Gaztelania | Euskera

KONTZERTU SOLIDARIOA

  CÁRITAS: 60 urte Justiziaren alde   Irailaren 25ean (igandean), eguerdiko 12:00etan, Bilboko ‘Sala BBK’  (Kale Nagusia). SARRERAK SALGAI ostiraletik aurrera (irailak 16) arratsaldez: ‘Sala BBK’  (Bilboko Kale Nagusia), BBKren “Teleka”” zerbitzuan eta https://ticket.kutxabank.es webgunean.     Prezioa: 10 euro.   Kontzertuan, ‘LOS TXIKIS’ bilbainada talde famatuaren kolaborazio eskuzabala izango dugu (haiek ere ospatzen dute euren 60. urteurrena); Gainera, KEPA JUNKERA trikitilaria, BILBOKO TXISTULARI BANDA, BALLETS OLAETA eta IBON KOTERON albokaria ere izango dira bertan, IMANOL ITUIÑOren zuzendaritzapean.   LOS TXIKIS. Bilboko kantutegi aberatsa kontserbatu eta hedatzeko helburuz batu ziren lau euskal artista: Iñaki Nadal, Armando Ortega, Jose Luis Basterra eta Moises Arberas. “Los Chiquis” izena jarri zioten talde berriari, gerora, egungo grafia hartuko zuena….