Gaztelania | Euskera

20 urte Iparralde-Hegoalde ikastaroarekin

Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (IDTP), Elizbarrutiko Misioek eta Bilboko Elizbarrutiko Caritasek antolatutako “Iparralde-Hegoalde” ikastaroak 20 urte bete zituen martxoaren 10ean. Ikasitakoa desikasi, esperientziak bizi, hausnartu eta ekiteko bidea izan da eta helburua desberdintasun egoeren aurrean pertsona kritiko eta konprometituak prestatzea izan da. Topaketan 40 pertsona inguruk parte hartu zuten, ikastaro horretan modu batera edo bestera parte hartu dutenak. Harrera egin ostean, Marlen Eizaguirrek, Euskal Kooperazio Agentziako teknikariak, 20 urte hauetan kooperazioa nola aldatu den azaldu zigun. Jarraian, une desberdinetan ikastaroan parte hartu duten hiru pertsonak beren esperientziaren lekukotza eman zuten. Gainera, Ekuadorreko Talde Misiolariaren testigantza ere irakurtzeko aukera izan genuen; uda guztietan gazte taldeek parte hartzen dute. Amaitzeko, KIDENDAko bidezko merkataritzako produktuz osatutako otordu…

POP-ROCK SINFONIKOKO KONTZERTUA

Kontzertu solidarioa Apirilaren 23a 19,30etan  Bizkaiko Caritasen alde JOVEN ORQUESTA DE LEIOA (JOL) ZUZENDARIA: MARGARITA LORENZO DE REIZÁBAL  POP-ROCK SINFONIKOKO KONTZERTUA LAGUN ARTEAN MUSIKAREKIKO GRINA :: ENTRE AMIGOS PASIÓN POR LA MÚSICA Pop-rock sinfonikoko kontzertu hau, Astintze 53/70 elkarteak antolatua, Bizkaiko Caritasen alde, eta BBKren laguntza estimagarriaz, oso erakargarria da, orkestra-moldaketa ikusgarriak baititu, Fedor Vrtacnik errusiar musikagile eta moldatzaileak eginak. Bere bidez musika herri-koiaren arrakastak gogoratzen ditugu, benetako mugarriak izan zirenak eta dagoeneko hainbat belaunaldiren musika-imajinarioan sartuak: Amigos para siempre, Hijo de la luna, Smoke on the Water, Elvis Presley Medley, ABBA Waterloo, We will rock you, Beatles Medley eta … ezusteko asko! Proiektu honen helburua “lagun arteko” musika-giroa sortzea da, lagunak gau-jaialdi baterako bilduak,…