Gaztelania | Euskera

Bizkaiko Caritasek eta Lagungok alkarlanerako konpromisoa barritu dabe

Bizkaiko Caritasek eta Lagungo Familia Biderapenerako Zentroak alkarlanean jarduteko konpromisoa barritu eben atzo. Carlos Bargos eta Jon Elordi, hurrenez hurren erakunde bietako zuzendariak esku-hartze psikosozialean eta heziketan alkarlanean jarduteko konpromisoan eta erakunde bien artean jakintzak trukatzeko ahaleginean berretsi ziran. “Hitzarmen honi esker –azaltzen dabe- aurrera egin daiteke, hobekuntzak sartuz, personei laguntasuna eskaintzerakoan eta barrikuntzak be sartu daitekez, garapen-bide barriak bilatuz eta beste eragile batzukaz alkarrizketan jardunez”. Gainera, oraingoan hauxe nabarmendu daiteke: esku-hartze psikosozialerako ekimena martxan jartea, dagoeneko Bizkaiko Caritaseko taldeetatik laguntasuna jasoten diharduen eta zailtasun handiak bizitzeaz gainera, adin txikikoak daukiezan familiei zuzenduta.                                                                 

ERREGE-OPIL SOLIDARIOA

Orain dela 13 urte bezela, pasadan urtarrilaren 5ean, Bilboko Plaza Berrian, ERREGE-OPIL SOLIDARIOA ospatu zan.     Bizkaiko Okin Elkarteak eta Lapiko Catering enpresak egindako Errege opila dastatu zuten bi mila pertsona baino gehiagok, eta horrekin batera ere, Iruña Catering, Cafe Baqué eta Kaikuren eskutik Txokolate bero goxoa.         Bide batez ere, LABORAL Kutxaren, eta Bilboko Alde Zaharreko Komertzianteen elkarteak beren laguntza ezinhobea eskaini ziguten. Eskertzekoa da ere, Adelia Ibañezek eta Zeliakoen elkarteak egindako Zeliakoen Opil osoa saldu izana.         Mario Iceta Gotzainarekin eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkatearekin batera, Bizkaiko pertsonaia esanguratsu kopuru itzela hurbildu zen, eguerdiko 12etan mozketa inauguraketan parte hartzera.           KIDENDAK…

BILBOKO ERREGE-OPIL SOLIDARIOAK

” MILAKA ERRAZIO BANATUKO DITU  URTARRILAREN 5EAN PLAZA BARRIAN   Gainera, Caritas Bizkaiak ‘egoeraren analisia’ eskainiko du oraingoan ere, erakundearen laguntza jasotzen duten hainbat pertsona eta familiaren ahultasunaz ohartarazteko, eta #GuztiakIzanGaitezkeApartak kanpaina aurkeztuko du.   ‘Caritas Bizkaia’, ‘Lapiko Catering’ eta ‘Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteak’ errege-opil erraldoi baten 4.000 zati banatuko dituzte datorren ostegunean, 2017ko urtarrilaren 5ean, eguerdiko HAMABIETATIK (12) aurrera Plaza Barrira hurbildu eta Caritas Bizkaiaren Haurtzaro Programarako 1 €uro ematen dutenen artean. Opila ‘Bizkaiko Okindegien Elkartea’ egiten ari da aurtengoan, ‘Lapiko Catering’-ekin koordinatuta; ‘Cafe Iruña Catering’-ek opil zati bakoitzari laguntzeko txokolatea eskainiko du, ekimen honetarako Kaikuk emandako esnearekin eta Baquék emandako kakaoarekin prestatuta. Laboral Kutxaren aldetik babes handia jaso duen ekimen honetan, Caritas Bizkaiako…

“BesteBi” Salaketa

BESTEBI PLATAFORMAK KALEAN BESTE PERTSONA BAT HIL DELA SALATU DU   Etxebizitza arloko bazterkeriaren aurkako eta Etxerik gabeko pertsonen aldeko “BesteBi” plataformak Koldoren heriotza salatu eta horren inguruko atsekabea adierazi du. 61 urteko bilbotarra hilda agertu zen pasa den asteartean, abenduak 20, Bilboko Maria Diaz de Haro kalean. BesteBi; Bilbo, 2016ko abenduaren 28a.- Beste behin ere, 2016an hirugarrenez, pertsona bat hil da Bilboko kaleetan. Bestebi plataformaren izenean, bat egin nahi dugu bere senide eta lagunen minarekin.   XXI mendeko euskal gizarteak ez du oraindik ere gizarte-bazterkeriaren egoera gogor eta muturrekoena gainditu: Kalean bizitzea, etxerik ez edukitzea.  Euskal udalerrietan egindako Etxerik gabeko Pertsonen azken zenbaketaren arabera, 112 pertsonak egiten dute lo Bilboko kaleetan, 163 pertsonak Bizkaia…