Gaztelania | Euskera

Hitzarmena :Etxepel -Cafés Baqué

Caritas Bizkaia eta Cafés Baqué erakundeek hitzarmen bat sinatu dute Durangoko Etxepel proiektuari kafe-hornidura emateko Durangon, 2016ko ekainaren 15ean.– Caritas Bizkaia eta Cafés Baqué erakundeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute. Horren bidez, Durangoko kafe lantegiak Caritasen “Etxepel” zentroari hornidura emango dio. Zentro horren helburua Durangaldeako etxerik gabeko pertsonei gizarteratze-prozesuan laguntzea da. Hitzarmena 2016 urte osoan egongo da indarrean eta Caritas Tabiraren “Etxepel” zentroan bertan sinatu da, Durangon. Gainera, lankidetza arautzen duen hitzarmena sinatzeaz gain, ekitaldi horretan 2016rako 50 kilo kafe entregatu dira.   Caritasen izenean, CARLOS BARGOS, Caritas Bizkaiako Zuzendariak sinatu du hitzarmena; eta Cafés Baqué enpresaren izenean, Akier Legarretak, Cafés Baqué enpresako Babesletza Arduradun gisa. Caritas Bizkaiak eskerrak eman nahi dizkio Cafés Baqué enpresari, gure…

Gure Bihotzez

“Nirea, zurea, GUREA” Gure Bihotzez. Bizia kontakizun eran ospatzeko modua da; argazkiak, bizipenak, ilusioak eta kezkak, denak partekatuak. Horrela, azken hilabeteotan bizi izan ditugun bultzada positivo guztien berri ematen saiatzen gara. Nahiago genuke ospatu eta amets egiteko balio izango balizu, gurekin batera alaitzeko eta elkarrekin bidea eginez jarraitzeko. Oraingo honetan, eta berezitasun gisa, gure Elizbarrutiko Caritasen 60. urteurrena azpimarratu nahi dugu. Kristau komunitateak gehien sufritzen duten pertsonen beharrizanekiko duen konpromiso irmoa ikusarazten saiatzen da Caritas. Arrazoi aparta da Jainkoari eskerrak emateko, gaur eta hemen biderkatzearen miraría errealitate bilakatzera gonbidatzen gaituelako etengabe. Mirari horrek gure bihotzak eraldatzen ditu eta gure denbora, ezagutzak, baliabideak partekatzera garamatza, baita horiek guztiak ongizate komunaren esku jartzera ere. Goza ezazu Bihotzez…

“Argi Ibili – no te ENcalles” Caritasen Kaleko Ekintza

Datorren zapatuz, ekainak 4, zazpi argazki-mural (2×1,60 m.) ipiniko dabez Sestaoko ‘Conde Balmaseda’ plazan. Dalako mural horreek, ohiko gertaerak edo egoerak erakutsiko deuskuez, baina ustekabeko protagonistakaz. Horreen bitartez, harridura eragin gura da oinezkoen artean, eta kalea lako leku zabalean bategitea, hausnarketa eta alkarrizketarako eremua sortu. Bizkaiko Caritasek 2012aren amaieran martxan jarri eban “Argi ibili – no te encalles” estrategiaren barruan kokatzen da jarduera hau eta, azken batean, etorkinen inguruko estereotipoak eta aurreretxiak geldiarazo eta desegin egin gura dira. Datorren zapatuz, 11:00etatik 14:00etara, ikusgai izango diran irudien inguruan, Bizkaiko Caritaseko kideak izango dira, “Argi ibili – No te encalles” estrategia azaltzen dauan triptikoa handik pasatzen dan jenteari eskura emonez. Gainera, irudi baten ondoan argazkia egiteko eta…