Gaztelania | Euskera

Errefuxiatuak : Egoerako txostena

 Zer ari da gertatzen gaur egun?   Espainiako Caritasen azken txostenean jasotzen denez, azken hilabeteetan, milioika pertsonak utzi dituzte euren etxeak Ekialde Ertainean eta Saharaz hegoaldeko Afrikan, gerratik, hondamendutik, gatazketatik, pobreziatik eta gerra ekonomikoetatik ihesi. Pertsonen etengabeko joan-etorria Bigarren Mundu Gerratik izan den errefuxiatu eta migratzaileen exodorik handienetarikoa bilakatu da Balkanetan. Egun munduan den barne-desplazamenduen krisirik handienaren erdigunea izango da Siria orain seguru asko; 7 milioi desplazatu baino gehiago dago. Horri guztiari gehitu behar diogu Balkanetan izan berri diren gertakari politikoak eta mugen itxiera, pertsona errefuxiatu eta migratzaileen mugikortasuna zailtzen baitute. Izan ere, Grezia eta Mazedoniaren arteko zein Mazedonia eta Serbiaren arteko mugetan Siria, Afganistan eta Irakeko nazionalitatea duten pertsonek badute gurutzatzeko baimena, baina Iran,…