritasek ‘ate irekien jardunaldia’ ospatu eban, laguntzaileei eta herritar guztiei euren lana ezagutzera emoteko asmoagaz. Eguraldi eskasari aurre eginez, ehun lagun inguru hurreratu zan Jesusen Mirabeen komentua izan zan eta aldi baterako Caritasen esku itzita dagoan eta, gaur egun, Tabirako Caritasen egoitza dan ‘Santa Josefa etxera’. Tabirako Caritaseko boluntarioen taldeko eta mahaiko hamabost lagunek egin eutsen ondo etorria eurakaz eguna pasatzera zentrora hurreratu ziranei. Garatzen diharduen hainbat egitasmo aurkeztu ziran, esate baterako harrera, umeak edo etxebizitza bakoak. Ondoren, ‘Etxepeleko’ ortura igaro ziran eta bertan kokatuta egoan ‘Argi ibili’ erakusketa ikusteko aukera izan eben. Erakusketa honen bitartez, hain zuzen be,…

Perú eta Áfrikako Adarra

Perun Uholdeak eta Elikagaien Alerta Áfrikako Adarrean Larrialdiak   PERUN UHOLDEEK ERAGINDAKO ALERTA   Martxoaren 22an, Uraren Nazioarteko egunean, Caritasen mundu mailako sareak alerta humanitarioa ezarri du munduko bi gune urrunetan, Perun eta Afrikako Adarrean hain zuzen; izan ere, larrialdi klimatikoa bizi dute, euri-erregimen irregularrek eraginda. Elkarren artean lotura estua duten ziklo klimatikoen ondorioz («El Niño» fenomenoa Ozeano Barean eta «La Niña» Indiako Ozeanoan), azken hilabeteotan hondamendia bizi izan da mendebaldeko hemisferioan, Peruko kostaldeko eskualdeetan, euri eta uholde suntsitzaileen ondorioz; baita munduaren beste puntan ere, izan ere, lehorteak Hego Sudanen, Etiopian, Somalian eta Kenyan eragindako elikagaien krisi sakonak Afrikako Adarreko eskualde osoa astindu du. Dimentsio humanitarioari erantzunez, Caritas sareak baliabideak mobilizatu ditu eskualde horietako biztanle…

GONBIDAPENA

Tabiraren Zentroa Durangon

ATEAK IREKITZEKO EGUNA CARITAS TABIRAN Larunbatean, martxoak 25ean, goizeko 11:00etatik 13:00etara Caritas Tabirak ateak irekitzeko jardunaldia egingo du. Durangoko eta inguruko herrietako Gizarte Komunikabide eta herritar guztiak gonbidatuta daude.  Jarduera horren helburu nagusia zera da; Caritas Tabiran arreta ematen zaien errealitate desberdinen berri ematea inguruko jende guztiari. Horretarako, zentroan bertan garatzen diren proiektuak (“Santa María Josefa”, DURANGOKO Intxaurrondo kaleko 32an dagoena) eta kanpoan kokatzen direnak ere azalduko dira.   Gaur egun sei proiektu lantzen ari gara Caritas Tabiran: Harrera: Caritaserako sarbide nagusia. Edozein motatako gizarte-laguntza behar duen jendeari arreta ematen zaio; oinarrizko beharrizanak, aholkularitza, akonpainamendua eta abar. Haurtzaroa (“BAMBU”): Babesgabetasun egoeran dauden haurren gaitasun pertsonalak eta hezkuntza eta gizarte arlokoak sustatzea da helburua, familia eta…