Gaztelania | Euskera

KOMUNIKATUA: BESTEBI PLATAFORMAREN 10. URTEURRENA

‘BesteBi’ plataforma 10 urte Bizkaian ETXEGABEKOAK IKUSTARAZTEN eta GIZARTE INKLUSIBOAGOAREN ALDE lan egiten Bilbo, 2016ko apirilaren 28a.- Duela hamar urte, bazterkeriaren kontra lan egiten genuen zenbait pertsona eta gizarte erakunde elkartu ginen, “bestelako Bilbo eta Bizkaia posible zirela” uste izateaz gain, “bestelako MUNDU bat ere posible zela” uste genuelako. Orain dela 10 urte ‘La Posada de los Abrazos’ elkartean izandako sutean etxerik gabeko hiru pertsona hil ziren; horrek bultzatu gintuen egun hizpide duguna praktikan jartzera. Hauek ziren gure ardatzak: etxerik ez zuenak bizi zuen egoera ikusarazteko beharra, oharkabean pasatzen ziren kaleko pertsonen heriotzak ikusarazteko beharra; baita salatzeko kanpainak koordinatu eta martxan jartzeko beharra atzeraezina ere … Horregatik guztiagatik sortu genuen gerora ‘BesteBi Plataforma’ izena hartu…

DEIALDIA: ‘BESTEBI’ PLATAFORMAREN 10. URTEURRENA

‘BesteBi’ plataforma 10 urte Bizkaian ETXEGABEKOAK IKUSTARAZTEN eta GIZARTE INKLUSIBOAGOAREN ALDE lan egiten   Bilbo, 2016ko apirilaren 27a.- Duela hamar urte, bazterkeriaren kontra lan egiten genuen zenbait pertsona eta gizarte erakunde elkartu ginen, “bestelako Bilbo eta Bizkaia posible zirela” uste izateaz gain, “bestelako MUNDU bat ere posible zela” uste genuelako. BIHAR, 2016ko APIRILAk 28a, OSTEGUNA Goizeko 11etan AREATZAko estalpeetan (BILBOko Udalaren alboan) #InorEzEtxerikGabe #InorEzEtorkizunikGabe

100.000 EURO EKUADORREKO LARRIALDIARI AURRE EGITEKO

Euskadiko Caritasek eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoek 100.000 EURO EKUADORREKO LARRIALDIARI AURRE EGITEKO   Bilbao, Donostia eta Gasteizko Elizbarrutietako Misioak eta Caritas erakundeok guztiz hunkituta gaude Ekuador gure herrialde adiskidea jasaten ari den zoritxarra dela-eta.   Une hauetan, egokia da munduko Elizbarrutietako lehen Misioak Euskal Herrikoak izan zirela eta duela 68 urte Ekuadorren zehaztu zirela gogoratzea. Euskal Elizbarrutietako 400 misiolari baino gehiago izan gara lurralde haietan esperientzia ahaztezinak bizi izan ditugunak: hurkotasuna, elkartasuna, zuzentasunaren aldeko borroka eta Biziaren Jainkoarenganako fedearen senide ospakizuna. Gure elizak urte luzez senidetu egin izan dira, lankidetza, presentzia, lekukotasuna eta gutxietsienen aldeko aukera konpartituz. Horregatik, ekuadortar herriak jasaten diharduen egundoko zoritxar hau geurea balitz bezala sentitzen dugu. Bereziki Manabiko Portoviejo Artxidiozesikoa, berrogei…

Larrialdia Ecuador

Kaixo guztioi, Zuengana zuzentzen gara Ekuadorreko kideek emandako urratsen berri emateko eta egoeraren inguruko informazioa helarazteko. Komunikabideetan dagoeneko entzungo zenutenez, 7,8 graduko lurrikara gogor batek Ekuador iparraldeko kostaldea astindu zuen 2016ko apirilaren 16an (larunbata), 18:58ean (bertako ordua). Lurrikara herrialde ia osoan sentitu ahal izan zen, baita Kolonbia hegoaldean ere. Gune kaltetuenak honakoak izan dira: Esmeraldas iparraldeko kostaldeko probintziak (600.000 biztanle) eta Manabi (1,5 milioi biztanle), bereziki Mantako kantoiak (226.000 biztanle), Portoviejo (280.000 biztanle), Pedernales (550.000 biztanle), Esmeraldas (160.000 biztanle) eta Muisne (28.000 biztanle). Era berean, Santo Domingo, Los Rios, Guayas eta Santa Elena hiriak ere larri kaltetuta suertatu dira. Guayaquil hiriak ere (herrialdeko populatuena, 3,1 milioi biztanlerekin) kalteak jasan ditu seismoaren ondorioz. Lurrikarak eragin dituen…

‘Centro ARIZ zentroa’

Caritas Bizkaiak “LAN duin, bidezko eta integratzailearen” aldeko apustua berretsi du, Basauriko ‘ARIZ zentro’ berriaren inaugurazioarekin. • “LAN baten atzean enplegu bat baino askoz gehiago dago”; hori da Caritasen Enplegu eta Ekonomia Solidarioaren Arloak asteburu honetan Bizkaiko gizarteari osoari helarazi nahi dion ideia. • Gizarte babesgabetasun egoeran dauden 40 pertsona ari dira “Centro ARIZ Zentroko” lan-aurreko tailerretan. Zentro hori Basauriko Elkartegian kokatuta dago. • Ekitaldi honen bidez, Caritas Bizkaiak hemendik urte amaierara burutuko diren jarduerei ekingo die, “justiziaren alde” lanean 60 urte daramatzala ospatzeko. Ariz (Basauri), 2016ko apirilaren 8a.– Ostiralean, Caritasek “ARIZ” enplegu-zentro berria inauguratuko du Basaurin (Bizkaia). Bertan izango dira Mario Iceta (Bilboko Gotzaina), Carlos Bargos (Caritas Bizkaiako Zuzendaria), Andoni Busquet (Basauriko Alkatea), Teresa…