Gaztelania | Euskera

‘BesteBi’ KOMUNIKATUA

‘BesteBi’ plataforma KOMUNIKATUA   Bilbo, 2016ko urriaren 25a.- Asteburu honetan bi emakumeri eraso egin diete Bilboko leku ezberdinetan. Horren aurrean, etxebizitza-bazterkeriaren aurka eta Bizkaiko etxerik gabeko pertsonen alde lan egiten duen ‘BesteBi’ plataforma osatzen dugun erakundeok gaitzespen erabatekoa adierazi nahi dugu. Kasu bietako batean, gainera, etxerik gabeko emakume bat da, eta horrek esan nahi du pertsona are kalteberagoa dela, gizarte eta etxebizitza arloko bazterkeria egoera larrian bizi baita. Plataforma osatzen dugun erakunde eta pertsona guztion izenean, Gizarte honetako gaitz horren biktima diren emakume guztiei gure babesa helarazi nahi diegu, eta bereziki asteburu honetan erasoak jasan dituzten biei. Herritarrak animatu nahi ditugu Bilbo eta Bizkaiko Administrazio Publikoek deitzen dituzten gaitzespen kontzentrazioetan parte hartzera, eraso hauei erantzuna…

Hitzarmena Cáritas Bizkaia- Eroski Fundazioa- Laboral Kutxa

Caritas Bizkaiak arreta ematen dien eta baliabide nahikorik ez duten familiei, zirkuitu “normalizatuetan” oinarrizko kontsumo produktuak eskaintzen jarraitzeko   CARITAS BIZKAIAK, EROSKI FUNDAZIOAK ETA LABORAL KUTXAK LANKIDETZA HITZARMENA BERRITU DUTE CARITASEK LAGUNDUTAKO PERTSONEI “JANARI TXARTELAK” EMATEKO Hiru erakundeek elkarlanarekin eta gizartearekin duten konpromisoa indartu dute berriz ere. Aliantza honekin duela zazpi urte baino gehiago martxan jarri zen proiektua berritu dute 2016rako. Horri esker asetzen dituzte Caritas Bizkaiak laguntzen dituen gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsona eta familien beharrak. Janari txartelen bidez, pertsona horiek oinarrizko beharrizanak estaltzeko aukera dute, laguntza-prozesuaren barruan duintasuna mantendu eta aukeratzeko askatasuna emanez. EROSKIK eta LABORAL KUTXAK elkartasun ekintza honetarako azpiegitura jartzen dute eta gainera diru-ekarpen osagarria egiten dute, Caritas BIZKAIARENAZ gain….

Haitiko Larrialdia

CARITAS HAITIREKIN LARRIALDI TXOSTENAK     HAITIKO LARRIALDI-MAILA Urriaren 4an Matthew urakana Haitiko      hego-mendebaldeko kostaldetik pasa zen. 230km/h haizea erregistratu zen eta kalte handiak, suntsiketa eta uholdeak eragin zituen. HONDAMENDIAREN ERAGINAK Itsasoaren mailaren igoerak eta errekek gainezka egiteak uholde handiak sortu dituzte. Momentuz, ez dago ur edangarria lortzerik eta kolera berriro ere agertzeko aukera handiak daude; gainera, eltxoek transmititzen dituzten gaixotasunak ere ager daitezke (zika, dengue, malaria, chikunguña). Bizi-baliabideak desagertu egin dira; izan ere, landaketak suntsituta daude eta abereak hil egin dira. Kaltetutako pertsonek ezin dute elikagairik lortu. Etxebizitzak erori egin dira edo oso kaltetuta daude. Haiti oso herrialde kaltebera da eta hainbat krisi jasaten ari da. Karibearen erdigunean dago eta hori ekaitz tropikal…