Gaztelania | Euskera

Caritas eta Errefuxiatuak

2017ko otsaila Aurrekariak ACNURen datuen arabera, 2015eko amaieran, munduko 65 milioi pertsona baino gehiagok utzi behar izan zuten atzean beren bizilekua, eta kopuru hori handituz doa urtez urte. Milioi bat errefuxiatu baino gehiago heldu ziren Europara 2015ean eta krisi ekonomiko eta humanitario handi bat sortu zen. Bitartean, herrialdeak migratzaileen etorrerari aurre egiten saiatzen ari dira. Pertsona horietako gehienak Siria, Irak eta Afganistanetik datoz, baita Palestinatik, Libiatik, Malitik, Eritreatik eta Saharaz hegoaldeko beste herrialde batzuetatik ere. Krisi hau hasi zenetik, 2015eko udan, errefuxiatuen ibilbidean eta xedeko lekuetan lan egiten zuten Europako hego-ekialdeko Caritas erakundeak erantzuna ematen hasi ziren, gero eta beharrizan handiagoak zituen egoera horri aurre egiteko. Egoera drastikoki aldatu zen mugak itxi zirenean, 2016ko martxoan….

ANTZERKIA Caritasen alde

Caritas Bizkaiaren aldeko antzezlan bat: «1 hora de Terapia para superar el vacío existencial»   MARTXOAREN 18an, LARUNBATA, ARRATSALDEKO 8etan BILBOROCK ARETOAN, Mesedeetako Kaian, 1 (Bilbo) à 10 € sarrera bakoitza.   BilboRock aretoko leihatilaren ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; larunbatetan 17:00etatik 20:00etara.   Animatu eta joan ikustera. Dibertigarria da eta larunbat iluntzea pasatzeko modu ona izan daiteke. Gainera, bildutako diru guztia Caritas Bizkaiari emango zaio.     ZUEN ZAIN IZANGO GARA!!! Zabaldu eta ETORRI…!  

ADIERAZPENA

Gizarte-kolektiboek, sindikatuek eta gizarte-inklusiorako sareek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote LGSaren igoeraren arabera igo dezala DSBEa. Krisi-egoera honetan, ez da bidezkoa, ez eta solidarioa ere, gure gizarteko pertsona pobretuen eskubideak eta bizi-baldintzak murriztea. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du Kontsumoko Prezioaren Indizearen (KPI) arabera gaurkotuko duela Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE), eta ez Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) igoeraren arabera. Horren aurrean, sindikatuek, gizarte-kolektiboek eta Ekain gizarteratzearen aldeko sareak eskatu diote erabaki hori bertan behera uzteko eta DSBEari dagozkion diru kopuruak LGSaren igoeraren arabera igotzeko. Eusko Jaurlaritzak berak egindako ikerketa batzuek diotenez, pobrezia, bazterketa eta hilabete amaierara heltzeko zailtasunak handitu egin dira krisia hasi zenetik, lanean ari direnentzat zein langabezian daudenentzat;  besteak beste, gizarte-prestazioak murrizteko politikaren ondorioz. Erabaki…

“Bihotzez” Aldizkaria

Caritas Bizkaiaren ‘BIHOTZEZ’ aldizkariaren 65. zenbakia argitaratu da: “BAT EGIN, BAT IZAN – CONSTRUYENDO BIEN COMÚN”   Aldizkaria postaz bidaltzen hasi gara dagoeneko eta eskuragarri dago –aurrekoetan bezala- gure web orrian .  Zenbaki honek bereziki aipatzen du DENON ONGIZATEAREN gaia, editorialean eta Ildefonso Camachori egindako elkarrizketa luzean –Loyola Andalucía Fundazioko Presidentea-. Azken horretan hainbat ideia interesgarri azaleratzen dira, hala nola “ongizate komuna lehiakortasunari muga jartzeko modua dela”, edo elkartasunaren definiziorik onena Juan Pablo IIak Garapenari buruzko Entziklikan egiten duena dela: “Pertsona guztien gaineko ardura izan nahia eta ardura hori badugula sentitzea”.   Caritas Euskadiko Boluntarioen topaketa ere aipatzen da, TOPAKI izenekoa, Irunen egindakoa. Bertan, Sebastián Morak, Espainiako Caritaseko Idazkari Nagusiak, PARTE-HARTZEARI buruz hitz egin zuen….

NAZIOARTEKO BOLUNTARIOTZA: ELKARRENGANA HURBILTZEN

urtean jarri zen martxan Nazioarteko Boluntariotzaren Konfederazio-programa, iraupen luzeko boluntariotza sustatzea helburu duena. Programa horretan, senidetasunezko lankidetzan oinarritutako eredua barne hartzen da, betiere pertsonen elkartzea eta erakundeen sendotzea uztartuta. Caritasen nortasunaren oinarrizko parte da boluntariotza; bizitzeko modu horri esker aldatu egiten da pertsona eta, aldi berean, errealitate bidegabea eraldatzen du. Konpromiso hori komuna da munduko Caritas guztietan .     Programa hau Caritasen agente diren pertsonei zuzenduta dago, eta aukera ematen du elkarrengana hurbiltzeko, ulertzeko, desikasteko eta partekatzeko lanari EKITEKO; betiere, berdintasun ezaren errealitatea eraldatzeko bidean lan egiten duten beste pertsona batzuekin batera. Estatuko Elizbarrutiko Caritas ezberdinetako 9 pertsona pasa dira dagoeneko hiru urteotan.     Honakoak dira programaren helburuak: Pertsonarik babesgabeenekin, arretarik gabeko horiekin…