Gaztelania | Euskera

Manifestazioa 2016/02/27 Bilbon

2016, OTSAILAK 27 (LARUNBATA) IHESLARI ETA ETORKINEN ESKUBIDEEN ALDEKO MARTXA EUROPAN Munduan 60 miloi pertsona baino gehiagok ihes egin behar izan dute beren bizilekuetatik bizia, osotasuna eta duintasunababesteko. Bortxa eta miseriatik aske bizi ahal izateko. Europar Batasunak milioi bat petsona baino gehiago hartu ditu 2015ean: gerra eta gatazketatik iheska zetozen; andreak izateagatik eta bortxatik aske bizi ahal izateko eskubideen alde egin nahi zuten; interes ekonomikoen aurrean lurra babestu nahi zuten; beren sexutasuna eta nortasun guztiak askatasunez bizi nahi zituzten. Siria, Ukraina, Mali, Afganistan, Palestina, Kongo, Irak, Kolonbia … bezalako herrietatik datoz. Heriotzatik, bortxatik eta bonbetatik urrun dagoen toki seguru batean babesa eskatzeko eskubidea duten pertsonak dira. Estatuen beharra da babes ematea haiei. Irakurri manifestua INFO…

Cáritas berriro Emakunderen laguntzailea

Emakundek 73 enpresa eta entitate aitortu ditu emakume eta gizonen berdintasunerako erakunde laguntzaile gisa   • “Desberdindu zaitez berdintasunarekin” jardunaldiaren barruan jaso dute ziurtagiria Izaskun Landaidaren eskuetatik • Aurretik, Mercedes Bengoechea irakasleak berdintasunezko Komunikazioa egitearen garrantziaz emandako hitzaldia entzun dute Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatzen duen bereizgarriaren entrega egin die gaur 73 enpresa eta entitate ezberdinei. Honen helburua da euren erakundeetan emakume eta gizonen berdintasunarekin konpromisoa hartzen duten entitateen lana aitortzea. Ziurtagiria lortzeko kontuan hartu dira lan-baldintzetan emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasuna bermatzeko jarduerak, eta enpleguarena kalitateari dagozkionak; eta baita kanpora begira egindako jarduerak ere. 73 enpresa eta entitate ezberdinek jaso dute gaur Emakume eta GizonenBerdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatzen…

Stock Euskadik Dohaintza

STOCK EUSKADIK 3.000 EURO EMAN DIZKIO CARITAS BIZKAIARI • Azoka honek bere hamargarren edizioa antolatu du. BECen izango da, martxoaren 4tik 6ra eta lankidetza-akordio bat sinatu du Caritas Bizkaiarekin. Gainera, azken hori ere bertan egongo da Stock Euskadik irauten duen hiru egunetan. • Stock Euskadi gure erkidegoko outlet azokarik handiena da. Pasa den urtean izaera solidarioa hartu zuen eta Euskadin lan aipagarriren bat egin duen gizarte erakunde desberdin bati ekarpena egingo dio edizio bakoitzean.   Bilbo, 2016ko otsailaren 23a.- Stock Euskadi azokak bere 10. edizioa egingo du martxoaren 4, 5 eta 6an, BECen. Caritas Bizkaiarekin lankidetza-akordio bat sinatu du eta horren bidez, gizarte erakundeak 3.000 euroko dohaintza bat jasoko du. Gainera, BECeko atarian stand bat…

Observatorio “Cáritas Bizkaia ” Behatokia

ZIURGABETASUN ETA PREKARIETATEAREN ESPIRALA GIZARTE KALTEBERATASUN KRONIKO EGOERAN DAUDEN FAMILIEN BIZI-BALDINTZAK Gure inguruko pobreziarekin, gizarte babesgabetasun zein bazterkeriarekin eta ezberdintasunarekin lotutako gai nagusien azterketa egin du Caritas Bizkaiaren Behatokiak. Horretarako, oinarri gisa hartzen ditu erakundeak egindako esku-hartze soziala, inguruko adierazle nagusien jarraipena eta probintzia, autonomia zein estatu mailako Behatoki eta Organismoek egindako lan eta azterketak, fenomeno sozial horiek aztertzera bideratutakoak. Lan horren fruitu izan dira, besteak beste, Behatokiak erakundearen urteko jarduera-memoriaren argitalpenaren esparruan sortutako txosten orokor bi (bata abenduan argitaratua eta bestea ekainean). Errealitatearen azterketaren helburua bikoitza da Caritas Bizkaian: a. alde batetik, gure inguruan dauden pobrezia, bazterkeria eta ezberdintasun egoerez ohartzea eta horiek pertsona zein familiengan duten eragina ezagutzea; eta, sentsibilizazio-ekintzen bitartez, gizarte osoari…

“Bihotzez” Aldizkaria

BIHOTZEZ 62. zk. (2015-16 negua)   Egun gutxiren buruan Caritas Bizkaiako bazkide, dohaintza-emaile, boluntario eta laguntzaile guztiek “BIHOTZEZ” aldizkariaren ale berria jasoko dute posta elektronikoan (aldizkariaren 62. Zenbakia, 2015-2016 neguari dagokiona).   Kontu garrantzitsuenak nabarmentze aldera, azalean honako interes-gaiak jasotzen dira: • Elkarrizketa Iñigo Lamarca-ri: “DSBEren erreforma egin beharko litzateke, baina hobera egiteko” / “Oinarrizko beharrizanak aseta ez edukitzeak giza eskubideen kontra egiten du”. • GILTZA: 10 urte etxegabeen bidelagun · 10 años acompañando personas sin hogar. • ‘Barriztu’: adineko pertsonei oztopoak ezabatzen. • ‘La Huella’: Jainkoaren izena da Miserikordia. • Elkartasun keinuak: Errege-opil solidarioa … eta askoz gehiago.   Laburpen osoa:.   Begirada/ La Mirada 3 Entrevista / Elkarrizketa 4 Iñigo Lamarca, ex Ararteko:…