Gaztelania | Euskera

Karitate Eguna Erandion

Caritasek 600 pertsona baino gehiago bildu ditu ‘Karitate Egunean’, Erandion Joan den ostegunean, maiatzak 26, Karitate eguna ospatu genuen Erandion; kristau komunitateak konpromiso sozio-karitatezkoa partekatzeko jaia izan zen, doakotasunaren eta konpromisoaren ospakizuna. Oraingo honetan, 60. urteurrenaren harira eta “Nirea-Zurea-GUREA” kanpainaren esparruan, ospakizunari hasiera emateko pertsona ezberdinek ongietorri hitzak eskaini zizkiguten, besteak beste, Felix Larrondo Lurraldeko Gotzainaren Bikarioak, Marisa Zarraga Kontseilariak, Kerman Lopez Gotzainaren Ordezkariak eta Carlos Bargos zuzendariak.   Jarraian, solasaldia egin genuen eta Marivi, Agurtzane, Celina, Iosu eta Irantzuk orain arte Caritasen bizitako emozio, bizipen eta pasarteak kontatu zizkiguten. San Agustin Parrokian Eukaristia ospatu genuen, Mario Iceta Gotzainaren eskutik, eta ‘Lapiko Catering’ gizarteratze enpresak eskainitako luntxa partekatuz bukatu genuen ospakizuna (Caritas Bizkaia eta Peñascal…

2015eko Jardueraren Memoria

 CARITAS EUSKADIK PREKARIETATE EGOEREN KRONIFIKAZIOA EGIAZTATU DU   • Euskadiko Hiru Caritasek EAEko 2015eko Jarduera memoria eta jarduera-txostenak aurkeztu dituzte lurralde bakoitzean. • Asteburu honetan, Caritasek 15-16 ikasturte bukaerari dagokion kanpainaren berri emango du Euskal Autonomia Erkidegoko parrokia guztietan.   2016ko maiatzaren 25a.– Donostia, Bilbo eta Gasteizko elizbarrutietako Caritasek 2015eko jarduera-txostena aurkeztu dute gaur Euskadin. 2015ean Caritasek 44.764 pertsonari eman zien arreta hiru lurraldeetan. Azken urteetan ere antzeko zifra izan da. Caritas Euskadik emandako beste datu esanguratsu bat arlo ekonomikoan egindako gastua izan da. 5.000.000 euro inguru izan ziren pasa den urtean, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Elizbarrutietako hiru Caritasen artean. Boluntarioak martxan Caritasen jarduera boluntarioen laguntza eta dedikazioari esker egiten da. 2015ean 4.250 boluntario aritu ziren…

Afrikaltasuna eta konpromezua afrika egunean

  Ez Afrika beltza ez da lurreko paradisua, ezta Afrika zuria infernuaren atea. 1990. urtean Clint Eastwoodek “Cazador Blanco corazón Negro” filmean John Hustonen “ La Reina de Africa” filma grabatu baino lehen gertatutakoa isladatu zuen. John Huston Afrikara kanpoaldeko eszenatokian aurkitzeko aitzarekin joan zen Afrikara. Bertan zegoelarik, ekoizle eta beste taldekideen etsipenarentzat, bere helburu bakarra elefante bat ehizatzea zen. Atzean utziko ditugu errealitate zein fikzioan oinarritutako gertakariak. Gaur egun, oraindik ere, Afrikara goaz paradisua aurkitzeko aitzakiarekin, baina ez gure artean eta bidean elefante hildak baino zerbait gehiago gera dadin….       Gehiago irakurri: https://grupoproafrica.wordpress.com/2016/05/24/afrikaltasuna-eta-konpromezua-afrika-egunean/    

Adela Cortinak Hitzaldia

“Ekonomiaren xedea gizarte onak sortzea da, etorkizunerako itxaropenezko bidea irekitzen baitu horrek”   Adela Cortina etika katedradunak hitzaldia eskaini eta mahai-inguruan parte hartu zuen joan den maiatzaren 11n eta 12an, Caritas Bizkaiaren 60. urteurrenaren harira. Bertan, enpresekin, ekonomiarekin eta etikarekin lotutako gai ezberdinak jorratu zituen. Hala, asteazkenean (hilak 11), Deustuko Unibertsitateko eraikin Komertzialeko “Pedro de Icaza y Aguirre” aretoan, Adela Cortinak “Nuevo modelo social: ¿razones para la esperanza?” izeneko hitzaldia eskaini zuen, Caritas Bizkaiako zuzendari Carlos Bargosek aurkeztuta, eta Galo Bilbao moderatzaile zelarik.   Hurrengo egunean, Deustuko Unibertsitateko IIBZn, negozioen eta erakundeen etikaren ETNOR Fundazioko presidenteak mahai-inguru batean parte hartu zuen FIARE – Banka Etikoko Peru Sasiarekin eta FINECOko Enrique Saezekin batera, Deusto Business Schooleko…

Lehendakariaren bisita Caritasen zentroari, bere 60. urteurrenean

Lehendakariaren bisita Caritasen zentroari, bere 60. urteurrenean   Gaur goizez, erakunde arteko topaketa ospatu da Lehendakaritzaren eta Bizkaiko Caritasen artean, Arizen (Basauri), lanean hasi aurretik prestatzeko aukerea emoten daben tailerretan. Bizkaiko Caritasek bere sorreraren 60. urteurrena ospatzen dihardu ‘praktikatu justizia’ aldarrikatuz eta “lan zuzen, duin eta integratzailea izatea ezinbestekoa dala” hots eginez. Iñigo Urkullu Lehendakariak, Angel Toña Lan eta Gizarte Politiketarako Sailburuak, Andoni Busquet Basauriko Alkateak eta on Mario Izeta Bilboko Gotzainak Ariz zentroa bisitatu dabe Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko zuzendariagaz batera. Lanean hasi aurretik prestatzeko tailer honeetan 40 lagun inguru hartzen dabez, lurraldean bizi diranak, 20 eta 55 urte bitartekoak, iraupen luzeko langabetuak eta laneratzeari begira eskaintzen diran beste zerbitzu batzuk jadesteko zailtasunak dabezanak….

JARDUNALDIA: “Gizarte eredu berria :itxaropenerako arrazoirik?

    HIZLARIA : ADELA CORTINA (Etikan Katedraduna )   2016ko MAIATZAK 11 , ASTEAZKENA   18.00 etan   EDUKERA MUGATUA :EZINBESTEKOA DA ALDEZ AURRETIK   IZENA EMATEA, HEMEN : Izen – ematea   “Pedro Icaza y Aguirre” Auditoriuma   Eraikin “Komertziala”   DEUSTUko Unibertsitatea, Bilbo