Gaztelania | Euskera

Errege opil solidarioa

“BILBOKO ERREGE OPIL SOLIDARIOAK” 3.500 ERRAZIO BANATUKO DITU ASTEARTEAN, URTARRILAK 5, PLAZA BARRIAN Bilbo, 2015eko abenduaren 30.- Carlos Bargos Caritas Bizkaiaren Zuzendariak, Pilar Alonsok (Bizkaiko Okindegien Elkarteko kidea), Nekane Narbaiza Lapiko Catering-eko gerenteak, Unai Aizpuru Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteko presidenteak eta Alicia Garmendiak (Iruña Catering) aurkeztu dute “ERREGE OPILA BILBON”, Kaiku (esnea) eta Baqué (kakaoa) marken lankidetzarekin eta BILBAO Ekintza eta LABORAL Kutxaren babesarekin. Ekitaldia datorren asteartean izango da, urtarrilak 5, Errege bezperan, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Bilboko Zazpi Kaleetan dagoen Plaza Barrian. Opil zati eta txokolate edalontziaren prezioa 1 €urokoa izango da pertsonako, Caritas Bizkaiaren Haurtzaro Programara bideratzeko. Aurreko urteetan bezalaxe, oraingoan ere eskainiko dira pertsona zeliakoek jateko moduko opil-errazioak. Errege-opil erraldoi solidario honen lehenengo…

LUCIORENTZAKO OMENALDIA. “BesteBi”

‘Etxegabekoen’ aldeko aldarrikapen-egunean bertan, joan den azaroaren 26an (osteguna), Lucio zendu zen Barakaldon (Bizkaia), gaua igarotzeko baliatu zuen denda batean, 49 urte zituen. Barakaldo, 2015eko abenduaren 4a.- Ezagutzen zutenek esaten dute “tipo legala zela, lagunen laguna, eta beti egoten zela laguntzeko prest”. Gutxi axola zitzaion berea, baina axola zitzaizkion pertsonak. Eskuzabala zen eta eskatzen zioten guztietan partekatzen zuen zeukana. Bere inguruko pertsonen bizitza hobetzea zuen helburu, horien ongizatean laguntzea. Lucio langilea zen eta oso trebea; bizitzeko topatzen zituen bazter guztiak konpondu eta egokitu zituen. Bere gorputz eta buruak jasandako oinazeak gorabehera (biak zituen nahiko hondatuta, kaleko bizitzaren eraginez), bere balioak tinko mantendu zituen, ‘ore’ onez egina zegoen. Pertsona ona zen eta igarri egiten zitzaion, bai…

BesteBi Deialdia

BesteBi

GIZARTEARI DEIALDIA Barakaldoko ‘Herriko Plazan’ (Bizkaia), BIHAR, abenduak 4, ostirala, 11:30etan. ‘BesteBi’ plataformak ekitaldi bat antolatu du Bizkaian hildako etxegabe pertsona baten omenez   ‘BesteBi’. Barakaldo, 2015ko abenduaren 3a.- “Etxerik gabeko Pertsonen” alde eta etxebizitza duin baten alde lan egiten duten hogeiren bat elkarte eta erakunde biltzen dituen plataforma da ‘BesteBi”. Plataforma horrek deialdia egin die Bizkaiko herritarrei, Barakaldon hil den pertsona baten omenezko ekitaldian parte hartu dezaten.   Eguna: BIHAR, OSTIRALA 2015.eko ABENDUAk 4. Ordua: eguerdiko 11:30etan Lekua: HERRIKO PLAZAn, (BARAKALDO, Bizkaia).   OHARRAK: Ekitaldian, ‘besteBi’ plataformak agiria irakurriko du. Hildako pertsonari eta etxegabeko pertsonei omenaldi xume bat eskainiko diegu. Ekintza baino lehenago ez dugu komunikabideekin hitz egingo. Ondorengo erakundeok (alfabeto ordenan) osatzen dute…